Sentsazioak eta Pertzepzioa: Giza Esperientziaren Oinarriak

Psicología y Sociología4,1 KB

Sentsazioak eta Estimuluak

Sentsazioa estimulu bati erantzunez zentzumen-datuak jasotzea dela esan dezakegu. Gizakiok kanpo- eta barne-zentzumenak ditugu. Kanpo-erantzunak ohiko bost zentzumenen bidez jasotzen ditugu (usaimena, dastamena, ikusmena, entzumena eta ukimena), baina gehiago dira. Azalean, adibidez, ukimenari dagozkion errezeptoreez gain, beroa, hotza edo mina jasotzen duten beste errezeptore batzuk daude. Barne-zentzumenen bidez, egarria, gosea, nekea eta horrelako sentsazioak jasotzen ditugu.

Estimulua zentzumenen organoak kitzikatzen dituen energia da. Hots-uhinak estimuluak dira, eta egarria sentiarazten duten erreakzio kimikoak ere bai. Garrantzitsua da kontuan izatea zentzumenetara iristen diren estimulu guztiak ez direla gai sentsazioak eragiteko. Animalia batzuk gizakiok atzemateko gai ez garen soinu baxuak eta usainaren zenbait ezaugarri atzemateko gai dira.

Atalaseak

Zentzumenen gaixotasunen mugak zehazten dituzte:

  • Gutxieneko atalase absolutua
  • Gehienezko atalase absolutua
  • Atalase bereizgarria

Pertzepzioaren Definizioa

Pertzepzioa informazioa zentzumenetik jaso eta esanahia emateko informazio hori prozesatzean datza. Hiru alderdi ditu:

  1. Informazioa jasotzeko era.
  2. Informazioaren hainbat alderdi elkartzeko era, alderdiok adierazten dutena zehaztu ahal izateko.
  3. Aipatutako hori zein eratan elkartzen dugun aurretik jasotako ezagunekin batera ulergarria izan dadin.

Pertzepzioa selektiboa, eraikitzailea eta interpretatzailea dela esan dezakegu. Hori gure desioek, beldurrek, beharrek eta oroitzapenek baldintzatzen baitute.

Pertzepzio Motak

Kanpoko objektu bat behar da, bestela aluzinazioa dela esango genuke.

  1. Pertzepzio erreala edo objektu fisikoen pertzepzioa.
  2. Pertzepzio pertsonala edo pertsonen pertzepzioa.
  3. Pertzepzio soziala edo talde eta errealitate sozialen pertzepzioa.

Pertzepzioaren Osagaiak

Hiru elementu bereizten dira:

  1. Zentzumen-prozesua
  2. Prozesu sinbolikoa
  3. Prozesu afektiboa

Zentzumen-prozesua: Pertzepzio Selektiboa

Inguruarekin daukagun lehenengo kontaktua sentsazioen bidez sortuko da. Informazioaz jabetzeko lehen fasea sentsazioa da, eta edozein energia motak zentzumen-organo bat estimulatzen duenean gertatzen da. Estimuluen bidez jasotzen dugu informazioa (bost zentzumenak). Baina barrualdean beste erantzun batzuk jasotzen dira, beste zentzumen batzuen jarduera sentiarazten digutenak.

Prozesu Sinbolikoa: Pertzepzio Eraikitzailea

Pertzepzioak errealitateari egitura ematea dakar, zentzuek jasotzen duten informazioa interpretatu eta antolatzea. Hautemateko, gauza bakoitza kontzeptu jakin batekin lotzen baitugu.

Prozesu Afektiboa: Pertzepzio Interpretatzailea

Hautemateak pertsona osoaren inplikazioa eskatzen du. Aurreko esperientziekin lotzen da, eta baita nortasunarekin ere.

Eragina Duten Faktoreak

Pertsonen jarrerak eta esperientziak baldintzatzen dute pertsonen pertzepzio-egoera.

  1. Motibazioa: Eragin zuzena du pertzepzio-egoeran.
  2. Aginduak: Aurretik emandako aginduek eragina izan dezakete.
  3. Ingurua: Estimulu bat ohikoa ez den inguru batean agertzen bada, zailagoa izaten da atzematea.
  4. Aurreikuspena: Hauteman behar duguna aurretik badakigu, azkarrago hautemango dugu.
  5. Faktore kulturalak: Herri bakoitzaren ohiturek eta sinesmenek eragin handia dute.
  6. Emozioa: Hitzak kontzientziara iritsi orduko ezagutu daitezkeela frogatzea lortu zuten.
  7. Aurretiko esperientzia: Aurretik bizi izan dugunak eragin nabarmena du hautematean.
  8. Bakoitzaren bereiztasunak: Ezaugarriek, izaerak eta bere gizarte-taldearen eraginak asko mugatzen dute.
  9. Gizarte-taldeak: Gizarte-taldeek eragin handia dute pertzepzioan.

Descargar

PDF Word HTML