Sendagaiak eta Anestesiak Odontologian: Txantxarraren Prebentzioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,38 KB
Sendagaiak
Gizakiak betidanik bilatu ditu gaixotasunak aurreikusi, diagnostikatu, tratatu eta sendatzeko edo arintzeko substantziak. Hasieran, sendagaiak edo botikak animaliegandik eta landareetatik lortzen ziren, baina gaur egun kimikoetatik eta bioteknologiaren laguntzaz sortutakoak dira. Sendagaiak gaixotasunen aurrean eraginkorrak izateaz gain, ahal den kalte txikiena egin beharko diote gaixoari. Hori dela eta, azterketa eta proba ugari egiten zaizkie: osagai aktiboa bilatu, eraginkorra den ala ez frogatu... Azkenean, saio klinikoak gainditu ondoren, sendagaia merkaturatu egiten da.
Odontologian, sendagai ugari erabiltzen dira, eta bi multzotan sailka daitezke: odontologian bereziki erabiltzen direnak (esaterako, amalgama), eta orokorra edo medikuntzaren arlo orotan (medikuntza orokorra, kirurgia, odontologia, etab.) erabiltzen direnak (esaterako, antibiotikoak). Azken horietatik, odontologia-kontsultan gehien erabiltzen direnak mina kentzekoak eta infekzioak kontrolatzekoak izaten dira.
Sendagaiak emateko bideak
Zeharkako bideak
- Ahoa
- Mihipea
- Ondestea
- Arnasbidea
- Bide topikoa
Zuzeneko bideak
- Odol-hodiak
- Muskuluak
- Larruazala
- Dermisa
Anestesikoak
Organismoaren sentikortasuna edo horren atal batena, erabat edo zatika kentzeko, erabiltzen diren sendagaiak dira. Edozein ebakuntza mingarri baino lehenago jartzen da hau, helburu hauek lortzeko:
Helburuak
- Pazientearen mina ezabatzeko.
- Pazientea arriskuan ez jartzea.
- Pazientearen mugikortasuna eta erantzun erreflexuak moteltzeko, ebakuntza trabarik gabe egiteko.
Min fisikoa murrizteko, Horace Wells dentista estatubatuarrari gasa pazienteei ematea bururatu zitzaion. Arnas bidezko anestesiarako hiru substantzia erabiltzen ziren: etilenoa, dibinil eterra eta ziklopropanoa.
Anestesia motak
Orain hiru motatako anestesiak daude: lokala, atalekoa eta orokorra.
Anestesiko lokalak
Odontologian, anestesiko lokalak orokorrak baino gehiago erabiltzen dira. Anestesiko lokalek minaren pertzepzioa eten egiten dute, baina ez dute konorterik galarazten. Hainbat konposizio kimiko izaten dituzte, baina ezagunenak eta hedatuenak amidak izaten dira.
Aplikazio moduak
- Infiltrazio bidez, hau da, anestesikoa ehunean zuzenean txertatuz. Kasu honetan, odontologoak karpuleak (erabilera bakarreko anpuluak), xiringa bereziak eta erabili eta botatzeko orratzak erabiliko ditu. Egun, anestesian ugari dira erabili eta botatzeko xiringak ere.
Anestesikorik erabilienak
- Anestesikoak (epinefrinarekin)
- Mepivacaina
- Artikaina (epinefrinarekin)
Ahoan, anestesia infiltrazio-tekniken bidez aplikatzen da, masailezurrean, infiltrazio-teknika periapikala eta tronkularra erabiliz.
Anestesia orokorrak
Azken konponbide edo aukera legez jotzen da anestesiko hauetara; beraz, ohiko tratamenduek porrot egiten dutenean soilik erabiliko dira. Anestesiko hauek inhalatuz edo zain barnean ziztatuz jartzen dira. Horretarako, beharrezkoak dira alde batetik anestesian adituak diren sendagileak eta bestetik instalazio bereziak.
Odontologian erabilitako beste sendagai batzuk
Lasaigarriak
Estresa, urduritasuna arintzeko erabiltzen dira.
Hanturaren aurkako analgesikoak
Sarritan, mina murrizteko analgesiko antiinflamatorioa edo hanturaren aurkakoa hartzea aholkatzen da. Ebakuntza aurretik edota ondoren, parazetamola erabilienetakoa da.
Antibiotikoak eta antiseptikoak
Antibiotikoak bakterioak suntsitzen dituzten konposatuak dira, mikroorganismo horien metabolismoa oztopatu eta ugalketa galarazten dutenak. Penizilina antibiotiko erabiliena da.
Sendagai koagulatzaileak eta larrialdietarakoak
Odontologoak sarritan tratatu behar ditu ahoko odol-jarioak, ahoko kirurgia egin ondoren. Odol-jarioaren tratamenduan aski izaten da konpresioa eta substantzia topikoak erabiltzea, edo jostura-puntu batzuk ematea. K bitamina antihemorragikoa da.
Larrialdietarako sendagaiak odontologia-kontsultan
Odontologia-kontsultan ere larrialdiak egon daitezke, honako sendagai hauek eduki beharko ditu:
- Adrenalina: erreakzio alergiko, shock anafilaktiko eta bihotz-geldietarako.
- Antihistaminikoak: erreakzio alergikoetarako.
- Mihipeko nitroglizerina: bihotzeko angina eta bihotzeko infartua tratatzeko.
- Kortikoideak: erreakzio alergikoetan eta hantura-prozesuetan erabiltzeko.
Aipatu ditugunez gain, derrigorrezkoak dira oxigeno-botila, sudur-mozorrotxoak, anbuak, Guedel kanulak, gazura (sueroa), etab. edukitzea.
Beste sendagai batzuk
Urdail babesleak, hanturaren aurkakoak edo antiemetikoak (gorakoaren aurkakoak).
Txantxarraren prebentzioa
Txantxarraren kontra prebentzio maila desberdinak daude:
Neurri prebentibo komunitarioak
Osasun arduradunek erabaki eta antolatutakoak dira, komunitatearen hortz-haginetako osasuna hobetzeko helburuarekin. Adibidez: azukrearen kontsumoa murriztea, prestatutako janariak saihestea.
Norbanakoari zuzendutako neurri profesionalak
Fluorraren aplikazio topikoa, hobiak zigilatzea.
Norbere buruaren zaintzako neurriak
Fluorra duten hortzetako pastak erabiltzea, kolutorioak, fluorraren auto-aplikazioa...
Prebentzio helburuak
- Kaltegarria ez izatea.
- Eragina iraunkorra izatea.
- Ahalik eta gehien zabaltzea.
- Merkea izatea.
Txantxarraren aurka erabili daitekeen neurririk eraginkorrena da.
Fluorraren eragina txantxarraren prebentzioan
Txantxarraren prebentzioan, fluorrak maila askotan egiten du eragin:
Esmaltea
Esmaltearen osagai nagusiak kaltzio eta fosfatoak dira, hidroxiapatita deituriko kristalak osatuz antolatzen direlarik.
Bakterio-plaka (Biofilma)
Karbohidratoen metabolismoa murriztu egiten da.
Dentina eta zementua
Dentinak, porositate handia duenez, fluorra oso erraz bereganatzen du.
Fluorra aplikatzeko moduak
Sistematikoa: Uraren fluorazioa
Komunitate baten kontsumoko urei fluorra gehitzea da. Txantxarraren prebentziorako, kontsumoko uren fluorazioaren abantaila nagusia komunitate osoaren onerako dela da, adina edo maila sozio-ekonomikoa kontuan hartu gabe. Txantxarraren prebentziorako modurik merkeena eta eraginkorrena kontsideratzen da.
Lortzen diren onurak:
- Txantxar kasuak gutxitzea.
- Aurretik dauden txantxar kasuen garapena moteltzea.
- Garapenean dauden txantxar kasuak txikiagoak izatea eta gutxiago zabaltzea.
Beste fluorazio sistematiko batzuk: eskoletako uren fluorazioa, gatzaren fluorazioa eta esnearen fluorazioa.
Topikoa: Aplikazio profesionala
Soluzioak
Sodio fluoruro soluzioak erabiltzen dira.
Gelak
Fluorra %1,23an eta azido fosforikoa %1ean dute, pHa 3-4 bitartekoa delarik. Soluzioak baino erosoagoak dira.
Bernizak
Fluorra eta esmaltearen arteko kontaktu-denbora handitzen duten produktuak dira, eta fluorraren xurgatzea handitzen dute.
Fluorraren toxikotasuna
Fluorra dosi altuetan substantzia toxikoa da, eta kantitate handietan irensteak arazoak sor ditzake, besteak beste: intoxikazioak (okak, koma, konbultsioak). Gaixotasunak: Hortz-haginetako fluorosia, fluoruro gehiegi aplikatzeagatik agertzen da.