Semmelweisen Ikerketa eta Metodo Hipotetiko-Deduktiboa: Erditze-Sukarraren Misterioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB
Semmelweisen Ikerketa eta Metodo Hipotetiko-Deduktiboa
1. Zein izan zen Semmelweisen ikerketa abiarazi zuen arazoa?
Arazoa: Lehen amatasun sailean erditu berriak ziren emakumeen artean askoz ere hilgarritasun-tasa handiagoa zegoen ospitale bereko beste sailean baino, horretarako arrazoi jakinik gabe.
2. Jaso itzazu ikerketan zehar Semmelweisek planteatutako hipotesiak.
- a) Eragin epidemikoak: Aldaketa atmosferiko-kosmiko-telurikoak.
- b) Emakumeen pilaketa.
- c) Dieta.
- d) Gaixoen zaintza.
- e) Medikuntza ikasleek emakumeei egindako azterketa traketsak.
- f) Azalpen psikologikoa: apaizaren agerpenak eragindako izua.
- g) Emakumeak ahoz gora etzatea.
- h) Odol-korrontean sartutako hilotz-gorpuzkiak autopsia gelatik ekarriak.
3. Aztertutako hipotesietatik, esan zein esperimentatu zuen eta zein ez.
Esperimentatu gabe baztertutako hipotesiak
A, B, C, D
Esperimentatutako hipotesiak
E, F, G, H
4. Berreraiki hipotesi batekin egindako ondorioen inferentzia.
a) Aldaketa atmosferiko horiek erditze ondoko sukarraren eragileak balira, haien eragina ez litzateke hain fokalizatua izango. Baina eragina guztiz fokalizatuta zegoen ospitaleko lehen sailean. Ondorioz, aldaketa atmosferikoak ezin ziren zergatia izan.
b) Emakumeen pilaketa gaixotasunaren eragilea balitz, pilaketa gehien ematen zen tokietan hilgarritasuna handiagoa litzateke. Bigarren sailean ematen zen pilaketarik handiena. Bigarren saileko heriotza-tasa baxuagoa zen lehenengoa baino. Ondorioz, pilaketa ezin zen arrazoia izan.
c) Apaizaren agerpenak eragindako izua arrazoia balitz, emakumeak apaizaren etorreraz ohartuko ez balira, ez lirateke izutuko eta, ondorioz, ez lirateke gaixotuko. Hori gertatuz gero, gaixotasun-tasa jaitsi beharko litzateke. Apaizaren bidea aldatuta, emakumeak ez dira ohartzen eta, ondorioz, ez dira izutzen. Lehen saileko hilgarritasun-tasa, ordea, ez da horregatik jaisten.
5. Azaldu hipotesiren bat egiaztatzeko egindako esperimentua.
e) Medikuntza ikasleek emakumeei egindako azterketa traketsak
Hipotesia: Medikuntza ikasleek emakumeei egindako azterketa traketsak.
Ondorioak: Azterketak egiten dituen ikasle kopurua gutxituz gero, lesio gutxiago eragingo zien emakumeei eta gaixotasun eta heriotza-indizea jaitsi egingo ziren.
Esperimentazioa: Azterketak egiten zituen ikasle kopurua erdira jaistea agindu zuen eta jaitsiera baten ondoren, gaixotasunaren eraginak goia jo zuen.
Konklusioa: Hipotesia baztertuta gelditzen da.
f) Azalpen psikologikoa: apaizaren agerpenak eragindako izua
Hipotesia: Azalpen psikologikoa: apaizaren agerpenak eragindako izua.
Ondorioak: Apaiza eritegian sartzen bazen gainontzeko gaixoak konturatu gabe, emakumeak ez ziren izutuko eta, gaixotasunaren arrazoia hori izatekotan, ez ziren gaixotu eta hilko.
Esperimentazioa: Apaiza beste bide batetik sar zedin agindu zuen, isiltasunean. Baina, nahiz eta emakumeak horretaz ohartzen ez ziren, gaixotasunaren eraginak bere horretan jarraitu zuen.
Konklusioa: Hipotesia baztertuta gelditzen da.
g) Emakumeak ahoz gora etzatea
Hipotesia: Emakumeak ahoz gora etzatea.
(Aurreko biekiko antzeko prozedura eta emaitza izan zituen hipotesi honek ere, baztertua izan zelarik.)
h) Odol-korrontean sartutako hilotz-gorpuzkiak autopsia gelatik ekarriak
Hipotesia: Odol-korrontean sartutako hilotz-gorpuzkiak autopsia gelatik ekarriak.
Ondorioak: Eskuak sakonki garbituz gero, gorpuzki horiek erabat desagertuko ziren eta, gaixotasunaren eragileak horiek izatekotan, emakumeei ez zitzaien gaixotasuna eragingo.
Esperimentazioa: Autopsiak egin ondoren eskuak zorrozki garbitzen zituzten soluzio desinfektatzaile batekin. Horren ondoren emakumeak aztertzen zituzten eta gaixotasunaren indizea erabat jaitsi zen.
Konklusioa: Hipotesia baieztatuta gelditzen da.