Seiurteko Demokratikoa: La Gloriosa eta Lehen Errepublika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,1 KB

La Gloriosa. Isabel II.a gobernuan zegoenean, ez zen oso demokratikoa izan, pribilegiatuak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak bakarrik baitziren herritarrak, eta erregeak botere handia zuen. Gainera, hauteskunde-emaitzak trukatzen zituzten. Isabel joan zenean, Seiurteko Demokratikoa hasi zen (1868ko irailetik 1874ko abendura), eta hiru etapa eta amaiera bat izan zituen.

Seiurteko Demokratikoa: La Gloriosa eta Lehen Errepublika

Behin-behineko Gobernua (1868ko urria - 1871ko urtarrila)

Parte-hartzaileak hauek izan ziren:

  • Serrano (Unionista)
  • Prim (Progresista)
  • Topete (Unionista)
  • Sagasta (Progresista)

Demokratek, aldiz, ez zuten parte hartu. Talde honetan errepublikano asko zeudenez, Partidu Errepublikanoa izena hartu zuen, eta bi joera zituzten:

  • Errepublika federala: Pi i Margall.
  • Errepublika unitarioa: Castelar (autogobernurik ez, zentralismoa).

Parte-hartzaileek Gorte Konstituziogileak antolatu zituzten. Orduan, gizonezkoen sufragio unibertsala (+25 urte) planteatu zuten, esklabotza indargabetzea eta 1869ko Konstituzio demokratikoa.

1869ko Konstituzioaren printzipioak

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala (+25 urte).
  • Subiranotasun nazionala Gorteetan (Parlamentuan). Botere banaketa.
  • Elkartzeko, adierazpen-askatasuna (inprenta) eta gurtza-askatasuna (erlijio gehiago onartuz).
  • Erregearen botere mugatua.

Bestalde, behin-behineko gobernu honek monarkia nahi zuen, baina ez zituen Borboiak nahi. Horregatik, 1871ko urtarrilean, Italiatik errege bat hautatu zuten: Amadeo Savoiakoa. Honek, Espainia nola funtzionatzen zuen ikustean, alde egin zuen. Gainera, Prim, bere babesle nagusia, atentatu batean hil zuten. Beraz, bi urte geroago, abdikatu egin zuen.

Arazo larriak lau arlotan

Politikan
  • Demokratek bide propioa hartu zuten eta errepublika nahi zuten; beraz, monarkia ez zuten onartzen.
  • Behin-behineko gobernuak sistema monarkikoa planteatu zuen, baina ez zekiten nor hautatu errege bezala, eta horrek barne- eta kanpo-gatazkak ekarri zituen.
Gizarte-gatazkak
  • Krisi ekonomikoak egon ziren.
  • Hirietako langileak eta nekazariak dira protagonistak.
  • Bizi- eta lan-baldintzak oso txarrak zirenez, erradikalizazio politikoa eta gatazkak sortu ziren.
Kolonietan
  • Kuba eta Puerto Rico (1868tik aurrera).
  • Independentzia prozesuen hasiera izan zen.
Karlistak
  • Euskal Herrian eta Nafarroan hauteskundeak irabazi zituzten.
  • Ez zuten monarkia hau onartzen; beraiek Karlos VII.a nahi zuten.
  • Horren ondorioz, Hirugarren Gerra Karlista sortu zen.

Amadeo I.aren Erregealdia (1871ko urtarrila - 1873ko otsaila)

Amadeoren babesle nagusia Prim jenerala zen, baina Amadeo Espainiara iritsi zenean, Prim jenerala atentatu batean hil zuten (1870eko abenduaren 30ean). Oraindik ez dakigu nork izan zen, baina suposizio batzuk daude, adibidez: Serrano, errepublikanoak, Montpensierreko dukea, negozio-gizonak... Amadeorena lehen monarkia demokratikoa izan zen, baina porrot egin zuen.

Porrotaren arrazoiak

  • Oposizio politikoa: Errepublikazaleak, Karlistak, Borboitarrak, Langile mugimenduak (sozialistak eta anarkistak).
  • Herriak ez zuen onartzen eta “Macarronini” deitzen zioten.
  • Gatazka soziala.
  • Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876).

Ondorioz: dimisioa eta Lehen Errepublika (1873ko otsailaren 11).

Lehen Errepublika (1873ko otsailaren 11 - 1874ko urtarrilaren 3)

Lehen Errepublikaren arazoak

  • Kubako Gerra.
  • Hirugarren Gerra Karlista.
  • Errepublikanoen arteko zatiketa (kantonalistak, federalak, unitarioak).
  • Ogasun publikoaren porrota.
  • Eliza eta armada aurka.
  • Herriaren zati handi bat iraultza-prozesuan.

Errepublikanismo federalaren eta unitarioaren arteko desberdintasunak

  • Federala: Espainiaren barruan estatu autonomoak. Deszentralizazioa.
  • Unitarioa: Konstituzio bat guztientzat, lege bat guztiontzat. Guztiz zentralista.

Lehen Errepublikako Gobernuak

1. Gobernua: Estanislao Figueras (1873ko otsailak 12 - ekainak 11)
  • Defizit ikaragarria zegoen (gobernuak dirua behar zuen).
  • Kubako Gerra zegoen.
  • Hirugarren Gerra Karlista zegoen.
  • Munduan krisi ekonomikoan zeuden, batez ere Europan; beraz, langabezia gora egin zuen, eta grebak eta lur-okupazioak egon ziren.
  • Errepublikanoen artean Junta Iraultzaileak agertu ziren (gobernuari kasurik ez eginez).
  • Barne-zatiketa egon zen errepublikanoen artean.

Estanislaok dimisioa aurkeztu eta Parisera ihes egin zuen.

2. Gobernua: Pi i Margall

Konstituzio berri bat idatzi zuen.

1873ko Konstituzio Federalaren printzipioak
  • Subiranotasuna herriarena.
  • Botere banaketa.
  • Federalismoa.
  • Eskubide pertsonalak.
  • Deszentralizazioa.
  • Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa.
  • Gerra Karlistarekin amaitu nahi zuen.
  • Estatu-Elizaren banaketa ezarri zen.
  • Amankomuneko lurren itzulera gertatu zen.
  • Esklabotza eta haur-lana debekatu zituzten.
  • Derrigorrezko eta doako hezkuntza ezarri zen.

Ezinezkoa zen Espainia aurrera eramatea, intransigenteek Gorteak utzi eta kantoien eraketa bultzatzen zutelako. Kantonalismoaren arazoa ere gehitu zitzaion. Sevilla, Valentzia, Murtzia, Malaga, Cartagena eta beste hainbat hiri kanton independenteak deklaratu ziren. Pi i Margallek ezin izan zien kantonalismoari eta karlismoari aurre egin aldi berean; beraz, 37 egun boterean egon ondoren, dimititu zuen.

3. Gobernua: Nicolás Salmerón (1873ko uztailak 18 - irailak 7)

Gobernura iristean, 32 probintzia zeuden armetan altxatuta gobernua kontrolatzeko. Bere helburua Legea aplikatzea zen, hau da, ordenarekin jarraitu eta karlistekin eta kantonalistekin amaitzea.

Helburua lortzeko neurriak:
  • Alkate/gobernadore zibil berriak izendatu zituen.
  • Jeneral berriak izendatu zituen (errepublikaren aurkakoak barne).
  • Espedizio militarrak Andaluziara eta Valentziara bidali zituen.
  • Guardia Zibila zabaldu zuen, 30.000 gizon gehiago.

Karlistak kontrolatzea ez zuen lortu, baina kantonalismoa bai, Cartagena izan ezik. Salmerónek heriotza-zigorrak sinatzeko ordua iristen zaionean dimititu zuen, kontzientzia-arrazoiak direla eta.

4. Gobernua: Emilio Castelar (1873ko irailak 7 - 1874ko urtarrila)

Gobernu hau oso kontserbadorea izan zen, eta honela gobernatu zuen:

  • Dekretuen bidez.
  • Zentsura berriz ezarriz.
  • Konstituzioa murriztuz.
  • Askatasunak murriztuz.

Horren helburua karlistak, kantonalistak eta Kuba menderatzea zen, eta horretarako aurrekoaren politika ezarri zuten arau hauekin:

Politika kontserbadorearen ezaugarriak:
  • Errepublikanoak ez direnei hurbiltzea.
  • Postu garrantzitsuenetan jeneral ez-errepublikanoak egotea.
  • Elizarekiko hurbilketa.
  • Ministro kontserbadoreak.

Ondorioz, errepublikanoen zentsura-botoa eta Serranoren (Pavia) estatu-kolpea gertatu ziren. Beraz, Pavia izan zen estatu-kolpea eman zuena. Kongresuan sartu zen pistola batekin, eta Serrano jarri zen gobernuburu, diktadura bat aldarrikatuz.

Serranoren Diktadura (1874ko urtarrilaren 3 - 1874ko abenduaren 30)

  • Parlamenturik ez.
  • Konstituzioa bertan behera.
  • Kantonalismoarekin amaitu zuen.
  • Kintoen sistemara itzuli zen (derrigorrezko soldadutza).
  • AIT (Langileen Nazioarteko Elkartea) legez kanpo utzi zuen.
  • Karlismoaren aurkako aurrerapausoak.

Bitartean, Cánovas del Castillok 1873tik Alfontso XII.aren aldeko politika eta estrategia bat pentsatu zituen. Politikoa zen eta Borboiak itzultzea nahi zuen. Ideologia horren bultzatzaile nagusia izan zen. Martínez Campos jeneralak Cánovasen ideia estatu-kolpe batekin gauzatu zuen. Erresistentzia gutxi egon zen, eta horrela Borboien Berrezarkuntza hasi zen.

Entradas relacionadas: