Seiurteko Demokratikoa eta Euskal Herria: Foruen Amaiera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Seiurteko Demokratikoa: Helburuak eta Porrota

1868an, “La Gloriosa” iraultzak hasiera eman zion Seiurteko Demokratikoari, aurreko etapako krisi ekonomiko, politiko zein sozialari irtenbidea emateko asmoz; izan ere, Isabel II.aren eredu politikoa agortuta geratu zen. Liberalismo demokratikoa ezartzea zen helburua. 1869an konstituzio berria idatzi zen, bertan, aginte banaketa, gizonen sufragio unibertsala, gurtza askatasuna, monarkia parlamentarioa, eta abar defendatzen ziren. Amadeo Savoiakoa (1871-1873) izan zen aukeratua helburu hauek aurrera eramateko, baina ezin izan zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizioari, eta abdikatu ostean, Lehen Errepublika aldarrikatu zen, iraultzaren izpiritu laiko eta progresista mantentzeko bide bakarra (1873-1874). Seiurtekoak porrota izan bazuen ere, gizarte justuago baten ametsa herritar gehienengan bizirik iraun zuen.

Euskal Herria: Foruen defentsa eta Karlistaldia

Testuinguru honetan, Seiurteko Iraultzarekin, Euskal Herrian foru erregimena errespetatu zen, baina gurtza askatasuna erasotzat hartu zuten euskaldun askok, eta III. Karlistaldia (1872-1876) piztu zen. Beraz, iraultza demokratikoa eta estatu laikoa, Euskal Herrian erlijio sinesmen sakonen aurkako erasotzat hartu zituzten askok, Foruen eta erlijioaren defentsa eginez eta katolikotasunaren defentsak karlismo tradizionalari indarra emanez; liberalismoa foruzaletasunaren eta katolikotasunaren kontrako mugimendutzat hartu zuten Euskal Herriko herritar gehienek. Karlos VII.aren monarkia berrezartzeak, gizarte tradizionala, katolikotasuna eta Foru Erregimena finkatzeko aukera izan zen, XIX. mendean aldaketa sakonak jasan zituztenak.

Karlistaldiaren hasiera eta leloa

“Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean, aukera zegoen XIX. mendean zehar gertatu ziren aldaketa sakonak Foru Erregimenean eta katolikotasunean konpontzeko. Honela, erregimen monarkiko tradizionala ezartzearen aldeko gerra hasi zen, III. Karlistaldia, Amadeoren ordez, Karlos VII.a errege zilegi izendatu zenean.

Gatazkaren amaiera eta liberalen garaipena

Gatazka militarrak 1876. urtera arte iraun zuen; Alfontso XII.a politikan esku hartzen hasi zenean, liberalek karlistei gailendu zitzaizkien eta 1876an, Lizarra erorita, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten.

Karlistaldiaren iraupenaren arrazoiak

Hiru arrazoi edo “erresistentziaren” bidez azal daiteke zergatik iraun zuen gatazka karlistak XIX. mendean zehar:

  • Nekazarien erresistentzia: Ez zetozen bat bizimodu tradizionalaren hausturarekin, liberalismoak ezarritakoarekin.
  • Foru lurraldeen erresistentzia: Zentralismo liberalaren aurkakoak ziren.
  • Iraultza Liberalaren bidez Espainian hasitako sekularizazio-prozesuarekiko erresistentzia: Horri aurre egiteko, erlijiotasun tradizionala sustatu zuten.

Foruen abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa

Cánovasen gobernu berriak, Berrezarkuntza garaian, Foruak deuseztatu zituen batasun konstituzionala eta zentralizazioa lortzeko (Cánovasek eratu zuen Berrezarkuntza garaiko sistema politikoa, Borboien monarkiaren berrezarpenaren bultzatzaile nagusia izan baitzen). Abolizioaren ondoren, horren ordez egitura juridiko-ekonomiko-administratibo berri bat finkatu zen, aurreko foraltasunaren aztarna gisa, Kontzertu Ekonomikoa; horren arabera, zerga erregimen berezia finkatu zen hiru euskal probintzietarako.

Ondorioak Euskal Herrian

Azken batean, esan behar da gertaera horrekin historiaren aldi berri bat hasi zela Euskal Herrian.

Entradas relacionadas: