Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): Iraultza eta Errepublika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,46 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

I. 1868ko Iraultza: La Gloriosa

1868ko Iraultza, La Gloriosa izenekoa, Topete almiranteak Cadizen egindako altxamenduarekin hasi zen. Harekin bat egin zuten zenbait jeneralek, Primek eta Serranok, eta baita Batasun Liberalekoek, progresistek, demokratek eta errepublikarrek ere.

Honek Isabel II.aren erreginaldiaren amaiera eta liberalismo demokratikoaren ezarpena ekarri zituen. Horrela hasi zen Seiurteko Demokratikoa.

Aldi berean, hirietan batzorde iraultzaileak eratu zituzten, eta hauen artean demokratak eta errepublikazaleak nabarmendu ziren. Erregimenaren aldeko armadak galdu egin zuen Alcoleako Gudua (Kordoba), eta Isabel II.a Frantziara erbesteratu zen.

Gobernu iraultzailea

Behin-behineko gobernu iraultzaileak, Serranok eta Primek zuzenduta, Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak antolatu zituzten, gizonezkoen sufragio unibertsalez. Batasun Liberalekoek, progresistek eta demokrata monarkikoek irabazi zuten. Euskal Herrian, ordea, iraultzaileen politika antiklerikalak indarra emanez, karlistak izan ziren garaile.

1869ko Konstituzioaren oinarriak honako hauek izan ziren:

  • Subiranotasun nazionala.
  • Botere banaketa.
  • Eskubide eta askatasun guztien aitorpena (biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gurtza askatasuna barne).
  • Gizonen sufragio unibertsala.
  • Monarkia demokratikoa gobernu gisa.

Beste neurri batzuk hauek izan ziren:

  • Udal administrazioa eta gobernua deszentralizatzea.
  • Kontsumoaren gaineko zergak kentzea.
  • Truke askea sustatzea, aduanetako zergak murriztuz.
  • Pezeta ezartzea diru unitate gisa.

Seiurteko demokratikoko barne liskarrak

Eztabaida asko izan ondoren, Gorteek, Primen erregegaia aukeratu zuten, Amadeo Saboiakoa, Espainiako erregetzarako. Errepublikarrek, agintetik baztertuta gelditu zirenez, herri matxinadak antolatzen jarraitu zuten. Aldi berean, langile mugimendua sendotzen ari zen. Gainera, 1868an, 1878 arte iraun zuen Kubako eta Puerto Ricoko independentziaren aldeko matxinada hasi zen (Gerra Luzea).

Karlistek ere arma bidezko eraso gehiago egin zituzten, erregimen iraultzailea suntsitzeko (Hirugarren Gerra karlista (1872-1876)).

II. Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)

1871ko urtarrilean, Amadeo Saboiakoak tronua hartu zuen, baina ezin izan zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizioaren indar gero eta handiagoari. Ezegonkortasun politiko eta soziala nagusitu zirenez, Amadeo Saboiakoak abdikatu egin zuen 1873an.

III. Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)

Hirugarren Karlistaldia 1872ko apirilean hasi zen, Amadeo Saboiakoaren ordez Karlos VII.a errege izendatu zutenean. 1876an, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten.

IV. I. Errepublika (1873-1874)

Amadeo Saboiakoak (1873ko otsailaren 11) abdikatu ondoren, Gorteek Errepublika aldarrikatu zuten. Figeras presidente zela, Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetara deia egin zen, eta errepublikar federalak irten ziren garaile.

Entradas relacionadas: