Segurtasun Kontzeptuak, Enkriptazioa eta Firma Digitala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,25 KB
Segurtasun Kontzeptu Nagusiak
Honako hauek dira segurtasun kontzeptu nagusiak:
- Konfidentzialtasuna: Online bankuan transakzio bat egitean eskatzen dizuten informazioak bankuaren eta zure arteko konfidentzialtasun maila bat dakar.
- Osotasuna (Integritatea): Bidali duzun mezua osorik iristea, zatirik galdu gabe.
- Erabilgarritasuna (Disponibilitatea): Zerbitzua eskuragarri egotea, zerbitzaria erori arren.
- Ukatuezina (Ez-ukatzea): Mezu bat zuk sinatu baduzu, ezin duzu ukatu zuk sinatu duzula.
- Fidagarritasuna: Bankuari emandako informazioa bere zerbitzarietan seguru gordetzea.
Enkriptazio Simetrikoa
Enkriptazio simetrikoaren helburua (klabe ezkutuko enkriptazioa ere deitua) igorlearen eta hartzailearen artean pasahitz bera erabiltzea da.
Adibidea
Biek pasahitza definitu beharko dute. Orduan, igorleak mezua zifratuko du aurrez hitz egindako pasahitza erabiliz. Hartzaileak mezua jasotzean, pasahitz berarekin deszifratuko du.
Aplikazioa: Mailvelope
Mailvelope klasean erabilitako aplikazioa da, Google Chrome-ko luzapen gisa aurki daiteke. Klasekideekin eta irakaslearekin praktikak egin ditugu, enkriptazio simetrikoan beharrezkoak diren pausoak jarraituz mezuak bidaliz.
Enkriptazio Asimetrikoa
Zer da enkriptatze asimetrikoa? Zertan bereizten da simetrikotik?
Bi klabe motatan oinarritzen da:
- Klabe Publikoa: Zerbait bidali nahi dizuten pertsonekin parteka daiteke arazorik gabe.
- Klabe Pribatua: Ez duzu inoiz partekatu behar.
Bien helburua berdina da: datuak zifratzea, segurtasun maila bat ezartzeko. Bien arteko desberdintasun nagusia segurtasun maila da; asimetrikoa seguruagoa da simetrikoarekin alderatuta.
Desberdintasuna adibide baten bidez
Adibidez, "A" pertsonak mezua bidali nahi dio "B"-ri:
- "A"-k "B"-ren klabe publikoarekin zifratuko du mezua.
- Mezua zerbitzarira igoko du.
- "B"-k mezua hartu eta bere klabe pribatuarekin deszifratuko du.
Honi enkriptatze asimetrikoa deritzo.
Enkriptatze simetrikoan, aldiz, biek (igorleak eta hartzaileak) enkriptatzeko modua eta pasahitza aurrez hitzartu beharko dituzte.
Enkriptatutako Email bat Bidaltzeko Pausoak
Enkriptazio asimetrikoa erabiliz, "A" pertsonak "B"-ri email bat bidaltzeko jarraitu beharreko pausoak hauek dira:
- "A"-k "B"-ren klabe publikoa eskuratu behar du.
- "A"-k mezua "B"-ren klabe publikoarekin zifratzen du.
- "B"-k mezua jasotzen du.
- "B"-k bere klabe pribatuarekin deszifratzen du mezua, modu lokalean.
Firma Digitala
Firma digitala zer den eta nola lortu
Firma digitala klabe pribatuarekin egiten den sinadura bat da. Horrela, mezua bidaltzen duena nor den ziurtatu daiteke. Klabe pribatuarekin sinatzen da mezua, eta gero klabe publikoarekin egiaztatu daiteke.
Firma Digitala Lortzeko Pausoak
- Klabeak sortu behar dira programa baten bidez (adibidez, Kleopatra).
- Jasotzaileak bere klabe publikoa utzi behar dizu.
- Klabe publiko hori programara igo behar da.
- Bidali nahi den fitxategia software-ra bidali eta zifratu behar da, nori bidali nahi zaion zehaztuz.
- Azkenik, firmatzeko aukera emango dizu. Modu honetan, jasotzaileak nork bidali dion jakingo du modu seguruan.
PKI (Azpiegitura Klabe Publikoa)
PKI (Azpiegitura Klabe Publikoa) ziurtagiri digitalak modu ofizialean kudeatzea du helburu, horrela segurtasuna bermatuz.
Hash Funtzioa
Hash-a sarrera bat zifratzen eta konprimitzen duen funtzio konputagarria da, algoritmo baten bidez lortua.
Baldintzak eta Ezaugarriak
- Hash-ak fitxategi bat laburtzen du, eta laburtze hori (hash bihurtzea) itzulezina da; ezin da testu arruntera itzuli.
- Sarreran zerbait aldatzen bada, hash-a erabat aldatuko da.
Erabilera Adibidea
Adibidez, pasahitza ahazten zaizunean, berri bat sortu beharko duzu. Pasahitz berri bat (aldi baterakoa) posta elektronikoz bidaltzen dizute, zeren eta zerbitzariak ez ditu pasahitzak testu arruntean gordetzen, hash moduan baizik.