Sedimentazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB
Sedimentazio mekanikoak
Grabitatearen eraginez Grabitateak material solidoak garraiatzendituen eragileak energia galtzen duenean material horiengan eragina du. Eragilea jariakorra bada materialak pisuaren arabera jalkitzen dira hurrenez hurren.
Prezipitazio kimikoaren eraginez Materialak uretan disolbatutako garraiatzen badira eta gainasetasuna gertatzen bada, materialek prezipitatu eta jalkin egiten dira.
Sedimentazio arroak
Sedimentazioa gertatzen den lurrazaleko eremuak dira. Lurraren sakongune ahurrak, eta hurbileko zona kontinentalak moldatzen dituzten prozesu exogenoetan sortutako sedimentuak metatzen dituzte.
Behe zonetan kokatzen dira sediemntu asko metatzen diren lekuetan
Subsidentzia jasaten dute hondoa etengabe hondoratzen da eta sedimentu geruza asko metatzeko aukera ematen du.
Arroetan diagenesia gertatzen da Harri sedimentarioak eratzen dira geruza sakonetako sedimentuekin
Harri sedimentarioak
: (edo exogenoak) sedimentazio harroen hondoan metatutako sedimenbtuen diagenesi bidez eratzen dira.
Sedimentuak sedimentazio arroetan jalkitzen diren hainbat motatako partikula solteak dira. 3 mota:
Zati mineralak Eragile geomorfologikoek beste eskualde batzuetatik arroraino garraiatu zituzten harri puskak dira
Uretan disolbatutako substantziak Inguruneko aldaketa fisikokimikoen ondorioz prezipitatu eta arroan jalkitzen diren gatzak izan ohi dira.
Izaki bizidunen hondarrak Sedimentazio arroaren ingurunean hil ziren edo leku horietara herrestan iritsi ziren izaki bizidunen hondarrak dira. Oso azkar lurperatzen dira.Sedimentuan barneratzen dira, eta sedimentuekin batera harri bihurtzen dira.