Sedentarismoa eta Jarduera Fisikoa: Osasunerako Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB
Sedentarismoa: XXI. Mendeko Epidemia
Sedentarismoa, XXI. mendeko epidemia honek, hainbat gaixotasun kronikoren aurrerapen azkarra sustatzen du. Horien artean daude obesitatea, bihotzekoak, diabetesa, iktusak, giltzaduren mugikortasun galera larriak, neke fisikoa eta psikologikoa, eta gaixotasun kardiobaskularrak.
Sedentarismoaren Ondorio Nagusiak
- Immunitate sistema: Jarduera fisikoa egiten ez dutenek erraztasun handiagoa dute arnas infekzioak jasateko.
- Minbizia: Jarduera fisikorik ez egitea koloneko minbiziarekin erlazionatuta dago.
- Hipertentsioa: Jarduera ezak zainak eta arteriak gogortzen ditu, tentsioa igotzen duelarik. Adinarekin ere, gehiago gogortzen dira.
- Odolaren kolesterola eta azukrearen oreka: Jarduera fisikoarekin, kolesterolaren maila gutxitzen da eta azukrea orekatuago edukitzeko aukera ematen digu, diabetesa izateko arriskua txikituz.
- Miokardio infartua: Bihotzaren arteria koronarioak estutzen direnean edo odolbildu baten ondorioz odola ondo iristen ez denean gertatzen da. Hipertentsioa, kolesterola eta tabakoaren eraginez arrisku hori asko handitzen da, eta jarduera fisikorik ez egiteak ere arriskua handitzen du.
Organismoan Ematen Diren Egokitzapen Sakonak
Jarduera fisiko erregularrak gure organismoan egokitzapen sakonak eragiten ditu, osasuna hobetuz eta gaixotasunen prebentzioan lagunduz.
Sistema Kardiobaskularra
Bihotzeko prestakuntzaren ondorioz, bihotz indartsua, gaitasun handikoa eta bizkorra izango dugu. Hau da, gaitasun sistoliko handiz hustuko da, eta ondorioz, bolumen minutua ziurtatu ahal izango du. Bihotza gehiago beteko da eta hobeto hustuko da, bolumen sistolikoaren errendimendua handituz. Kapilarizazioari dagokionez, kapilar dentsitatearen handitzeak odola ehunetara erraztasun handiagoarekin iristea bermatzen du, gihar uzkurdurek beharrezkoak diren elikagaiak eta oxigenoa jasoz.
Sistema Metabolikoa
Odolak garraiatzen duen globulu gorri eta hemoglobina kopurua nabarmenki handitzen da, oxigeno gehiago eramanez. Mitokondrien kopurua eta tamaina handitzen da, eta entrenatuta dauden pertsonek errazago lortzen dute energia erregai energetiko desberdinetatik: glukosa eta gantzak. Gantzen oxidazioaren gehitzeak, hauen erabilpena dakar erregai bezala, eta honen ondorioz gorputz-gantzaren portzentajeak gutxitu dezake pisuarekin batera epe luzera. Jarduera fisikoak metabolismoa bizkortzen du, gastu energetikoa handituz.
Lanerako Baliabide Kardiobaskularrak
Jarduera fisikoa egiteko hainbat makina eta baliabide daude eskuragarri, bakoitzak bere ezaugarri eta abantailekin:
- Bizikleta estatikoa: Bizikleta arrunta eta bizikleta etzanda edo eserita.
- Arrauna: Lan gehiena bizkarreko gihar taldeek jasaten dute. Lunbarretan gainkarga dutenek ez dute gehiegi egin behar. Etzanda egotean, ariketa honek ez du itzulera benosoa errazten.
- Eliptika: Mugimenduak elipse bat deskribatzen du, eskiaren keinua imitatuz. Gorputzeko goiko eta beheko atalek dezente lan egiten dute, kaloria-kontsumo gorenekoa lortzeko. Edonork erabili dezake, eraginkortasuna eta kaloria-kontsumoa uztartuz.
- Korrika-zintak: Zintan egiten den keinua oso naturala da, eta abiadura zein aldapa egokitu daiteke edozein momentutan.
- Stepper: Eskailera txikiak igotzeko keinua adierazten du makina honek. Tokiko nekea ager daiteke zangosagarretan (bikiak) ustekabean.
- Besoen ergometroa: Goiko atal guztiak mugiarazten ditu, gorputz-enborreko gihar talde sakonak aktibatuz.