SDJSJ
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB
Umore beltzeko ipuin honetan, unibertsitatean heziketa fisikoa ikasten ari diren mutilak eta farmazia ikasten ari diren nesken arteko harremanak kontatzen dira. Unibertsitatean, parranda eta festa giroa nagusitzen da gehienetan, bereziki ostegunetan. Egun batean, tunoak agertzen dira unibertsitatera. Tuna antzinako janzkeraz pieza erromantikoak jotzen dituen mutil ikasleen taldea da. Kantu ezti eta samur horiekin farmaziako neskak liluratu egiten dituzte. Heziketa fisikoko mutilek egoera berria onartu ez eta tunoak jipoitu eta haien instrumentuak apurtzen dituzte. Euren harridurarako, erasoaren ondoren, farmaziako neskek mutilak zaindu eta babestu egiten dituzte. Estrategia aldatzea erabaki eta ''tuna-fish komandoa'' antolatzea erabakitzen dute. Tunoen artean, infiltratu bat sartzen dute, Joxemari izenekoa, gabon aurreko eskeetan euskaraz abestea proposatzen diena, haien gaztelaniazko kantuen ordez. Kantu horrekin diru pila eskuratzen dute gabonetako eskean eta hori gastatzeko, Joxemarik afaria egitea proposatzen die. Afarian arrain hezur bat eztarrian sartuta hiltzen da tuno bat. Hurrengo batean, hildako lagunaren omenez egindako parranda batean, tunoak guztiz mozkortu eta ondorioz beste tuno bat hiltzen da. Tunoak susmo txarrak hartzen joaten dira, euskarazko abestian bixigua (lehenengo afarikoa) eta gero legatza (mozkorra ere esan nahi duena) aipatzen delako. Hirugarren kantu-saioa egin, baina abestian bakailoa aipatzen denez, inolaz ere horrelakorik ez jatea erabakitzen dute, baino diskoteka batera doaz (bakailoa dantzatzera?) eta beste tuno bat hiltzen da. Horren ondorioz, tuno guztiek unibertsitatetik alde egiten dute, baina hala ere, Eguberriak pasa ondoren farmaziako neska ikasleekin zituzten lehengo harremanetara ezin dira itzuli, nesken gustua guztiz aldatu delako ia. Lehengo giroa ez zen inoiz bueltatuko, heziketa fisikoko karrera zailagoa jarri eta irakasleak ere aldatu zirelako.
Txema magisteritza ikasten ari da eta bere gelako Edurnerekin dago maiteminduta. Bere aldamenean esertzen eta eskolako lanak egiteko bere taldean sartzen saiatzen da berarekin egoteko. Baina ez da ausartzen berari maitasuna adierazten. Txemak badaki, Edurneren pisukide eta laguna den Amaiari esker, Edurnek mutil laguna duela bere jaioterrian, mutilak gaizki tratatu arren, biziki maite duena. Azterketen aurreko ostegun batean, Edurnerengan itxura-aldaketa bat somatu eta Amaiari galdetzen dio zer gertatzen zaion. Mutila utzi duela kontatzen dio, eta, bide batez, gau horretan berarengana hurbildu eta harremanetan hasteko aukera izango duela. Gau hartan bertan, Amaiak Edurneri etxera joateko eskatu eta, aldi berean, Txemari beraiekin joateko eskatzen dio. Pisuan, Amaia berehala ohera joan eta Txema eta Edurne bakarrik geratzen dira, telebistari begira. Teletiendako programa bat ari dira ematen. Txema saiazten da fisikoki hurbiltzen, disimuluz. Azkenean, Edurnek ohera joateko proposamena egin, baina Txemak, herabe, bakoitza bere ohera joatea proposatzen ari dela ulertu eta bere etxera doa, emakumeak zein arraroak diren pentsatuz.
MALAGUEÑA-SALEROSA
Ikasle pisu batean lau mutil bizi dira: Josu, Martin, Ozpin eta narratzailea. Ozpin ezizenekoa berezi samarra da: xuhurra da oso eta besteengandik aparte ibiltzen da. Ozpin izena ogitartekoetan ozpina sartzen zuelako deitzen diote, erosten dituen beste janari merkeekin batera. Beste hiri lagunak moldatzen dira nola edo hala azterketetan, kopiatuz bereziki. Gero, parranda giroan ibiltzen dira. Noizean behin, neska taldeak joaten dira euren pisura afaltzera, baina hiru lagunek (Ozpinek ez baitu horretan ere parte hartzen) ez dute batere ligatzen, bapo afaltzen duten arren. Egun batean, lagun batek Malagan erraz ligatzen dela kontatzen die. Hara joatea pentsatzen dute; horretarako, Josuk hango neska ezagun bati deitzen dio, Marimar izenekoa, haientzat ostatu bat bila dezan. Marimarren lagunekin ibiltzeko aukera ere izango dute. Aste Santuan autobusa hartzen dute Malagarako. Han, Marimar beste bi lagunekin dute zai, Rocio eta Almudena. Mutilak bakarrik geratzen direnean, mutilak eztabaidan hasten dira ligatu behar dituzten neskak banatzean. Azkenean, banaketa egin eta Josu aurrez ezaguzten zuen Marimarrekin geratzen da. Neskekin gauean elkartzen dira, baina gauerdian hango mutil talde bat agertu, dotore jantzita, eta haiekin joaten dira, mutil euskaldunak aho bete hortz utzita. Biharamunerako, dotoreago jantzi eta neskek Aste Santuko prozesioak ikustea proposatzen diete. Ordutan horri begira egon eta gero, azkenean taberna giroan murgiltzen dira, baina azkenean, bezperan bezala, hango mutil talde batekin joaten dira. Hurrengo egunean berriz ere berdina gerta ez dadin hango kopla bat asmatzen dute neskei abesteko, malaguñea salersoa izenburukoa. Neskekin elkartu eta berriz prozesioak ikusi ondoren, kopla kantatzen diete. Neskak harrituta geratzen dira. Flamenko ikuskizun batera joan eta aurrekoetan bezala geratzen da. Mutilak gaizki zer egiten ari diren eztabaidan hasi eta neskak ligatzera zuzenean joatea, ingurumariarik gabe, erabakitzen dute. Gauean, bakoitzak aukeratu duen neskarekin elkartu eta laztanka, musuka hasten dira, baina oheratzeko proposamena egiten dutenean, ezezko borobila jasotzen dute. Neskek alde egin eta nola edo hala ligatu nahi dutela eta, mutiletako batek 15 urteko neska bat ezagutzen du taberna batean, baina azkenean bere aita tabernaria dela konturatuta atzera egiten du. Beste mutilak ere ez du zorte hoberik. Martinek ordea txortan egin du, puta batekin, baina hiru lagunen diruarekin. Haserre, Malagatik alde egitea erabakitzen dute. Euskal Herrira heldu eta Ozpini ezer ez kontatzea erabakitzen dute. Oroitzapen moduan, marmelada poto hutsak jartzen dituzte despentsan, neskekiko porrotak gogoratzeko, pisura joan diren neskekin zuten ohiturari jarraituz.