Saskibaloia: Arauak, Helburuak eta Jokoaren Gida
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB
Saskibaloiaren helburua, joko arauak errespetatuz, baloia aurkariaren saskian ahalik eta gehienetan sartzea da, eta era berean, beste taldeak baloia bereganatu ez dezala eta are gutxiago gure saskian saskiratzea.
Jolas Eremua
- Azalera errektangularra, gogorra, laua eta oztoporik gabekoa izan behar da. Saskiak 3,05 metroko altueran aurkitzen dira.
- Joko eremuan elementu eta marra hauek daude: zelaia mugatzen duen marra, zelai erdiko marra, hiruko jaurtiketako marra, jaurtiketa libreko marra, zonako marra, 3 segundoko marra, saskiak.
- Zelaia mugatzen duten marrak ez dira zelai barruko zati kontsideratzen; ondorioz, baloiarekin goazenean marra zapaltzen badugu, zelaitik at gaudela esan nahi du eta baloi jabetza beste taldeak izango du.
Partaideak
- Saskibaloian bi taldek elkarren aurka jokatzen dute. Aldi oro, talde bakoitzeko 5 jokalarik jokatzen dute. Partidan zehar nahi adina aldaketa egin daitezke.
- Jokalari bakoitzak partiduan zehar gehienez 5 falta egin ditzake. Behin 5 falta egiten dituenean, ezingo du partidua jokatzen jarraitu eta kanporatua izango da.
Iraupena
- Partiduen joko errealaren iraupena 40 minutukoa da, 10 minutuko 4 laurden edo zatitan banaturik.
- Bigarren laurdena amaitu ondoren, 15 minutuko atsedenaldia egoten da.
- Faltak, saskiratzeak, hutsarteak, aldaketak… dauden aldi oro denbora geratu egiten da eta baloia berriz jokoan jartzean denbora ere martxan jartzen da.
- Partiduaren amaieran berdinketa badago, 5 minutuko luzapena jokatuko da talde bat irabazle atera arte. Berdinketak jarraituko balu, behar adina luzapen jokatuko lirateke talde irabazlea zein den erabakitzen den arte.
Jaurtiketaren Puntuazioa
- Jaurtiketa hiruko marra baino atzeragotik egiten badut, 3 puntu balioko ditu saskiratzeak.
- Jaurtitzerakoan hiruko jaurtiketako marra zapaltzen baldin banago, 2 puntu balioko du jaurtiketak.
- Saskitik hiruko marra baino gertuago dagoen gainontzeko lekuren batetik jaurti eta saskiratzea lortzen badut, 2 puntu balioko du saskiratzeak.
- Jaurtiketa librea saskiratzen badut, puntu 1 balioko du saskiratzeak.
Saskibaloiko Arau Ezberdinak
- Urratsak (pausoak): jokalariak baloiarekin botea egin gabe (baloia eskuetan dugularik) bi urrats baino gehiago egitea da.
- Bikoitzak: baloia botatzen egon, baloia eskuetan hartu eta berriz botea egitea da.
- Erdiko marraz atzera egitea (zelaiez atzera): baloiak zelai erdiko marra pasatu eta gero, berriro baloiarekin edo pasea eginez atzera gure zelaira itzultzea da.
- 24 segundoko araua: talde batek erasoan baloia saskira jaurtitzeko duen gehienezko denbora.
- 8 segundoko araua: talde batek bere saski azpitik atera eta erdiko marra gainditzeko duen gehienezko denbora da.
- 5 segundoko araua: jokalariak pilota eskuan gehienez izan dezakeen denbora, boterik eman gabe, pasatu gabe edo albotik atera gabe.
- 3 segundoko araua: jokalari batek aurkariaren saskiaren eremuan gehienez egin dezakeen denbora da (saski azpiko zelai erdian).
- Partida hasieran zelai erdiko jauzia egiten da talde bakoitzeko jokalari banarekin. Hurrengo laurden edo zatien hasieran baloi jabetzako geziaren arabera talde batek edo besteak aterako du.
- Baloia, hanka edo oinarekin ukitzen bada, jokoa geratzen da eta aurkako taldeak izango du baloiaren jabetza erasoa egiteko.
Zer da falta pertsonala?
Aurkariari bere jolasa oztopatuko dion kontaktuzko edozein ekintza edota kirol jokaera desegoki bati deritzo.