Sasi hutsa ez da zutik egoten
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 22,42 KB
Alferra beti lanez betea : Alferrak lanpetuta dagoela esaten du lanik ez egiteko.
Alferrik da ura joanda gero presa egitea: Gauzak egin behar diren unean egin behar dira.
Han eta hemen txakurrak oinutsik: Toki guztietan daude gauza txarrak..
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian: Gauza bakoitzak bere lekua du.
Usteak erdia ustel: Uste diren gauza asko ez dira egia.
Zenbat buru, hainbat aburu: Pertsona bakoitzak bere iritzia dauka.
Zer ikusi, hura ikasi: Ikusitakoa ikasteko joera dugu.
Urrea esan eta urria eman: Dirudiena eta benetan dena ez datoz bat beti.
A zer parea, karakola eta barea: Antzekoak direnak batera ibiltzen dira.
Zerri gosetiak, ezkurrak amets: Lortu nahi dugun hori izaten dugu beti
Baleki gazteak, baleza zaharrak: Gazteak ez du zaharraren jakituria, ezta honek ere gaztearen indarra.
Adiskide gabeko bizitzea, auzo gabeko heriotza: Bizitzan zehar bakarrik egon dena, heriotzan ere bakarrik egongo da.
Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak: Eroslea ez da fidatu behar saltzaileak esaten duenaz.
Beltz guztiak ez dira beleak.: Gauzak ez dira beti ematen dutena.
Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean:Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik: Besteen akatsak geureak baino errazago ikusten ditugu.
Sasi hutsa ez da zutik egoten: Lan egiteko jan egin behar da.
Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea: Zoriontsu izateko ez dago aberatsa izan beharrik
Beldur denaren ezpatak punta motz :Beldurrak gauzak diren baino zailagoak ikusarazten dizkigu.
Umearen zentzuna, etxean entzuna:Etxean ikusten duena barneratzen du umeak.
Gaitza lapur isila: Gaitzak uste baino lehen hil ohi du jendea.
Adiskide onekin orduak labur ; Lagunartean pozik gaudenean konturatu gabe joaten da denbora.
Abendua jai huts eta gau huts: Abenduan jai asko izaten da eta egunak motzak izan ohi dira.
Ezkur urte, elur urte:Urte batean ezkur asko egonez gero, elur asko egingo du
Ez da horixe atzo goizekoa: Norbait edo zerbait zaharra da.
Guztien gogora egitea da gauza nekea: Guztien nahiak betetzea ez da gauza erraza. Arian-arian xehetzen da burnia: Gauza zailenak ere arituz egin daitezke.
Gezurrak hanka motza du :Gezurretan dabilena uste baino lehen harrapatzen da askotan
Euskara bihotzean baina erdara ezpainean:Euskara maite du baina erdaraz hitz egiten du.
Bista ona eta elkar ezin ikusi :Bi lagun haserre daudenean esaten da.
Azaroa bero, negua gero:Azaroan beroa egiten badu, negua beranduago helduko da.
Geroa, alferraren leloa
:Alferrak beti uzten du lana gerorako.
Azkar eta ondo usoak egiten du hegan: Gauzak ongi egin ahal izateko, lasai eta patxadan egin behar dira.
Orain emanik konfiantza gehiegi, gero kaka egiten dik burutik beti: Konfiantza gehiegi egoten denean, errespetu falta egon ohi da.
Burua goregi, denentzat barregarri: Nork bere burua goraipatzea ez dago ondo ikusia.
Azaroa hotz, negua motz: Azaroa hotza bada, negua motza izango da.
Ontasuna eta edertasuna izan ezik, beste dena kutsakorra da: Gauza txarrak berehala ikasten ditugu.
Astoak mandoari belarri luze: Zozoak beleari ipurbeltz.
Astoa joan eta mandoa etorri: Bakoitza den bezalakoa da eta ez du aldatzen izateko era bizitza osoan zehar.
Mokadu handia nahi duenak eztarrian gelditzen zaio: Gehiegi nahi duena ezer gabe gelditu ohi da.
LA CARABINA DE AMBROSIOPuzkarra.
ESTAR TOCADO DEL ALA Burutik egon.
ADIVINA ADIVINANZAPipitaki papataki.
TENER BUENAS ALDABAS Ukondo handia izan.
GUARDAR ABSTINENCIAMehe egin.
NADAR EN LA ABUNDANCIA: Esne mamitan bizi.
DAR COCES CONTRA EL AGUIJon.Ostikoz jo
SER UN AD�N: Arlote hutsa izan.
ESTAR EN EL AIRe: Kolokan egon
TENER UN ANTOJO Kutixi bat izan
POR AMOR AL ARTe: Musu truk
ESTAR PARA EL ARRASTRE:Lur jota egon
CULO DE MAL ASIENTO: Ipurtarina izan.
CAMBIAR DE ACERA: Bidea hautsi.
EN ACTIVO: Jardunean egon.
DARSE AIRES: Putzak hartuta ibili.
SIN SABER A QUE ATENERSE: Zeri dakion ez dakielarik
ECHARSE ATR�S: Zeruaz tipula egin.
ESTAR OJO AVIZOR: Talaian egon.