Sareak, Posta Elektronikoa, Streaming-a eta VoIP: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,77 KB

SAREAK

Zer da FTP Zerbitzua?

File Transfer Protocol zerbitzari batetik bezero batera (edo alderantziz) fitxategiak igotzeko/jeisteko protokoloa da. Bezero/Zerbitzari arkitekturan oinarritua dago eta sare konexioa sortzen du bi socket-en artean.

socket-a = IP + Portua

Portuak: 20 (informazioa) + 21 (komandoak).

Ez da segurua → Alternatibak: scp, sFTP, etab.

Gaur egun oraindik erabiltzen da zerbitzu hau. Baina, egia da web transferentziak hazten ari direla.

Transferentzia Moduak

  1. Bitarra: Fitxategia bit-etan bidaltzen da. Gomendagarria fitxategi bitarrentzat (programak, adibidez).
  2. ASCII: Fitxategia byte-etan bidaltzen da. Gomendagarria testu fitxategientzat, irudiak, bideoak, etab.

Konexio Moduak

Modu Aktiboa

  1. Bezeroak FTP komando konexioa irekitzen du 21. portura ausazko portu batetik (> 1023).
  2. Zerbitzariak baiezkoa ematen dio.
  3. Bezeroak portua + 1 bidaltzen dio zerbitzarira.
  4. Zerbitzaria konektatuko da 20. portutik bezeroaren (portua + 1) portura datu trukea hasteko.

Modu Aktiboa Firewall-arekin

Firewall batek 4. pausoa blokeatu dezake.

Modu Pasiboa

  1. Bezeroak FTP komando konexioa irekitzen du 21. portura ausazko portu batetik (> 1023).
  2. Zerbitzariak baiezkoa ematen dio.
  3. Bezeroak "modu pasiboa" deklaratzen du.
  4. Zerbitzariak ausazko portua esleituko du datu-trukaketarako.
  5. Bezeroak datu konexioa irekiko du (portua + 1) portutik zerbitzariak esleitutako portura.

Oharra: PASV komandoak 6 zenbaki itzuliko ditu (IP1, IP2, IP3, IP4, P1, P2). Lehenengo 4 zenbakiak IP helbideari dagozkio. Azkeneko biak, berriz, ausazko portua kalkulatzeko erabiltzen dira (P1*256+P2).

Modu Pasiboa Firewall-arekin

Modu pasiboa firewall-ekin bateragarria da normalean.

Bezeroak

Komando Lerroa

Defektuz, sistema eragilean instalatuta dago. Garrantzitsua da oinarrizko komando batzuk erabiltzen jakitea.

  • ftp: konexioa ireki
  • bin: binario modua ezarri
  • ascii: ASCII modua ezarri
  • ls: zerbitzarian dauden fitxategiak erakutsi
  • !ls: bezeroan dauden fitxategiak erakutsi
  • cd: zerbitzarian karpeta aldatu
  • lcd: bezeroan karpeta aldatu
  • mget: zerbitzaritik hainbat fitxategi jaso
  • mput: zerbitzarira hainbat fitxategi igo
  • quit: konexioa itxi

Nabigatzailea

Nabigatzaileak HTTP zerbitzariak atzitzeko baino gauza gehiagorako erabil daitezke. FTP zerbitzari batera konektatzeko, aldatu "http" "ftp"-gatik. Zerbitzariak autentikazioa eskatuko du pop-up lehio baten bidez. Karpetetatik mugitzeko, sartu nahi den karpetan bi aldiz klik egin. Fitxategian klik eginez gero, deskargatuko da. Oharra: Metodo honek ez du balio fitxategiak zerbitzarira igotzeko.

Nabigatzailearen Plugin-ak

Zenbait nabigatzailek badituzte FTP funtzionalitateak gehitzen dituzten plugin-ak (adibidez, FireFTP). FTP interfazea gehituko dute, non honako ezaugarriak ikusiko diren: konexio menua (IP, portua, erabiltzailea, pasahitza), konexio mezuak, bezero eta zerbitzari aldeko leihoak, transferitu beharreko fitxategien lista eta egoera. Karpetetatik mugitzeko bi aldiz klik egin behar da. Fitxategia deskargatzeko, "arrastatu eta jaregin" egitea nahikoa da.

FTP Software Dedikatua

Ordenagailuan instalatu beharreko programa. Nabigatzaileko beste edozein plugin bezala funtzionatuko du (adibidez, Filezilla).

Kaiolatzea (Chrooting)

Erabiltzailea zenbait karpetetara mugatzen du (ohikoa da bere erabiltzaile karpetara). Hau horrela, erabiltzaile horrek ezin izango du zerbitzariko gainontzeko karpetetara atzitu. Zerbitzariak ezartzen duen segurtasun neurri bat da.

POSTA

Zer dira posta zerbitzuak?

Erabilienetako zerbitzuetako bat da, batez ere enpresa arloan. Erabiltzaileen artean mezuak trukatzeko modu asinkronoa da. Ez da beharrezkoa erabiltzaileak aldi berean konektatuta egotea. Mezuak edozein momentutan irakur daitezke. Agente eta protokolo desberdinak daude inplikatuta.

Agenteak

  • MUA (Mail User Agent): Erabiltzailearen posta agentea. Erabiltzaileak erabiltzen duen softwarea, bai mezuak bidaltzeko eta baita jasotzeko ere (adibidez, Roundcube, Thunderbird).
  • MSA (Mail Submission Agent): Posta bidaltzeko agentea. Erabiltzailearengandik posta jasotzen du MUA bidez eta MTA-ri pasatzen dio.
  • MTA (Mail Transport Agent): Posta transferitzeko agentea. MSA-tik emaila jaso eta beste MTA bati pasatzen dio. Ohikoa da MSA eta MTA software/zerbitzari berdinean inplementatuta egotea (adibidez, Postfix).
  • MDA (Mail Delivery Agent): Posta entregatzeko agentea. Emaila jasotzen du MTA-tik, helbide finala existitzen den ikusten du eta, azkenik, emaila sarrera-ontzian uzten du (adibidez, Dovecot).

Protokoloak

  • SMTP (Simple Mail Transfer Protocol): Gailu ezberdinen artean posta mezuak trukatzeko protokoloa.
  • POP3 (Post Office Protocol 3): Posta bezeroa internetera konektatzen da eta mezuak gailura deskargatzen dira. Behin deskargatuta, ez da konexiorik behar mezuak irakurtzeko, baina ezin dira gailu desberdinetatik irakurri.
  • IMAP4 (Internet Message Access Protocol 4): POP3-ren helburu berdina du, baina mezuak zerbitzarian mantentzen dira. Konexioa behar da mezuak irakurtzeko, baina gailu desberdinetatik atzitu daiteke sarrera-ontzia, karpetak sortu eta administratu, etab.

Portuak

SMTP: 25, 587, 465
POP3: 110, 995
IMAP4: 143, 993

Eskema

MUA <-> MSA -> MTA <-> MTA -> MDA <-> MUA

Mezuaren egitura

Goiburua

  • From: Mezua bidaltzen duen email kontua.
  • To: Mezua jasoko duen email kontua.
  • Date: Emaila bidali deneko eguna eta ordua.
  • Subject: Mezuaren gaia.
  • CC (Carbon Copy): Bigarren mailako helbideak.
  • BCC (Blind Carbon Copy): "To" eremukoentzat ezkutuko bigarren mailako helbideak.
  • Return-Path: Emaila helmugara iristen ez bada, bueltatuko den helbidea.
  • Received: Mezu-hartzaileak eta haien IP helbideak.
  • Message-ID: Email mezuaren identifikatzailea.
  • MIME-version: Eranskinak onartzen dituzten programei egiten die erreferentzia.
  • Content-type: Email mezuaren eduki mota (text, jpeg, etab.).

Spam

Ez-eskatutako emailak dira. Birusek, chatroom-ek, webgune batzuek, malware-ak, etab. sortu ohi dituzte. Irtenbideak: antispam softwarea instalatzea (SpamAssassin), blacklist-ak, alderantzizko DNSak, 25. portua blokeatzea, HTML edukia desaktibatzea, etab.

STREAMING

Zergatik streaming-a?

Multimedia fitxategiak oso pisutsuak dira. Sarearen abiadura eta fidagarritasuna handitu direnez, streaming-a aukera egokiagoa da. Zuzenean! 5G teknologiak ez du lantentziarik! Aukera ematen du edukiaren kalitatea momentuko banda-zabalerara egokitzeko.

Fitxategi formatuak

Fitxategi baten formatuak definituko du edukiko duen egitura eta nola irakurriko/idatziko den. Multimedia fitxategien formatuak honako talde hauetan banatzen dira: irudi formatuak, audio formatuak eta bideo formatuak.

Codec

Codec-ak multimedia fitxategiaren edukia egokitzen duten software/hardwareak dira. Fitxategia konprimitzen dute jatorrian eta deskonprimitzen dute helmugan.

Edukiontziak

Edukiontzi baten barruan honako hau egon daiteke: bideo iturria kodifikatuta, audio iturria (edo hainbat), azpitituluak eta metadata. Edukiontzien ardura da audioaren eta bideoaren sinkronizazioa.

Protokoloak

  • RTSP (Realtime Streaming Protocol)
  • MPEG-DASH (Dynamic Adaptive Streaming over HTTP)
  • MSS (Microsoft Smooth Streaming)
  • HDS (HTTP Dynamic Streaming)
  • HLS (HTTP Live Streaming)
  • WebRTC

Streaming motak

  • Zuzeneko streaming-a (Live streaming): Unicast edo Multicast transmisioa.
  • Aurrez grabatutakoa (Pre-recorded):
    • Eskariaren araberako bideoa (Video On Demand): Erabiltzaileak erabakitzen du edukia noiz ikusi.
    • Eskariaren araberako ia-bideoa (Near Video On Demand): Edukia aurretik zehaztutako orduetan argitaratzen da.

Harpidetza zerbitzuak

  • Podcast: Audio programak.
  • Vodcast: Bideo programak.

Harpidetza zerbitzuek edukia eskaintzen diete harpidedunei, eduki berria argitaratzen denean jakinaraziz. Software berezia behar izaten da edukiaz gozatzeko (adibidez, iTunes, Amarok).

VoIP

Zer da VoIP?

Telefono zerbitzuen inplementazioa ordenagailu sare baten bidez. Audioa datu paketatara bihurtzen da eta sare digitaletik bidaltzen da. Sare protokolo arruntak (TCP/UDP + IP) eta beste protokolo batzuk (SIP + RTP/SRTP) erabiltzen ditu.

Abantailak

  • Luz Arora begira, ekonomikoki errentagarria.
  • Kalitate ona.
  • Beste zerbitzuekin integrazio ona.

Desabantailak

  • Hasierako kostu ekonomikoa.
  • Banda-zabaleraren menpekoa.
  • Paketeen kudeaketa.
  • Segurtasunarekiko ardura.

Agenteak

Bezeroak

  • Softphone: Mikrofonoa eta bozgorailua duten gailuetan instalatutako softwarea.
  • Hardphone: Telefono gailu fisikoak, sare konektorearekin (RJ45) eta VoIP softwarearekin.

Zerbitzariak

  • PBX (Private Branch Exchange): VoIP zerbitzarirako softwarea. Kontuak eta estentsioak kudeatzen ditu (adibidez, FreePBX, Asterisk, Elastix, 3CX, Issabel).

Besteak

  • Gateway: VoIP sarea PSTN-ra (Public Switched Telephone Network) konektatzen du.

Eskema

Hardphone/Softphone <-> PBX <-> Gateway <-> PSTN

Protokoloak

  • SIP (Session Initiation Protocol)
  • RTP/SRTP ((Secure) Realtime Transport Protocol)
  • RTCP (RTP Control Protocol)
  • MGCP (Media Gateway Control Protocol)
  • IAX (Inter-Asterisk eXchange)

SIP

Konexioa ezartzeko/bukatzeko erabiltzen da (5060 UDP, 5061 TCP). Mezuak: REGISTER, INVITE, BYE, OK, ACK.

RTP/SRTP

Momentuko informazioa transferitzeko erabiltzen da (5004 UDP-tik hasita). RTCP transmisioa kontrolatzeko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: