Sare-protokoloak: Garraio eta Aplikazio Mailak (TCP, UDP, DNS)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Garraio-maila

Garraio-mailaren eginbehar nagusia aplikazioen artean puntutik punturako komunikazio logikoa ematea da:

  • Aplikazio bakoitzak garraio-mailan “Service Access Point” (SAP) edo portu bat du.
  • Datu-transmisio fidagarria eskaintzen du.

Bi nodo desberdinetako aplikazio berdinaren arteko komunikazio logikoa ezartzeko, beharrezkoa da garraio-mailan protokolo bat erabiltzea:

  • TCP (Transmission Control Protocol): konexiora zuzendutakoa.
  • UDP (User Datagram Protocol): konexiora ez zuzendutakoa.

Garraio-mailak aplikazio desberdinei protokolo desberdinak eskain ditzake.

UDP (User Datagram Protocol)

  • Konexiora ez zuzendutako protokoloa.
  • Datagrama batean errore bat detektatzen denean, ezabatzen da, aplikaziora bidali beharrean.
  • UDP protokolo oso erraza denez:
    • Atzerapen gutxi behar duten aplikazioetan erabiltzen da.
    • Mezu laburrak bidaltzen duten aplikazioetan erabiltzen da.
  • UDP protokoloaren ezaugarriak:
    • Ez da fidagarria; datagrama bat helmugara heldu den ezin delako ziurtatu.
    • Paketeak desordenatuta hel daitezke, eta aplikazioak prest egon behar du horiek zuzentzeko.

TCP (Transmission Control Protocol)

  • Pakete-zerbitzu fidagarria eta konexiora zuzendutakoa eskaintzen du. Hau da, bi nodoren arteko komunikazioa puntutik punturakoa dela ematen du.
  • Zerbitzu fidagarria izateak esan nahi du TCPk datuen sekuentziazioaren, balidazioaren eta, beharrezkoa bada, berrigorpenaren erantzukizuna onartzen duela.
  • Fluxu-kontrola eta transmisio-abiadura erregulatzen ditu.
  • Igorri nahi den informazioa hartu, zatitu eta zati bakoitzari zenbaki bat ematen dio. Horrela, jasotzaileak modu errazean jaso eta ordena ditzake.

Aplikazio-maila

Aplikazio-mailak erabilera jakin baterako sortutako programari euskarria ematen dio.

UDP protokoloa erabiltzen duten aplikazioak:

  • NFS (Network File System).
  • SNMP (Simple Network Management Protocol).
  • DNS (Domain Name Server): eremu-izenen zerbitzua.

TCP protokoloa erabiltzen duten aplikazioak:

  • SMTP (Simple Mail Transfer Protocol): posta elektronikoa trukatzeko.
  • Telnet (Remote Login): urruneko ordenagailuekin konektatzeko erabiltzen da.
  • FTP (File Transfer Protocol): fitxategien transferentzia ahalbidetzen du.
  • HTTP (Hyper Text Transport Protocol): bezero-zerbitzari protokolo bat da WEB bezeroen eta HTTP zerbitzariaren artean.

DNS (Domain Name System)

  • Erabiltzaileek nodoak (ordenagailuak) izenez ezagutzea nahiago dute zenbakiez baino, izenak errazago gogoratzen direlako.
  • Izenek, hala ere, arazoak dakartzate:
    • Egiaztatu behar da bi ordenagailuk ez dutela izen bera.
    • Izenak zenbakizko helbideetan bihurtzeko modua lortu behar da.
  • DNSk talde bakoitzari izenak banatzeko erantzukizuna ematen dio. Sistema honetan, maila bakoitza eremu edo “domeinu” deitzen zaio. Eremuak puntuekin bereizten dira; adibidez:
    • lg.ehu.eus
    • bi.ehu.eus

Entradas relacionadas: