Sare Komunikazioa: Maila Fisikoa, Sare Sarbidea eta Internet

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

Maila Fisikoa

Maila fisikoa igorlearen eta hartzailearen (DTE) komunikazio txartelen eta transmisio bidearen arteko interfaze fisikoaren arduraduna da. Datu transmisioaren ezaugarriak finkatzen ditu.

RDSI (Sare Digital Integratua)

RDSI telefono-linea digitalaren edo arruntaren bidez ahotsa, irudiak, datuak eta Interneteko zerbitzu digitalak abiadura handian bidaltzea ahalbidetzen duen sare digitala da.

10BaseT

  • Manchester kodeketa
  • 10 Mbps
  • UTP 3. kategoriakoa edo hobea
  • 90 m luzerako kableaketa horizontala
  • RJ-45 konektoreak

Sare Sarbide Maila

Igorlearen (DTE) eta sarearen arteko informazio aldaketaren arduraduna da. Sare sarbide-mailak (Host To Network edo Network Access) hartzailearen helbidea edo direkzioa ematen du. Aurreko mailak ez dira sarearen ezaugarriez arduratu behar.

ARP (Address Resolution Protocol)

Fisikoki datuak bidaltzeko MAC (Media Access Control) helbidea behar da. MAC helbidea ordenagailuen sareetan komunikazio txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen den 48 edo 64 bit-eko balioa da. Identifikatzaile global gisa garatu da.

ARP protokoloak bi funtzio betetzen ditu:

  1. IP helbidea jakinik, dagokion MAC helbide fisikoa lortzea.
  2. Beste makina batzuen eskakizunei erantzutea.

Direkzio bikote hau taula baten gordetzen da. Helbide bat taulan ez badago, ARP protokoloak IP helbidearen jabea nor den galdetzen hasten da, eta dagokion zerbitzaritik erantzuna jasoko du.

RARP (Reverse Address Resolution Protocol)

ARP protokoloaren kontrakoa egiten du: MAC helbidea IP helbidean bihurtzen du.

Internet Maila

Nodoak sare berdinean ez daudenean, sare desberdinetatik informazioa bidaltzeko teknikak behar dira: bideraketa.

Bideraketa

Bideraketa pakete kommutazioa darabilen sare batean, pakete batek sarean egin beharreko bidea zehazten duen prozedura da.

Router

Router sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua da, aukera desberdinak aztertu ondoren datu-paketeak helburura heltzeko biderik egokiena hautatzen duena.

Internet Protokoloa (IP)

Internet protokoloa (IP) konexiora ez zuzendutako protokoloa da. Ez du behar aurretiaz konfiguraziorik, ezagutzen ez diren bi nodoen artean informazio-transmisioa gauzatzeko. Zerbitzu ez fidagarria eskaintzen du.

  • IP konexio gabeko datagramak bidaltzen dituen zerbitzua da.
  • Datagramak bide desberdinak jarrai ditzake, hartzailearengana desordenaturik helduz, edo baliteke ez heltzea.
  • Datagramak bidaiatzen dagoen sareko tamaina maximoa (MTU) gainditzen badu, beste pakete txikiago batzuetan zatituta izan daiteke.

IP Interneteko protokoloak, TCP/IP komunikazio protokoloaren zatia da, eta sare bidezko datu transmisioa arautzen du. Datagrama motako pakete komunikazioan oinarrituta dago.

Bideraketa Zerbitzua

  • IP header-aren barnean, igorle eta hartzaile nodoen helbideak daude.
  • Hartzailearen IP helbidea sare berdinekoa edo desberdinekoa den zehazten du.
  • IP header-a switch-ak eta router-ak aztertzen dute bideraketa erabakitzeko.
  • IP helbideak 32 biteko zenbakiak dira, zaila gogoratzeko. Horregatik, ordenadoreak izen arruntekin adierazi daiteke, DNS-ak erabiliz.

IP Helbideak

  • Nodo bakoitza 32 bit-eko (IPv4) zenbaki batekin identifikatzen du.
  • Nodoa sare batean identifikatzen du.
  • Kodifikatuta daude: Txikiena 0.0.0.0 eta handiena 255.255.255.255
  • Finkoak (Internetera denbora guztian konektatuta dauden nodoak) edo dinamikoak (etxeko konexioak) izan daitezke.
  • Dinamikoak esleitzeko zerbitzaria “Dynamic Host Configuration Protocol” (DHCP) izena du.

Entradas relacionadas: