Sare Informatikoen Gida: LAN, WAN eta Topologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,84 KB
Sare Informatikoen Motak: LAN, WAN eta MAN
- LAN (Local Area Network): Hedadura txikiko sareak dira, eraikin bat edo gutxi batzuk hartzen dituztenak (etxea, adibidez). Periferiko komunak aprobetxatzen dituzte, hala nola inprimagailuak.
- WAN (Wide Area Network): ISP desberdinenak. Hedadura zabaleko sareak dira, eremu zabaletan (hiriak, herrialdeak, kontinenteak) hedatzen direnak (TIER 1, 2). Internet da WAN motako sarerik ezagunena; baita sare militarrak edo telebistakoak ere.
- MAN (Metropolitan Area Network): 50 km-rainoko eremua hartzen duten sareak dira.
Sareen Topologia Fisikoa eta Logikoa
Bus-topologia
Mutur bietan amaitu behar duen backbone kable bakar bat erabiltzen du. Host guztiak zuzenean backbone-ra (kable zentral azkarra) konektatzen dira. Gaur egun zaharkitua dago.
Ezaugarriak:
- Estazioaren eta kanalaren arteko komunikazioa full-duplex da.
- Ordenagailutik ateratzen den paketea bi norabideetan zabaltzen da.
- Kanaleko muturrak terminal-buruetan bukatzen dira; hauek seinaleak xurgatzen dituzte talkak saihesteko.
Abantailak:
- Estazio baten hutsegiteak berari bakarrik eragiten dio.
- Lan-estazioak pasiboak dira, ez dute seinalea berriz anplifikatu behar.
- Modularitatea: Estazioak jarri eta kentzeko erraza da; banaketa geografikorako egokitzeko gaitasun ona du.
Topologia Logiko Motak
Sare baten topologia logikoa terminalak sarean zehar komunikatzeko metodoa da. Topologia fisikoak logikoa baldintzatzen du. Mota ohikoenak bi dira:
- Broadcast topologia: Terminal bakoitzak bere datuak gainerako guztiei bidaltzen dizkie. Ez dago ordenarik; beharren arabera funtzionatzen du. Adibidez, TCP/IP protokoloa, izar-topologian erabilia.
- Token transmisio topologia: Sarerako atzipena kontrolatzen du token elektroniko baten bidez. Marka-ikurra duenak bakarrik trukatu ditzake datuak. Adibidez, eraztun-topologia.
Sareko Tresnak, Gailuak eta Zerbitzuak
Konfigurazio Komandoak
- ifconfig (Linux) edo ipconfig (Windows): Konfigurazioa ikusteko.
- ping: Konektibitatea egiaztatzeko.
Konexio Motak eta Ezaugarriak
- Zuntz optikoa: 0,5-10 km luze, 0,1 eta 10 Gbps arteko abiadura.
- Ethernet kablea (RJ45): 100 m luze, 0,01 eta 1 Gbps arteko abiadura.
Router edo Bideratzailea
Sareak banatzeko software eta hardwarez osatutako gailua da. Hainbat IP ditu (LAN eta WAN, gutxienez bi) sare desberdinen arteko datu-trafikoa bideratzeko. Ez nahastu WLAN eta WAN.
- LAN sareko gailuei IPak banatzen dizkie DHCP zerbitzuari esker.
- Gure LAN sareko gailuei ISP-ko WAN sarera irteera ematen die IP helbidea aldatuz.
- TCP/IP 2. mailan lan egiten du, IPak irakurri eta aldatu behar dituelako.
- Ibilbiderik onena aukeratzen du komunikazio bakoitzerako.
- Abantailak: Flexibleak, konfiguragarriak eta seguruak dira (MAC iragazkiak, enkriptazioa...).
- Desabantailak: Denbora behar du paketeak analizatzeko.
DHCP eta DNS Zerbitzuak
- DHCP (Dynamic Host Configuration Protocol): Terminalei (ordenagailu, tablet, smartphone...) sarean aritzeko behar duten IPa automatikoki ematen dien zerbitzua da. Normalean bideratzailean dago.
- DNS (Domain Name Server): IP helbideen eta domeinu-izenen (web orrien izenak) arteko lotura egiten duen zerbitzua da. Hierarkikoki antolatuta dago. Kontuz, badira izenik gabeko guneak.