Sarako Eskola: Euskal Literatura XVII. Mendean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,63 KB
Aurrekariak eta Eskolaren Sorrera
Sarako Eskola XVII. mendeko idazle multzo bati esaten zaio. Talde hura Sara, Donibane-Lohizune eta Ziburuko apaiz-idazleek osatu zuten. Euskal literatura idatzia berankorra izan da. 1545ean argitaratu zen euskarazko lehen liburua: Bernart Etxepare baxenabartarraren Linguae Vasconum Primitiae olerki-liburua, hain zuzen. Euskal literatura idatziaren lehen testuak Ipar Euskal Herriko egileenak izan ziren oro har. Ez hori bakarrik, Etxepareren ondoren, idazle gehien-gehienak Lapurdiko apaizak izan ziren. Lapurdiko idazle talde horri Sarako Eskola deitzen zaio.
Idazkera Bat Denentzat
Sarako eskolako kideek idazkera bateratua nahi zuten erlijioa irakasteko eta mezako sermoiak idazteko. Horretarako, euskara, erabili zuten bi egile izan ziren bereziki garrantzitsuak: Axular eta Joanes Etxeberri Ziburukoa. Eskolako kideek antzeko idazkera garatu zuten: idazkera horri lapurtera literarioa deitzen zaio.
Axular, Prosaren Printzea
Axular omen zen Sarako eskolako bileretako burua edo gidaria. Axularrek Gero izeneko obra idatzi zuen, hitz lauz. 1643. urtean argitaratu zen. Liburu horretako ideia nagusia hau zen: gaur egin beharrekoak geroko uzten baditugu, horrek kalte handia eragingo digu. Erlijio asmoaz gain, asmo didaktikoa du liburuak.
Etxeberri Ziburukoa
Joanes Etxeberriri Ziburukoa lanak dira Manual debozionezkoa (1627) eta Noelak (1631). Bere obra gehienak bertsoz idatzita daude. Aipagarria da lan horiek irakurleen artean izan zuten arrakasta.