Sarako Eskola
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB
XII.mendean Lapurdiko eskualdeko Sara herrian,elizgizon talde bat sortu zen.Gizon ikasiak ziren eta literatura aszetikoa landu zuten.
Axular,Etxeberri Ziburukoa eta beste zenbaitek,Sarako Eskola osatu zuten.
Helburua predikuetarako eta erlijioa irakasteko hizkuntz bateratua lortzea zen,eta horri begira,herriak zerabilen hizkera literatura mailara egokitzea lortu zuten;horrela sortu zen lapurtera klasikoa.
Sarakoen lanik gehienak bertsoz idatzitako liburuen itzulpenak eta moldapenak izan ziren.
Pedro Agerre Azpilikueta Urdazubin jaio zen.Axular izena jaio zen baserritik hartu zuen.Salamancan egin zituen ikasketak eta Sarako erretore izendatu zuten.1643.urtean Gero bere liburua argitaratu zen.
Bere hobra
Liburua bi zatitan emateko asmoa zuen.Lehena gauzak geroko uzteak izan ditzakeen kalteez;eta bigarrena kristauek betiko zorion bidean bete beharrezkoez.
Liburua maisulana da eta prosa eredugarria erakusten du Axularrek.
Helburu didaktikoa zuzenez gero,gauzak argi adierazi beharra zeukan eta horren mesedetanlexiko aberatsa eta ulergarria erabili zuen.Bere sinonimoz eta adibidez josita dago.