Sapere aude kant
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB
KANT
Kant-
En idealismo transzendentala :Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Ilustrazioaren oinarri filosofikoak:
-Arrazoia: Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du, aurreko ereduekiko erabat desberdina. Eredu honetan, arrazoiak enpirikoa, kritikoa eta autonomoa izan behar du, eta tradizio edo autoritate guztien gidaritza baztertuz bakarrik lortuko da gizakia zuzentzea. -Natura: Ilustrazioak naturara jotzen du, zuzenbide, erlijio eta moral naturala proposatuz. Arlo guztietan naturalera jotzen da, horrela, naturaz gaindikoari den metafisikoari gainjartzeko. Zientziak Jainkoarekiko autonomia baieztatu zuenez, natura izango da arrazoiaren erreferentzia berria. -Askatasuna: Ilustratuek askatasuna aldarrikatzen dute, arrazoi autonomoa bultzatuz, eta horrela pentsatzeko eta adierazteko askatasuna eskatuz. -Aurrerapena: Aurrerapen zientifiko teknikoak munduari eta historiari buruzko ikuskera baikorra ematen zion ilustrazioari.
Sapere aude
Aurrerapenaren gakoa arrazoimena zen,beraz,arrazoimena askatasunez erabiltzea ona da gizakiak aurrera egiteko.Gizakiak beldur izan dio bere kabuz pentsatzeari eta pentsamenduaren tutoreek esandakoari jarraitu dio,(tutore erlijiosoei). Kanten garaia, ilustratzen ari den garaia da, hau da, gizakia bere kabuz pentsatzen ikasten ari den garaia. Honi, adin-txikitik adin-nagusitasuneraigarotzea deritzo kantek. Adin-txiki izatearen errua gizakia da, gaitasuna du bere kabuz pentsatzeko eta egiten ez badu, kemen faltagatik da.Gizakia bere kabuz pentsatzeko gai da. Sapere aude ilustrazioaren leloa: Ausartu zaitez pentsatzera! Hau egiten ez badugu, ez du aurrerapenik ezagutuko gizakiak.Askatasun hau mugatuko du Kantek, kaosaren beldur baita.Nahiz eta pentsatzea askea zen baina obeditu behar da.
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua
Kanten ustez, nahiz eta gizakiaren askatasuna ezin den frogatu, elementu hau antinomia baita eta noumenoan ilunduta agertzen baitzaigu, honen baieztapena postulatu daiteke, eta ontzat jo. Horrela, posible izango du aztertu eta arrazoimenak zerbait irakatsi diezaguken etika edo moralaren inguruan. Bere ondorioa, arrazoimenak etika formal (ez material), a priorizko eta kategoriko edo unibertsal (ez hipotetiko) batera irits daitekeela izango da, inperatibo kategorikoetara, hain zuzen. Hiru formulazioetan, erabakiak hartzerakoan gure ekintza lege unibertsala bilakatuko bailitz.Norberak erabaki beharko du bere ekintzaren inguruan. Etika autonomoa da. Honek arrisku bat dauka: mundu guztiak bere kabuz erabakitzen badu, kaosa etor liteke eta ondorioz, aurrerapenerako oztopo litzateke. Kantek orduan arrazoimenaren bi erabilerak bereizten ditu. Publikoak, jendeak askatasunez pentsatzeabermatzen du eta ondorioz, ideiak berriak sortzea. Pribatua,estatuaren edo instituzioren baten parte gisa obeditu behar dela dio,zergak ordaindu… bestela estatuak ez luke funtzionatuko. Beraz, obeditu behar da, baina pentsatu, eta eztabaidatu, legeak hobetu daitezen.