Santo Tomas eta San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Egia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,59 KB
SANTO TOMAS AKINOKOA
Fedea eta Arrazoiaren Arteko Harremana
Arrazoia egia ulertzeko aukera ematen duen prozesu intelektual bat da; fedea, berriz, egia ulertzeko prozesu espiritual eta erlijioso bat da.
- San Agustinen ikuspegia: Arrazoia lagungarria da fedea eta egia ulertzeko, baina fedea da egia osotasunez ulertzeko bidea.
- Santo Tomasen ikuspegia: Fedea eta arrazoia ez dira elkarren mendekoak; biak independenteak dira.
Arrazoiaren eta Fedearen Ezberdintasunak
- Jatorria: Arrazoia gizakion adimenaren emaitza da; fedea, aldiz, Jainkoaren eta espirituaren emana.
- Egintza: Arrazoia ulertzea da (egiak lortzen saiatzea). Fedea, aldiz, sinestea da, egia espiritual edo gaindiko bat onartuz.
- Objektua: Arrazoiak egia naturala bilatzen du (giza munduaren barneko egia); fedeak, berriz, egia gaindikoak edo naturaz gaindikoak bilatzen ditu (Jainkoaren egia).
Arrazoia eta Fedea Elkarrekin
- Arrazoia eta fedea autonomoak dira, baina haien artean harmonia bat dago, eta ezin da kontraesanik egon.
- Arrazoia egia objektiboaren bidez lortzen da (ikusgai, frogagarria); fedeak, berriz, Jainkoaren argitasunaren bidez ulertzen du egia (espirituala, ezagutu gabekoa).
Fedea eta Grazia
- Fedea: Espirituaren gaitasuna da, eta gugan betiereko bizitza hastea dakar. Adimenak erakusten ez digun hori sinestea da.
- Jainkoaren Grazia: Grazia onartzean, giza izaera ez da ezabatzen, hobetu egiten da. Gizakia bere amaierara bultzatuko du, eta bere izaera itxuraldatuko du.
Jainkoaren Existentzia Frogatzeko Bost Bideak (Quinquae Viae)
Santo Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide proposatzen ditu. Hauek ez dute Jainkoaren esentzia ulertzen laguntzen, baizik eta hura kausa lehenengoa edo kausa beharrezkoa dela frogatzen dute.
- Motor Mugiezinaren Bidea: Munduan gauza guztiak mugitzen dira, eta mugimendu hori beste gauza batzuen bidez gertatzen da. Horrela, mugimenduaren motor lehenengoa behar da, eta hori Jainkoa da.
- Kausa Eragilearen Bidea: Gauza guztiak kausa batetik sortzen dira, eta ezin da kausen segida infinitua egon. Beraz, kausa azkena edo kausatu gabea behar da, eta hori Jainkoa da.
- Izate Kontingenteen Bidea: Munduan gauzak sor daitezke eta desagertu ere egin daitezke. Horregatik, izate beharrezko bat behar da, bestela, orain ez litzateke ezer existituko. Izate beharrezko horrek kausa bere baitan du: Jainkoa.
- Perfekzio Graduen Bidea: Izateek perfekzio mailak dituzte, eta ezin da infiniturantz joan daitekeen perfekzio segida bat egon. Perfekzio goren bat dago, eta hori Jainkoa da, perfekzio guztien kausa.
- Munduaren Ordenaren Bidea: Naturan izateek helburu bat dute, eta helburu horren gidaritza adimenaren bidez gertatzen da. Adimena duen izate batek dena zuzentzen du, eta hori Jainkoa da.
SAN AGUSTIN
Datu Biografikoak
- Jaiotza eta familia: San Agustin Tagasten (egungo Aljeria) jaio zen. Aita paganoa zen, eta ama kristaua. Amaren eragina funtsezkoa izan zen Agustinen bilakaera espiritualean.
- Hezkuntza: Lehen ikasketak Tagasten egin zituen, eta gero Madaura eta Kartagonen latindar klasikoei eta erretorikari buruzko ikasketak osatu zituen. Tagasten gramatika irakatsi zuen eta Kartagon erretorika.
- Filosofia eta erlijioa: Zizeronen Hortensius irakurrita, filosofiarekiko interesa piztu zitzaion. Hasieran, manikeismoaren jarraitzaile izan zen, baina gero krisi espiritual bat izan zuen.
- Kristautasuna: San Ambrosiorekin Milanen ezagutu zuen fedea, eta 386an bataiatua izan zen. Handik aurrera, bere bizitza teologikoan eta filosofikoan sakondu zuen.
- Apezpiku lana: Hiponako apezpiku izan zen eta bertan hil zen 430ean, bandaloak hiriaren inguruan zeudenean.
Egia eta Fedea
San Agustinen pentsamenduaren oinarrian egia bilatzeko ahalegina dago. Agustinek fedea eta arrazoia elkartzen ditu egia bilatzeko bide gisa:
- Fedea: Fedeak arrazoia argitzen du. Egia bakarra Jainkoa da, egia absolutua eta betierekoa.
- Elkarlana: Arrazoiak fedea ulertzen laguntzen du, eta fedeak arrazoiaren mugak gainditzen laguntzen du.
- Egiaren Bidea: Egia bilatzeko bidea introspekzioa eta barne bilaketa da. Jainkoa ezagutzea gizakiaren barnean dagoen egia hori ulertzea da.
Zoriontasuna eta Jainkoa
San Agustinen pentsamenduaren arabera, zoriontasuna Jainkoarekin lotzen da. Zorionaren bilaketa barne prozesu gatazkatsua izan zen Agustinentzat:
- Gaztaroan, plazera eta munduko onurak bilatzen zituen, baina gero jabetu zen benetako zoriontasuna Jainkoarekin harremanetan eta haren kontenplazioan dagoela.
- Desira: Zoriontasuna bilatzeko desira barneko indar bat da. Agustinek dio desira hori Jainkoarengana zuzentzen badugu, zoriontasuna lortuko dugula.
Gaizkia
San Agustinentzat, gaizkia ez da izate bat, baizik eta ongiaren gabezia. Jainkoa guztiz ona da, eta guztiaren sorreran ez dago gaizkiaren lekurik.
- Gaizkia eta askatasuna: Gaizkia gizakiaren askatasunaren erabilera txarra da. Jainkoak gizakiei askatasuna ematen dien heinean, gaizkiaren aukera ere egon daiteke.
- Gaizkia eta ontologia: Gaizkia ez da existentzia bat, baizik eta ongiaren murrizketa edo absentsia.
Historia eta Jainkoaren Hiria (De Civitate Dei)
San Agustinen historiaren ikuspegia bi hiriren arteko konparaketa egiten du:
- Zeruko Hiria: Jainkoaren hiria, justuen hiria, maitasunaren eta fedearen bidez lortzen dena.
- Lurreko Hiria: Bekatuaren hiria, beren interes eta plazerak jarraitzen dituztenek osatzen dutena.
San Agustinen ustez, gizakiaren historia Jainkoaren esku-hartzearen historia da.
Neoplatonismoaren Eragina
San Agustin neoplatonismoarekin harremanetan egon zen, eta Platonen inguruko irakurketek eragin handia izan zuten bere pentsamenduan.
- Neoplatonismoak lagundu zion arima hilezkorra eta Jainkoaren argitasuna kontzeptuak ulertzen.
- Agustinentzat, gaizkia ez da printzipio independente bat, baizik eta ongiaren absentsia.