Santo Tomas Akinokoa eta Erdi Aroko Filosofia: Fedea, Arrazoia eta Gizartea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,94 KB
Testuinguru Historikoa eta Filosofia
- Mentalitatearen ezaugarri nagusiak: fedea eta tradizionalismoa.
- Kristo bizi izan zen garaiko gertakariak egitzat hartzen dira eta hauetan oinarritzen dira.
- Filosofia: teologiaren menpe dago.
- Gai nagusiak:
- Fedearen eta arrazoiaren arteko harremana.
- Ideien inguruko auzia.
- Bi jarrera nagusi:
- Errealistak (aristotelikoak): ideien bidez egia ezagutu.
- Nominalistak: ez dugu errealitate bera ezagutzen. Kontzeptuak etiketak dira. Jainkoak erabakitzen du ongia, ona dena (enpirismoa).
Santo Tomas Akinokoa
A. Fedea eta Arrazoia
1. Fedearen eta Arrazoiaren Arteko Harremana
Teoria desberdinak:
- a) Averroes: Fedea eta arrazoia bi egia mota desberdin dira.
- b) Protestanteak: Fedea eta arrazoia aurkakoak dira. Fedea logikoa balitz, ez luke meritorik izango.
- c) Santo Tomas: Fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira. Fedea eta arrazoia egia berdina dira. Honen arabera, fedeak arrazoiaren bidez ezagutu ezin daitekeena erakusten digu. Fedea ez da absurdoa, Jainkoak arrazional egin gaituelako eta ezin gaituelako irrazionala den horretan sinistera behartu.
2. Teologia Errebelatua
- Arrazoiaren ondorioek errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologia errebelatuak epailearen papera egiten du, arrazoia ez dela ongi erabili adieraziz.
- Teologiaren papera: fedea absurdoa eta irrazionala ez dela frogatzea.
3. Teologia Errebelatua eta Naturala
- Teologia Naturala: arrazoiaz baino ez da baliatzen.
- Teologia Errebelatua: errebelaziotik abiatzen da Jainkoaren mezua interpretatzeko.
B. Filosofia
1. Aristoteles eta Santo Tomas Akinokoa
- a) Ontologiari buruz:
- Higidura: potentziatik aktura pasatzea.
- Hilemorfismoa: substantziak materia eta formaz osaturik daudela.
- Substantzien eta akzidenteen arteko bereizketa.
- Lau kausen teoria: denak helburu bat du.
- b) Teologiari buruz:
- Jainkoaren existentziaren frogapena higiduran oinarrituta.
- Jainkoa: akto hutsa, perfektoa, aldaezina.
- (Aristoteles: mundua betierekoa / Santo Tomas: Jainkoak sortu zuen mundua)
- c) Antropologiari buruz:
- Gizakia substantzia bakarra.
- d) Etikari buruz:
- Gizakiaren helburua: zoriona. Zoriona lortzeko kontenplazioa.
- Lege morala giza izaeran oinarrituta.
2. Metafisika: Jainkoa eta Kreazioa
- a) Santo Tomasen abiapuntua:
- Aristoteles eta Platon: substantziak errealitateak dira, materia eta forma aldagarriak.
- Jainkoa: akto hutsa, perfektoa, aldaezina.
- b) Aldaketa (Kreazioa):
- Aristoteles: Unibertsoa betierekoa da, Jainkoak ez du mundua sortu.
- Santo Tomas: Jainkoak mundua ezerezetik sortu du. Hori esateko teoria arabiar batean oinarritu zen.
- Existitzen den guztiak existitzeko arrazoi bat izan behar du, beste baten beharra: esentzia (izaera) eta existentzia (izaeraren aktoa) desberdinak direla.
- Berez existitu daitekeen bakarra Jainkoa da; honetan baino ez dira elkartzen izatea eta existentzia. Jainkoa: errealitatea.
- Beraz, mundu honetako gauzak existitzeko arrazoi nagusia Jainkoa da.
3. Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak
- a) Jainkoaren existentzia frogatzeko bideak: Argudio Ontologikoa
- San Anselmo: Jainkoaren existentzia ebidentea da. Beraz, Jainkoaren existentzia ideietatik abiatuta deduzitzen da.
- b) Jainkoaren existentziaren bost frogapenak (Santo Tomas)
- Santo Tomasek ez du aurreko argudioa onartzen.
- Abiapuntua: Jainkoaren existentzia ez da berez ebidentea. Hau frogatzeko, errealitate hautemangarritik abiatuta, kausen segida jarraituz lehenengo kausara iritsi arte igotzen da.
- Frogapenak (bost froga):
- Motor Ibilgabearena:
- Abiapuntua: Gauzak higitzen dira.
- Frogaren ibilbidea: Higitzen den guztiak higiarazten duen zerbait behar du. Segida ezin da bukaezina izan.
- Kausa Eragilea:
- Kausa guztiak aurreko kausa baten ondorio dira.
- Ezin da kausa segida amaigabea eratu.
- Izate Kontingentea:
- Munduan guztiak du existitzeko denbora tarte bat.
- Izateen artean bat halabeharrez ezinbestekoa izango da.
- Perfekzio Mailena:
- Izateek perfekzio maila desberdinak dituzte.
- Izate goren bat egon behar du.
- Munduaren Ordena:
- Izateek naturan duten xedean oinarritzen da.
- Gauza bakoitza bere xederantz eramaten duena beharrezkoa da.
- Motor Ibilgabearena:
- Froga guztien ondorioa: Jainkoa existitzen da.
4. Etika eta Politika
- a) Etika:
- Abiapuntua: eudaimonista eta materiala.
- Helburua: zoriontasuna. Horretarako, giza izaeran oinarritzen da.
- Zoriontasun absolutua aldarrikatzen du.
- Zoriontasun absolutua: naturgaineko zoriontasuna. Zoriontasun naturala luzatzean datza, Jainkoaren kontenplazioaren bidez.
- Bertuteak: ongia ezagutzeaz gain, ohitura onak eta bertutetsuak egitea.
- Substantzia garen aldetik: gure burua eta lagunena zaintzeko sena.
- Bizidunak izanagatik: ugaltzeko joera.
- Justiziako arauak: egia ezagutzeko joera. Bizitza soziala egiteko joera.
- Betiko Legea: Jainkoa, betierekoa, aldaezina, unibertsoa zuzentzen duena.
- b) Gizartea eta Politika:
- Santo Tomasek ordenamendu soziopolitikoa naturaltzat zuen.
- Pertsona, beste gizakiekiko loturarik gabe, pentsaezina delako.
- Gizartearekiko loturak:
- Familiarra: familia eratu.
- Profesionala: gremioa osatu.
- Politikoa: estatua osatu.
- Hauen bidez gizartea egituratzen da.
- Hauek ahalbidetzen dute elkarbizitza justu eta bertutetsua.
- Hauek ahalbidetzen dute zoriontasun absolutua: Elizari dagokio. Eliza eta Estatuaren artean bakea beharrezkoa da.
- Elizaren ardura: naturgainekoa.
- Estatuaren ardura: lege positiboek moralaren aurka ez egitea.
- Bere eginkizuna lortzeko beharrezkoa da autoritatea. Tiranoen aurka egin behar da, baina zuhurtasunez, momentuko egoera eta etor daitekeena aztertuz.
Filosofia Modernoa: Testuinguru Historikoa
- XVII. mendea: Barrokoa eta Hogeita Hamar Urteko Gerra.
- Zientzia Modernoaren sorrera:
- Burgesiak Erdi Aroko ezagutza kolokan jarriko du.
- Bultzatu: naturaren ikerketa eta esperientzia enpirikoa.
- Garapen zientifikoak:
- Koperniko: teoria heliozentrista (lurra ez da zentroa).
- Galileo: teleskopioa sortu, teoria heliozentrista baieztatu.
- Newton: fisikaren bidea garatu eta zabaldu.
- Arrazionalismoa:
- Dedukzioak bermatzen du egia, ez esperientziak.
- Descartesen eskutik zabaldu zen Europara.
- Matematikan: printzipio batzuetatik abiatuz, pauso logikoak eman, ondorioa zuzena halabeharrez.
- Filosofian ere...