Sant Climent de Taülleko horma-pintura erromanikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

Pintura erromanikoa (XI.-XII.-XIII. mendeak)

Oso gutxi kontserbatu da garai honetako pintura erromanikotik. Arkitekturaren menpe zegoen, marko arkitektonikora egokituz, erliebe forma hartuz. Tenpluen barruan, absideetan, kupuletan eta murruetan kokatzen zen.

Ezaugarriak

  • Barruko eskemaren legea jarraitzen zuen, geometria erabiliz formak eta irudiak egokitzeko.
  • Eszenak geometrikoki banatuta zeuden.
  • "Horror vacui": Ez zegoen espazio librerik, hormak pinturez beteta zeuden.
  • Izpiritualtasunaren mundua eta abstrakzioaren joera nabarmentzen ziren.
  • Sinbolismo handia zegoen.
  • Gaia erlijiosoak ziren. Erlijio kristaua zen artearen ardatza. Helburua doktrina kristauaren irakaskuntza zen (Erdi Aroan jendea analfabetoa zen eta ahoz ikasten zuen, baita artearen bidez ere).
  • Pertsonaien hierarkizazioa zegoen, pertsonaien neurrien bidez adierazita.
  • Pertsonaiak aurrez jarrita agertzen ziren.
  • Adierazkortasun ez egokia: pertsonaiek ez zuten ezer adierazten, zurruntasuna eta adierazkortasuna ez zetozen bat. Sufrimendua edo poza ez ziren ondo adierazten.
  • Izaera ez-naturalista: ez zen naturan oinarritzen, paisaia ez zen irudikatzen.
  • Kolore biziak erabiltzen ziren, intentsitate handikoak eta kontrasteak sortuz.
  • Irudiak lerro lodi eta beltzez inguratzen ziren. Kolore beltza erabiltzen zen, batez ere irudiaren marrazkia egiteko, ingerada eta gorputz atalen zatiketa adierazteko.
  • Ez zegoen perspektibarik, sakontasun okerra zen.

Teknika eta euskarriak

Teknika freskoa zen eta euskarri ezberdinak erabiltzen ziren: ohola, liburuak, kodizeak eta oihala. Freskoak eliza barrualdeetan egiten ziren, bereziki absideetan. Elizak barrualdea eta kanpoaldea margotzen ziren. Ohol gaineko teknika antipendiumetan erabiltzen zen, tenple teknika. Liburu eta kodizeen pinturak miniaturak ziren, tenplez eta akuarelaz eginak. Oihalen gaineko pinturak tapizak ziren. Eliza bukatutzat ematen zen guztiz pintatuta egon arte, bai kanpotik eta baita barrutik ere.

Kataluniako eskola

Hieratismoa, irudiak aurrez jarrita, figurak estilizatuak, jainkoaren irudia, Jesusen eszenak, eta Testamentu Zaharretik hartutakoak dira ezaugarri nagusiak. Sant Climent de Taülleko eliza dugu adibide bezala.

Sant Climent de Taülleko horma-pintura

Hurbiltze historikoa

Taülleko Sant Climent eliza arkitektura erromanikoan kokatzen da. XI. eta XII. mendeetan zehar hedatu zen arte erromanikoa Penintsulako Iparralde kristauan. Hegoaldean, berriz, musulmanen kultura zen nagusi. Santiago bideak hartu zuen garrantziari esker hedatu zen erromanikoa Penintsulan zehar. Erromanikoan, erromesen ekarpen klunitarrez eta Lonbardiako maisuen eraginaz gain, esperientzia prerromanikoak ere batu ziren. Horren ondorioz, nortasun handiko artea sortu zen. Kataluniako erromanikoa azkar garatu zen XI. mendean. Italiako Lonbardiako maisuen eragina izan zuen: banda bertikaletan, arku txikiekin egindako apainduran, eta dorrearen tamainan.

Taülleko Sant Climent elizako absidean aurkitzen dugun horma-pintura pintura erromanikoaren barruan kokatzen da. Pintura, eskultura bezala, arkitekturaren menpe zegoen eta bertan guztiz integratuta. Garai honetako pintura oso garrantzitsua izan zen. Garai honetan horma-pinturak nagusi izan baziren ere, ohol gaineko obrak eta kodizetan irudikaturiko miniaturek ere bere garrantzia izan zuten. Horma-pinturen guneak elizako absideak ziren. Horma-pintura hau 1223. urte inguruan margotu zen. Antza denez, Pedret maisuak margotu zuen eta eredu bizantziarrari jarraitzen dio.

XII. mendekoa da eta horma-pintura honekin Kataluniako pintura erromanikoak bere gailurra lortzen duela esan daiteke.

Gaia eta esanahia

Gai erlijiosoak nabarmenak ziren garai honetan. Horma-pintura honen gaia erlijiosoa da: Pantokratorra, Azken Epaiketa, dago irudikatuta. Kristo Ahalguztiduna tronuan jesarrita eta Tetramorfoaz inguratuta irudikatzen da. Eskulturan bezala, gaiak erlijiosoak ziren. Garai hartan gai ohikoenak Kristoren irudia Azken Judizioan, Ama Birjina, Santuak, Itun Zaharreko eta Itun Berriko eszenak ziren.

Horma-pintura honetan konposizio simetriko eta laua ematen da, perspektibarik gabe. Irudiak erregistro ezberdinetan aurki ditzakegu, aurrez eta paraleloki kokatuta. Irudiek ez dute erlaziorik, komunikaziorik, beraien artean. Erdian, tamaina handiagoan irudikatuta, Kristo Ahalguztiduna ikus daiteke. Esku batean liburu sakratua du eta beste eskuaz bedeinkazio indartsua ematen ari da. Pertsonaiaren jainkotasuna azpimarratzeko, pintoreak betikotasunaren sinbolo diren alfa eta omega letrak irudikatzen ditu.

Horma-pintura honek helburu didaktikoa du, irakasteko helburua. Eskolagabeko fededunei kristau doktrina irakastea du helburutzat.

Goiko aldean lau aingeru agertzen dira sinbolo ezberdinekin: lehoi, zezen, aingeru eta arrano sinboloekin hain zuzen ere. Beheko aldean, berriz, bost apostolu eta Ama Birjina daude.

Hizkuntza plastikoa

Teknikari dagokionez, freskoa eta horren gainean tenplea erabili izan da. Teknika honekin kolore biziak lortzen dira. Estilo lineala nabarmena da horma-irudi honetan. Irudien siluetak lerro lodi eta ilun batez irudikatuta daude. Kolore puruak eta lauak dira ohikoenak: beltza, gorria eta urdina nagusiki.

Argiaren tratamendu eza nabaria da horma-pintura honetan. Dagoen argi bakarra koloreek ematen dutena da.

Horma-pintura honen estiloa ez da naturalista. Bizantziar mosaikoari jarraituz, esperientzia erlijiosoak adierazi nahi zituzten. Irudiak zurrunak, hieratikoak eta eskematikoak dira. Ez dago paisaiarik, hondo neutro bat dago. Jainkoa bere ahalmen guztiarekin azaltzen da gizateria epaitzeko.

Maiestate eta ahamenez beterik, Kristoren zurruntasunak, hieratismoak, fededunek Jainkoarenganako beldurra sentitzea eragiten zuen.

Entradas relacionadas: