San Petri Plaza, Vatikano: Berniniren Maisulana
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB
Sorrera eta Testuingurua:
San Petri Plaza (italieraz, Piazza San Pietro) XVII. mendearen bigarren erdian eraiki zen, Vatikanoko Basilikari sarrera monumentala emateko helburuarekin. Alexandro VII.a Aita Santuak enkargatu zion obra hau Gian Lorenzo Berniniri, Barroko garaiko artista polifazetikoari. Artearen historian, Barrokoa Eliza Katolikoaren zerbitzura egon zen herrialde katolikoetan, botere erlijiosoa eta monarkikoa adierazteko modu gisa.
Gian Lorenzo Bernini: Artista Polifazetikoa
Bernini (1598-1680) arkitekto, eskultore eta pintore gisa nabarmendu zen. Arte-arlo ezberdinen arteko integrazioa maisuki burutu zuen, bere lanetan arkitektura, eskultura eta hirigintza uztartuz. Hona hemen bere lanik aipagarrienetako batzuk:
- Vatikanoko San Petri basilikaren baldakinoa.
- San Petri Plaza eta bere kolomateria.
- Erromako Quirinaleko San Andres elizaren aurrealdea.
- Lau Ibaien Iturria (Piazza Navona, Erroma).
- Louvre jauregiaren zabalkundearen proiektua (azkenean gauzatu ez zena).
Ezaugarri Arkitektonikoak eta Artistikoak
Berninik Barroko *gortetsua* landu zuen, hau da, estilo maiestatikoa, klasizista, oparoa eta apainduraz betea. Bere lanetan, honako elementu hauek erabili zituen:
- Elementu klasikoak: koloma eta pilastra erraldoiak, kasetoiduraz apaindutako kupulak eta kanoi-gangak, frontoiak, taulamenduak eta kiribildurak.
- Forma kurbatuak: fatxada eta azalera kurbatuak, zirkularrak eta obalatuak.
- Espazioaren integrazioa: *Theatrum Sacrum* kontzeptuaren maisua izan zen, espazio sakratua eta eszenikoa uztartuz.
- Arkitektura, eskultura eta pintura elkarrekin lotzea.
San Petri Plazaren Diseinua eta Sinbologia
Vatikanoko enparantzaren diseinua hirigintzaren eta espazioaren integrazioaren adibide bikaina da. Plaza hiriari modu dinamikoan irekitzen zaio, eta Aita Santuak emandako bedeinkapena (Urbi et Orbi) jendetza handiek jasotzeko pentsatuta dago.
Plazak sinbolismo handia du:
- Espazio bildu eta irekia irudikatzen du, Elizaren besoak hiriari luzatuta eta zabalik, besarkada baten antzera.
- Michelangelok proiektatutako kupula nabarmentzen du. Berninik *tranpantojo* efektua erabili zuen: bi beso zuzenak itxiz, enparantzako ikusleek fatxada handiagoa ikusteko aukera dute.
- Kolomateria monumental ikusgarria du, bi beso kurbadunekin. Beso bakoitzean, lau lerrotako koloma-ilarak daude. Taulamenduaren gainean, balaustrada bat dago, eta bertan, 162 estatua monumental daude.
- Plaza erdian, obelisko bat dago.
Espazioaren Antolaketa
Plaza erraldoi hau forma kurbatuek mugatzen dute, mugimendua adierazten dutenak. Plazaren formak bisitaria erdialdera eta elizarantz bultzatzen du. Lurzorua erdiko obeliskorantz jaisten da, eta elizarantz igotzen doa, espazio jarraitua sortuz. Horrela, enparantzak barne- eta kanpo-espazioen arteko lotura artikulatzen du.
Esanahia eta Balorazioa
- Enparantzaren besoek Aita Santuaren besoak sinbolizatzen dituzte, Elizak fededunei harrera egiten diela adieraziz.
- Forma eliptikoak Unibertsoaren mugimendua irudikatzen du.
- Obeliskoaren alboetako iturriek paleokristautasunaren *nartex*-aren funtzioa betetzen dute.
- Enparantzak Eliza Garailearen eta Militantearen arteko bategite mistikoa adierazten du.
- Estatuek garrantzi handia dute; Berninik berak diseinatu zituen, banan-banan.
- Obeliskoa, jatorriz Kaligula enperadoreak Erromako Zirkoan jarritakoa, exortizatu egin zuten, eta gurutze bat jarri zioten erpinean, Kristo garailearen sinbolo bihurtuz.
- Enparantzaren formak anfiteatro baten itxura gogorarazten du.
Ondoren, Frantzian, Haussmann baroiak diseinatutako Parisko kale erradialek Berniniren lan honen eragina jaso zuten.