San Petri Plaza, Berniniren Maisulana: Arkitektura, Sinbolismoa eta Hirigintza Barrokoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

San Petri Plaza, Berniniren Maisulana

Egilea

Gian Lorenzo Bernini (1598-1680).

Urtea

1656-1667.

Neurriak

15 metro (zutabeen altuera); 340 x 240 metro (plaza obalatua).

Analisi formala

Eraikuntza mota: Erlijiosoa. Funtzioa: Arkitektura hiritarra, zentzu erlijiosoarekin. Materiala: Harria, marmola. Oinplanoa: Bi oinplano elkartuz bakarra osatu zuen, bata trapezoidala eta bestea eliptikoa. Horrela, Madernoren aurrealdea bigarren planoan utzi eta Michelangeloren kupula nabarmendu zituen. Kolomateria: Bi beso kurbatu ditu, bakoitzean lau lerroko koloma ilara daude. Hauen artean hiru pasabide daude, erdikoa monumentala da. Taulamenduaren gainean balaustrada dago, baita Berninik diseinatutako 102 estatua monumental (3,20 metrokoak) ere. Kolomek ordena joniko eta toskaniarra dute. Obeliskoa: 25,5 metroko altuera du, erdian dago. Granito gorrikoa da, Antzinate klasikokoa.

Espazioa

Enparantzan, mugimendua adierazten duen forma kurbatuz mugaturiko espazio handia eta zabala da. Kolomateria erraldoiak forma ematen dio espazioari, eta kanpoko elementuekiko komunikazio espaziala posible egiten du. Espazioa mugatua, bildua eta irekia da. Barnean prozesioetan euritik eta eguzkitik babesteko balio zuen. Kolomateriak argi-ilunen joko nabarmena egiten du. Bi beso kurbatuek indarrak erdialderantz bultzatzen dituzte. Obeliskoak eta zoladurako marrazkiak erdia markatzen dute. Berninik hirigintzaren antolaketarekiko kezkari jarraituz antolatu zuen bere proiektua. Barne espazio sakratuaren zabaltzea suposatu zuen; Eliza hirira, mundura, zabaltzen da, eta enparantzak barne eta kanpoko espazioen arteko lotura artikulatzeko balio du.

Esanahia

Barrokoa XVI. mendetik XVIII. mendearen lehen erdira arte zabaldu zen, beraz, artelana Barroko garai beteko da. Julio II.ak Errenazimenduaren garaian basilika berritzeko lanei ekin zien, hasierako proiektua Bramanteri eta, ondoren, kupularena Michelangelori eskatu zien. Rafael, Sangallo eta beste batzuk ere parte hartu zuten. Aurrealdea Madernok amaitu zuen. Alexandro VII.ak eskatu zion lana Berniniri. Garai honetan, monarkia absolutuen boterea sendotu zen, elizarekin boterea zentralizatu zuten eta herrian eragina izan zuten; horretarako, artea erabili zuten. Aita Santuak boterea erakusteko, propaganda modura, prestigioa adierazteko eskatu zuen lan hau. XVII. mendean, Aita Santuarentzat gainbehera, Europan eragin gutxiago zuen, hiriak barrokoari esker zabalpen garaia bizi zuen. Protestante eta katolikoen arteko gatazka izan zenez, 30 urteko gerraren ondoren, katoliko eta protestanteen artean, Aita Santuak pisua galdu zuen. Gero, askatasun erlijiosoa finkatu zen eta gerra amaitu zen. Gizarte estamentala zegoen: gortea + aristokratak = aberatsak; herri xehea = txiroak. Kontrarreforma katolikoa arteaz adierazi zen.

Bezeroa

Eliza katolikoa eskatzaile garrantzitsua zen, arte propagandistikoa garatzeko.

Sinbolismoa

Besoek elizaren eta Aita Santuaren besoak sinbolizatzen dituzte, fededunak, kristauak eta gizadi osoa besarkatu nahi dituzten besoak dira, Aita Santuak “urbi et orbi” bedeinkapena eman aurretik, besoak zabalduz, egiten duen antzera. Forma eliptikoak Unibertsoaren forma sinbolizatzen du. Enparantzak, eliza paleokristauetan nartexak betetzen zuen funtzioa du, eta basilika paleokristauetako sarrerako patioek betetzen zituzten funtzioak bereganatzen ditu. Horregatik, elizaren besarkadak mundu osoa hartu nahi du. Bestalde, enparantzak Eliza Garailearen eta Eliza Militantearen arteko bategite mistikoa adierazten du. Antzinate klasikoko elementu paganoak kristautu egiten dira. Kolomek oroitzapen-koloma kate monumentala eratzen dute. Enparantzak berak anfiteatroaren forma gogora ekartzen digu, antzerkitasun handiko eszenatoki erraldoia eraiki zuen, Kontrarreforma katolikoaren propaganda mezua zabaltzeko.

Harremana estiloaren ezaugarriekin

Lan honek oso ondo islatzen ditu Barroko estiloaren ezaugarri formalak: mugimendua, handitasuna, inpresioa sortzeko nahia... Hirigintzak garai horretan izan zuen garrantzia islatzen da, eraikuntzak ingurunearekin harremanatu behar zuela erakusten duen eraikuntza da. Barroko garaian Europako hiriburu asko eraikiko dira (Erroma): Kristautasunaren hiriburua eraikitzeko irizpide berriak erabili ziren (propagandazko balioak).

Artista

Gian Lorenzo Bernini (1598-1680) Barrokoaren garaiko arkitekto, eskultore eta margolari garrantzitsuenetarikoa izan zen. Arkitektura barroko italiarraren oinarriak finkatu zituen; Kontrarreformaren beharrak ulertu zituen eta Eliza Katolikoaren boterearen handinahiak islatu zituen. Erroman egin zituen lan gehienak, behin bakarrik atera baitzen Frantziara joateko, Luis XIV.aren zerbitzura lan egiteko. Askatasunez erabili zituen elementu klasikoak. Azalera arkitektonikoak, eskulturak balira bezala landu zituen askotan. Lan aipagarriak egin zituen, adibidez, Lau Ibaietako Iturria, Bernini Jauregia... San Pedroko basilikan lan handia egin zuen: kolomateria, kanpai-dorrea (proiektua porrot egin zuen, gaur egungoa Madernorena da), tenplu barneko apainketa (baldakinoa), absidearen barneko apainketan parte hartu zuen, kupulako pilareen apainketan, kapera batean, bi Aita Santuen hilobiak.

Garrantzia

Barrokoaren garaiko arkitektura erlijioso eta hirigintzaren artelan harranditsu eta handiosaren adibiderik onenetarikoa da, bakarra munduan. Gaur egun ere, Berninik aurreikusitako papera betetzen du. Oinplanoarengatik, adituek, espazioaren konposizioaren eredu gorena dela diote, mundu katolikoaren erdigune duina. Hirugarren beso bat proposatzen zen, plaza ixten zuena, kanpoaldetik basilika ezkutatzen zuena eta ikusleari beste inpresio bat sortzen ziona, baina ez zen egin. Egun, ibiltariak kolomateriaren harrera-keinua antzematen du, baina bat-bateko ikuskeraren eragin hunkigarria, Berniniren hasierako asmoa, ez da lortzen.

Entradas relacionadas: