San Andresko Alfabetatze Proiektua: Hezkuntza eta Autonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB
Laburpena: ODS-en barruan, "4. Kalitatezko Hezkuntza" daukagu, eta San Andresko egoera ikusita, ikusten da hainbat pertsonek ez dutela hau jasotzeko aukerarik izan. Analfabetismo funtzional horrek bazterketa eragin dezake, ezin baitute inprimakirik bete, medikuaren errezeta bat ulertu, seinale bat irakurri edo seme-alabei etxeko lanekin era autonomo batean lagundu. Gainera, jarduera publikoetan parte hartzeko beldurra sor dezake egoerak, isolamendu egoera larriagotuz. Horregatik, proiektu honek San Andres auzoko 30 urtetik gorako pertsonen alfabetizazioa du helburu. Proiektua sei hilabeteko epean egingo da, eta auzoko hamabost emakume eta gizonezkoei zuzenduta egongo da, konfiantzazko testuinguru bat sortu ahal izateko. Astero hiru saio egingo dira, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Hasiera batean, lehenengo helburua –«1. Parte-hartzaileek oinarrizko mailan irakurtzen eta idazten ikastea»– beteko duten jarduerak egiten hasiko dira. Ondoren, bideratzaileen eta taldearen beharren arabera, gainerako helburuak betetzeko jarduerak sartzen hasiko dira, hurrenkera zehatz batean (2. helburua eta gero 3. helburua).
Proiektuaren Diseinua
Helburuak
- Parte-hartzaileek oinarrizko mailan irakurtzen eta idazten ikastea.
- Parte-hartzaileen konfiantza eta autonomia handitzea.
- Teknologia digitalen oinarrizko erabilera irakastea.
Espero diren Emaitzak
- ODS-en "4. Kalitatezko Hezkuntza" bermatuz, gutxienez parte-hartzaileen %70ek testu sinpleak ulertzea eta idaztea lortzea.
- Parte-hartzaileek eguneroko egoeretan autonomoago jokatzea.
- Parte-hartzaileek mugikorraren oinarrizko erabilera menperatzea.
Jarduerak
- Alfabetatze tailerrak.
- Banakako jarraipen saioak.
- Irakurketa gidatuak taldean.
- Tertulia dialogikoa.
- Motibazio eta autoestimua lantzeko dinamikak.
- Simulazio funtzionalak.
- Kontu pertsonalen kudeaketarako tailerrak (banku-agiriak, etab.).
- Gaitasun digital oinarrizkoen tailerrak (mugikorren erabilpena, WhatsApp irakurri eta erantzun, Gmail, etab.).
Baliabideak
- Irakasleak, koadernoak eta gela bat.
- Rol jokoen materiala edo dinamikena.
- Ordenagailuak, mugikorrak eta prestakuntza emateko pertsonak.
Proiektuaren Ebaluazioa
Ebaluazio Prozesua
- Profesionalak: gizarte-hezitzaileak, irakasleak, dinamizatzaileak, boluntarioak.
Tresnak
- Pre-testak eta post-testak.
- Elkarrizketak.
- Inkestak.
Egutegia
Proiektuan zehar, ebaluazio prozesua hiru fasetan banatuko da:
Hasierako Ebaluazioa
Hasierako diagnostikoa eta parte-hartzaileen bilketa.
Erdi Ebaluazioa
Inkesta, elkarrizketa eta behaketaren bitartez, proiektuaren egoera ikusteko eta aldaketak egiteko.
Amaierako Ebaluazioa
Tailerren emaitzak eta egoera aztertzeko eta ebaluatzeko.
Honetaz gain, ebaluazioak beste hiru puntu izango ditu:
Pre-testa
Proiektua hasi aurretik parte-hartzaileen egoera akademikoa ikusteko eta euren iritzi eta ideiak ezagutzeko.
Etengabeko Ebaluazioa
Behaketaren bitartez, profesionalen ebaluazio txostenak eta batzarrak.
Post-testa
Proiektua amaitu eta bi hilabetera beste test bat bidaliko zaie, egoera akademikoa, pertsonala eta iritziak jasotzeko.
Metodologia
- Metodo mistoa: kuantitatiboa eta kualitatiboa.
- Parte-hartzailea.
- Jarraitua.
Emaitzen Ebaluazioa
Espero diren Emaitzak | Ebaluazio Adierazlea | Egiaztapen Iturria / Tresna |
---|---|---|
E.E.1. Parte-hartzaileek irakurtzen eta idazten ikastea. | 1. Asistentzia kopurua. 2. Tailerretan sortutakoa. 3. Irakurketa solasaldien emaitzak. | Asistentzia aktak. Sortutako lanak edo grabazio/argazkiak. Behaketa txostenak. |
E.E.2. Autonomian hobekuntza. | 1. Parte-hartze maila. 2. Tailerren emaitzak. 3. Autoebaluazio positiboak. | Behaketa txostenak. Elkarrizketak. Motibazio tailerretako kartelak. |
E.E.3. Gaitasun digitalen oinarrizko erabilera. | 1. Mezuak irakurtzea eta erantzutea. 2. Mugikorren erabilpen egokia. 3. Tailerren ebazpen egokia. | Ariketen emaitzak. Profesionalen txostenak. Inkestak. |
Proiektuaren Burutzapenaren Ebaluazioa
Helburu Operatiboa | Ebaluazio Adierazlea | Egiaztapen Iturria / Tresna |
---|---|---|
H.O.1. Alfabetatze tailerrak burutzea. | 1. Egindako tailer kopurua. 2. Ebaluazio emaitza positiboak. 3. Aurreikusitako emaitza/epeak lortzea. | Tailerren aktak. Elkarrizketak. Profesionalen bileren txostenak. |
H.O.2. Jarraipen pertsonalizatua eskaintzea. | 1. Aurrerapen indibidualen ebaluazioak. 2. Asebetetze maila. 3. Egindako dinamika kopurua. | Jarraipen txostenak. Galdetegiak. Dinamiken txosten laburrak. |
H.O.3. Tailer digital egokiak ematea. | 1. Egindako tailer kopurua. 2. Parte-hartzaileen erabilera gaitasuna. 3. Antolakuntza maila. | Behaketa fitxak. Ebaluazio ariketak. Inkestak. |