San Agustinen Filosofia: Fedea, Arrazoia eta Etika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,55 KB
Fedea eta Arrazoia (Ezagutza)
Kokapena: Erdi Aroan, fedearen eta arrazoimenaren arteko harremana bateragarria da. Kaltegarria ez, osagarria baizik.
Elkarlana (3 urrats)
- Arrazoiak fedea eskuratzen laguntzen du.
- Fedeak arrazoia zuzentzen du.
- Arrazoiak fedearen edukiak argitzen ditu.
Ezagutzaren Ikuspegia
- Eskolastikan: Averroistak (egia bikoitzaren teoria).
- Eszeptizismoaren aurka (2 argudio).
- Ikuspegi dualista (Platonen antzera):
- Ezagutza sentikorra.
- Arrazoizko ezagutza: egia betierekoak eta unibertsalak (ideia eredugarriak).
- Metodoa: Introspekzioa eta argiztapena.
Jainkoaren existentzia eta Ideia Eredugarriak
Kokapena: Jainkoaren existentzia frogatzeko hiru argudio nagusi:
- Epistemologikoa: Ideia eredugarriak.
- Adostasunaren argudioa.
- Kosmologikoa / Unibertsoaren ordena.
- Konparaketa: Tomas Akinokoa (bost bideak) -> "a posteriori".
Antropologia
- Platonen eragin nabaria.
- Kristautasunak gizakiari buruzko ikuspegi berria ekarri zuen.
- Dualismoa (gorputza + arima): Agustinek eta Platonek ikuspegi bera.
- Agustinen antropologiak kreazioaren baieztapena du abiapuntu.
- Arimak gorputza zaindu eta gobernatu behar du; gorputzak arima menperatzen du bekatua dela eta.
- Gizakia ezin da bere indarrez egiara iritsi; Jainkoaren grazia behar du.
Etika: Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea
- Zoriontasuna gizakiaren helburua da.
- Agustin: Benetako zoriontasuna ezin da ezer aldakor eta ezegonkorretik etorri. Gizakiak ezin du bere baitatik lortu, Jainkotik soilik, hura baita egonkorra eta perfektua den bakarra.
- Nahimenak garrantzi handia du, arrazoimenaren gainetik.
- Zoriontasuna beste bizitza batean lortzen da, Jainkoarekin bat egitean. Bizitza honetan horretarako prestatzen gara (Platonen Ideien Munduarekin alderatuta).
- Jakinduria eta zoriontasuna lotuta daude: jakintsua dena zoriontsu izango da, eta alderantziz.
Gaitzaren Arazoa eta Askatasuna
- Gizakia kreazioaren gailurra: arima eta gorputza.
- Jatorrizko bekatua.
- Gaitzaren arazoa:
- Manikeismoa baztertu (gaitzaren printzipio independentea).
- Agustin: Bi gaitz mota:
- Gaitz fisikoa (hondamendi naturalak): Ongi falta (Neoplatonismoa).
- Gaitz morala (lapurretak, bortxaketak...): Giza borondatearen emaitza.
- Gizakiak aukeramen askea du.
- Agustinen etika ez da intelektualismo etikoa.
- Nola jokatu? Jainkoarengana hurbildu eta Jainkoaren hitza bete.
- Askatasuna ez da aukeramen askea.
Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria
Historia bi printzipioen arteko borroka da (gizabanakoen baitan eta gizartean):
- Jainkoarekiko maitasuna.
- Jainkoarengandik urruntzea.
Gizateriaren banaketa
- Lurreko Hiria:
- Beren onurako jokatzen dute. Beren burua Jainkoa baino gehiago maite dute.
- Ondasun iragankorrak beren baitan nahi dituzte.
- Helburua: Infernua.
- Jainkoaren Hiria:
- Jainkoarengana hurbildu dira. Jainkoa gauza guztien gainetik maite dute.
- Ondasun mundutarrak Jainkoagana iristeko bide gisa erabiltzen dituzte.
- Helburua: Zerua.
- Historian, bi hirietako hiritarrak nahastuta daude, eta Azken Judizioan soilik bereiziko dira.
- Jainkoaren Hiria izan behar da gizarte ororen eredua. Hiri horretan soilik lortu litzateke salbazioa eta justizia.
Platon eta Agustin: Konparaketa
| Gaia | Platon | Agustin |
|---|---|---|
| Ontologia | Biak mundu errealaren eta goi-mailako errealitate baten arteko bereizketa egiten dute. | |
| Errealitatea bi mailatan dago: mundua (zentzumenen bidez hautematen dena) eta Ideien Mundua (perfektua eta betierekoa). | Jainkoa da errealitate gorena, Ideien Munduaren antzekoa, baina sortzaile gisa ulertua. Gauza guztiak Jainkoak sortuak dira. | |
| Antropologia | Gizakia gorputzaren eta arimaren arteko batasuna da; arimak dimentsio espiritual eta gorena du. | |
| Arima gorena da, eta gorputza arimaren kartzela gisa ulertzen da. Arimak ezagutza eta betiko bizitza bilatzen ditu. | Arima Jainkoak sortua da, eta gorputzarekin lotuta dago. Arimaren salbazioa Jainkoarekin elkartzean datza. | |
| Ezagutza | Egiaren bilaketa eta ezagutza gorena dimentsio intelektualean eta espiritualean oinarritzen da. | |
| Ezagutza gorenak Ideien Mundura heltzea eskatzen du, hau da, kontenplazio filosofiko baten bidez egia hutsera iristea. | Egiara iristea Jainkoaren argiaren bidez gertatzen da, eta fedea eta arrazoia uztartzen dira. | |
| Etika | Zoriontasuna edo ongizate kolektiboa. | Zoriontasun indibiduala (Eudaimonista). |
| Intelektualismo etikoa: bertutea ezagutzaren menpe. | Ezagutza ez da nahikoa, bertutea nahiamenaren edo borondatearen menpe. | |