San Agustin eta San Tomasen filosofiaren azterketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,02 KB
1. Jainkoaren existentzia eta Ideia Eredugarriak
San Agustinen filosofiaren ardatza Jainkoa da. Honakoa arima fededunari esker frogatzen da, eta jakintzaren eta zoriontasunaren kontzeptuak honengan oinarritzen dira.
Jainkoa Izaki Absolutua da, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza. Kristauen kasuan errebelazioa beharrezkoa da bera ezagutzeko, edota kontzientziari jarraituz aurki daiteke. San Agustinek, Jainkoaren existentzia frogatzeko hiru argudio erabili zituen: argudio kosmologikoa (kreazioak ez dionez ematen gizakiari zoriontsu izateko behar duena, goi mailako izaki bat, Jainkoa, existitu behar da zoriontsu egiten gaituena), adostasunaren argudioa edo argudio gnoseologikoa (egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa denez gero, Jainkoa ere existitzen da) eta, azkenik, ideia eredugarriak (gizakiak ideia eredugarriak, aldaezinak eta beharrezkoak dira).
Honen ildora, gizakiak bere baitan aurkitzen ditu egiak, beharrezkoak eta aldaezinak, esan bezala. Ariman oinarritzen direla ezeztatzen du, substantzia aldakorra baita, eta, beraz, egien oinarria Jainkoa dela aldarrikatzen du, hots, egia aldagaitza, eta beraz, ideia eredugarriak.
2. Askatasuna eta Gaitzaren arazoa
Hiponako San Agustinek ikuskera teologikoa duenez gero, askatasuna Jainkoarengan oinarritzen du, eta gaitza gizakion askatasunean oinarritzen da. Bere ikuskera teologikoak dioenez, Jainkoak gizakia sortu zuen, askatasunez josia, eta berau era desegokian erabiltzearen ondorio izan zen gaitzaren sorrera.
Gizakiak Jainkoarengana zuzendu behar du bere burua. Gizakiak argi honetarantz gidatzen badu bere burua, aske izago da, eta hortaz, zoriontsu izango da. Aitzitik, argi honetarantz ez joatean, bekatua sortuko da, eta honekin, aukeramenaren (aukeratzeko ahalmena) gaitza. Aukeramena ez dago askatasunarekin erlazioanatuta. Nahiz eta bekatutik jaiotzen garen, ez gaude honetara derrigortuak. Alderantziz, Jainkoaren graziak salbatu egiten gaituelako.
Gaitza ongiaren eta izatearen gabezia edo ausentzia da. Bi gaitz mota aurki daitezke: fisikoa eta morala. Gaitz fisikoa izakiaren mugapenarekin erlazionatuta dago, baita naturak erabakitako gaitzekin ere. Gaitz moralak, ostera, gizakiaren borondatez sortuak dira (bizioak, bekatuak...), hau da, aukeramenaren erabilera okerragatik sortuak. Aipatzekoa da gaitz hauek zuzentzeko Jainkoaren laguntza beharrezkoa dugula.
3. Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria
Alarico I.a 410.urteko abuztuan Erroman sartu eta hoenk hiria suntsitu zuen. Jazoera honek krisi-garaia piztu zuen Inperioan. Bertako jentilek kristauei botatzen zieten errua, eta hori dela kausa, Agustinek “Jainkoaren hiria” idatzi zuen, kristauen defentsari erreferentzia eginez.
Greziar inperioaren garaian bizitza ziklikoaren kontzeptua zabalduta zegoen; hau da, bizitza era ziklikoan funtzionatzen duela. Agustinek, aldiz, linealtasunean oinarritzen dela aldarrikatu zuen, historiak hasiera bat (Jainkoak sortu du mundua ezerezetik abiatuta) eta bukaera bat zuelako, bere hitzetan.
Filosofo honen aburuz, bi hiri zeuden: “lurreko herritarrek” osatutakoa (beren burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak) eta “zeruko herritarrek” (Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak) osatutakoa.
Bi hirietako hiritarrak nahastuta daude eta borrokan. Etorkizunean bi hiriak bananduko dira, eta berpiztutakoek haien saria izango dute. Jainkoaren hiritarrek Jainkoaren kontenplazioa dute sari. Lurreko herritarrek zigorra jasoko dute.
Azkenik, aipatzekoa da, bi hiriak bateratuta ageri direla, eta ez dutela inolako erlaziorik ez Elizarekin, ez Estatuarekin.
4. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea
San Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen egia aurkitzea izan zen. Bere ustez, horrela soilik ezin baitzen zoriontasuna lortu. Horixe da bere helburua: egia gorena aurkitzea, Jainkoa bera, eta bizitzako zoriontasuna lortu.
Bizitzan zehar ditugun ondasunak iraunkorrak ala galkorrak izan daitezke. Hala ere, San Agustinek, argi eta garbi uzten du zoriontasuna ez dela ondasun galkorretan oinarritzen, ondasun iraunkorretan (Jainkoa adibidez) baizik (egonkorra, aldaezina eta suntsiezina).
Benetako zoriontasuna izateko Jainkoaren jabe izan behar garela aldarrikatu zuen Agustinek. Ondo bizi dena, haren nahia betetzen duena eta arima espiritu lohitik garbi duena da Jainkoaren jabe, hots, zoriontsu.
Greziar eszeptikoek egia existitzen ez dela adierazten zuten, adimenak ezin duela inolako egiarik jakintza bezala hartu. Honen aurka Agustinek hainbat kontra-argudio garatu zituen. Bere ustez, eszeptikoen adierazpenek kontraesanak zituzten: eszeptikoak zirenez ez zuten lortu nahi zutena, egia aurkitzea, beraz, ez dira zoriontsuak, ezta jakintsuak ere. Bestalde, Greziarren esanetan “ezin daiteke ezer ezagutu”, beraz, tesi hori bera ere ezingo litzateke ezagutu.
5. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
San Agustin, zentzu hertsian, ez zen filosofo bat izan. Definizioz, filosofoa da arrazoian soilik oinarritzen den pentsalaria da. Berak, aldiz, fedearen eragin izugarria izan zuen, eta hauen bien sintesia egiten saiatu zen.
Hiponako Agustinek fedean Jainkoaren errebelazioa onartzen zuen, baina kontenpazio hau ez ezik, fedearekiko inplikazioa eta Jainkoarekiko maiatasuna ere beharrezkoak ziren. Beste hitzetan, egia ezagutzeko, Jainkoa ezagutzeko, sentimenek jasotakoekin nahikoa ez zela adierazi zuen, fedea beharrezkotzat hartuz. Horretarako ezinbestekoa zitzaion fedea bera ulertzea eta arrazionalizatzea.
Esan bezala, bi elementuok (fedea eta arrazoia) konbinatzen saiatu zen, kristautasunaren hasieratik adierazi izan zen bezalaxe: “sinestu ulertzeko, ulertu sinesteko” (zoriontasuna lortzeko kristauaren formula). Hasieran arrazoiak fedea aurkitzen lagunduko du gizakia; ondoren, fedeak arrazoia gidatzen du, jarraitu beharreko bidea argituz, eta aldi berean, arrazoiak fedearen edukiak argituz.
Gaur egun arrazoiaren autonomia eta mugapena onartzen dugunez, San Agustinen azalpena ez zaigu batere asebetegarria iruditzen.
6. Platonen filosofiaren eragina Agustinengan
Platonen filosofiak eragin izugarriak izan zituen gerora etorriko ziren beste pentsalari askoren ikuskeran. San Agustinengan ere eragina izan zuen. Azken honen garaian neoplatonismo izeneko ideiak pil-pilean zeuden, eta ikuskera kristauarekin sintetizatuz sortu zuen bere filosofia.
Ikuskera ontologikoari erreparatuz, metafisikari, bi munduren existentzia ere aldarrikatzen du: mundu fisikoa (aldakorra eta ideien kopiak biltzen ditu) eta ideien mundua (benetakoa, perfektua eta betierekoa). Agustinek ideien mundua Jainkoaren munduarekin erlazionatzen du, eta beraz, Jainkoa da ideia guztien oinarria, mundu fisikoko ideia guztiak kontingenteak eta kopiak izanik.
Ezagutzaren harira dualismo epistemologikoan oinarritzen da Agustin. Bi ezagutzak desberdintzen ditu: ezagutza sentikorra (faltsua, aldatzen ari den munduaren ingurukoa baita) eta arrazoizko ezagutza (benetako errealitateaz arduratzen da). Platonen kasuan ez bezala (ongiak egia argitzen duela), Agustinek Jainkoan zentratzen du egia argitzeko funtzioa (argitzapena).
Antropologiari so eginez, dualismo antropologikoa aldarrikatzen du, arimaren eta gorputzaren diszernimendua, baina Platonen aurka, Agustinek arimaren aurrexistentzia ezeztatzen du.
Bi autoreen arteko desberdintasun nagusia, bakoitzaren filosofiaren ardatza litzateke. Platonen ardatza ongia zen heinean, Agustinen pentsaera Jainkoan oinarritzen da.
7. Fedea eta arrazoimena San Tomasengan
Definizioz arrazoiak Filosofiari egiten dio erreferentzia, eta fedea Teologiaren oinarria da (Eskritura Santuan oinarritzen baita). Nahiz eta San Tomasek Jainkoa ere bere ikuskeran gehitu, bi ideiok desberdintzen saiatuko da, bakoitzak bere metodoak eta konklusioak izanda.
Akinoko Tomasen ustez eduki eta metodoetan desberdinak dira Filosofia eta Teologia. Edukiei erreparatuz, arrazoian oinarritutako objektuak mundu naturalekoak dira, eta fedean oinarritzen direnak, mundu naturalaz gaindikoak. Hala ere badaude eduki batzuk amankomunak direnak. Metodoaren harira, arrazoiaren metodoa (Filosofia) abstrakzioa da, eta fedearena (Teologia), errebelazioa.
Tomasen esanetan, fedea eta arrazoia batera doaz eta hauen artean ezin daiteke kontraesanik egon. Horrela izatekotan, fedeak ez du inoiz huts egiten; hargatik, arrazoia berrikusi beharko litzateke. Kontraesanik ez egotearen arrazoia Jainkoa bera da. Berak sortu ditu arrazoidunak diren izakiak, eta, bestalde, errebelazioaren oinarri da. Hori dela kausa, harmonia bilatzen saiatu zen, Filosofiaren eta Teologiaren objektua berdina baita.
XIII.mende aurreko pentsalarien ustez, arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko nolabaiteko argitzapena behar baitzuen (fedearena edo ongiarena, adibidez). San Tomasen aburuz, ostera, arrazoiak bere kabuz lor dezake egia, fedea gidari izan gabe.
8. Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak
Tomasen ezagutzaren inguruko ikuskera esperientzian oinarritzen da. Horrela, zentzumenen bidez Jainkoa hauteman ez daitekeenez, bere existentzia ez da begi bistakoa.
Jainkoaren existentzia frogatzeko ezagutza sentikorretik abiatzen da, nahiz eta ezinezkoa izan, eta kasualitatearen legea apikatzen du. Gauza orok zergati edo kausa bat duenez, kausa bera ondorio batetik abiatzea da litekeena (kausa-efektu erlazioa). Horrela, kausaz kausa lehen zergatira hel gaitezke, kausa beraren existentzia frogatuz (Jainkoa da gauza guztien kausa, beraz, Jainkoaren existentzia frogatuz).
Lehen kausa honen existentzia frogatzeko, hurrengo bost ibilibideak proposatu zituen (bide tomistak):
- Mugimenduari dagokiona (Aristotelesen eragina): gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den gauza oro beste gauza batek mugiarazten du. Hortaz, higiarazi ez den lehen motor bat dago, Jainkoa, alegia.
- Kausa arazlearena (Aristoteles): kausa guztiak aurreko beste zergati baten ondorio dira. Hala ere, ezin da kausen segida amaigabe bat osatu. Kausa arazle bat dago, hortaz: Jainkoa.
- Izate kontingenteena (Avicena): munduan sorrera eta galera gertatzen da; gauzak existitzen hasten dira eta existitzeari uzten diote (kontingenteak dira). Hasieran ezer ez bazegoen, orain ere ez litzateke ezer egongo. Beraz, izateen artean bat beharrezkoa izango da, guztiaren kausa dena: Jainkoa.
- Perfekzio mailena (Platon eta Agustin Hiponakoa): izaki guztiek perfekzio mailak dituzte, eta eredu bat imitatzera jotzen dute. Eredu horrek goi-mailako perfekzioak ditu, eta, beraz, Jainkoa da.
- Munduaren ordenarena (Platon eta Aristoteles): izakiak haien xederantz doaz, baina adimena ez duten izakiak ez doaz helburu horretarantz beste izaki batek gidatzen ez baditu. Hortaz, gauza guztiak bere xederantz eramateko adimena duen izakia existitzen da, Jainkoa.
San Tomasek ez du uste Jainkoa berehala kontenpla daitekeenik, baina ez du zalantzan jartzen Jainkoaren existentzia eta gogoeta eginez aurkitzen saiatzen da.