Sabino aranaren planteamendu politikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,24 KB

EUSKAL NAZIONALISMOA Euskal nazionalismoaren agerpenean foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaira ekarri zituzten aldaketek eragin zuten. Aldaketa horien kontrako erreakzio gisa sortu zen. Foruen deuseztapenak eta industrializazioak ekarritako aldaketak mehatxutzat hartu zituzten euskaldun askok.NAZIONALISMOAREN AURREKARIAK Ideologia nazionalistaren sortzailea Sabino Arana izan bazen ere, aurreko beste mugimendu batzuetan oinarritu zen: Larramendismoa. Foruen defentsan sorturiko mugimendu ideologikoa da.Karlismoa. Don Karlosen eskubide dinastikoak defendatzeko sortu zen mugimendu politikoa izan zen.Mugimendu foruzalea. Foruak defendatzeko sortutako mugimendua izan zen. NAZIONALISMOAREN SORRERA Sabino Arana, Karlismoan eta foruzaletasunean oinarrituta, independentziaren ideiara heldu zen. Bizkaia nazio bat zen eta, beraz, independente izateko eskubidea zuen.Bere nazio kontzeptua nazionalismo alemanetik hartu zuen. Honek nazioa elementu objetibo komunek definitzen dutela zioen eta elementu horiek honako hauek ziren. Elementu hauetan guztietan sakonduz, betiere erlijio katolikoa ardatza moduan hartuz, egituratu zuen bere pentsamendua:Arraza. Euskal nazioa definitzen zuen funtsezko ezaugarriak. Hizkuntza. Atzerriko eraginen aurrean hizkuntzaren garbitasuna defendatzn du.Gobernua eta legeak. Euskaldunen zilegizko legedia, Aranaren esanetan, Lagi-Zarra (foruak) zen.. Bere ustez, foruak Espainiako konstituzioarekin bateraezinak ziren.Ohiturak.
ohiturak eta tradizioak ziren euskal sena hoberen adierazten zuenak.
Historia. Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen, berreskuratu behar zena, hain zuzen.Erlijio katolikoa. Politika erlijioaren menpe egon behar zelarik. Aranaren ustetan, oztopo bat zen Euskadik zituen balore erlijosoak gordetzeko. EUSKAL ALDERDI NAZIONALISTAREN SORRERA Sabino Aranaren jarduera politiko laburrean hiru etapa bereiz daitezke:1) 1893-1898. 1893an (Larrazabaleko Hitzaldia), Sabino Aranaren jarduera politiko publikoaren lehendabiziko ekintzatzat har daiteke. 1894an Euskeldun
Batzokija
deitutako elkarte politikoa sortu zuen Bilbon.1895ean Bizkai Buru Batzarra osatu zen. Ideia nazionalisten lehenengo jarraitzaileak Bizkaiko erdi mailako klasekoak izan ziren.Sabino Aranaren planteamendu politikoak etapa honetan independentista erradikalak ziren.2) 1898-1902. 1898an EAJn talde foruzale bat sartu zen. Goi burgesiako kideak ziren eta Ramon de la Sota zuten euren buru. EAJn luzaroan elkarrekin bizi izan diren joera biak sortuz: independentista erradikala edo aranista eta autonomista. Momentu honetan aldatu zuen garapen ekonomikoarekiko jarrera.Aldi berean, planteamendu independentistekin jarraitu zuen. 3)1902-1903. 1902an, Aranak, kartzelan zegoelarik, bere bizitzan oso eztabaidatua izan den etapa bati hasiera eman zion: etapa españolista. Sabino Aranaren heriotza goiztiarrak ez zuen utzi ezagutzen bere planteamendu espaniolisten bilakaera eta zehaztapena. POSTARANISMOASabino Arana hil ondoren aukera nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren kontrola eskuratzeko.II. Errepublikan, EAJren helburu nagusia autonomia estatutua lortzea izan zen eta gerra zibilaren garaian lortu zen.

Entradas relacionadas: