Sabino Aranaren Nazionalismoa: Kontzeptua eta Faseak (1895-1903)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Sabino Aranaren Nazionalismoa (1895-1903)

Nazio Kontzeptu Kontserbadorea

Sabino Aranaren nazio kontzeptua kontserbadorea zen. Nazio bat osatzeko, bertako herritarrek ezaugarri batzuk partekatu behar zituztela defendatzen zuen. Nazionalismo hau karlismoarekin eta tradizionalismo intransigentearekin lotuta zegoen, foruak berrezartzearen aldekoa baitzen.

Nazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Iraganaren idealizazioa: Bere leloa "Jainkoa eta Lege Zaharrak" zen.
  • Kapitalismoaren aurkako jarrera: Goi burgesiak ezarritako sistema kapitalistaren kontra zegoen, goi burgesiak ohiko taldeak (baserritarrak, nekazariak, herritarrak) baztertzen zituelako.
  • Foruen defentsa: Goi burgesiak taldeak baztertzeak foruak desegingo zituela pentsatzen zuen.
  • Etorkinen bazterketa: Ez zituen etorkinak onartzen, haiekin sozialismoa Euskal Herrira iritsiko zela pentsatzen zuelako.
  • Industriaren aurkako jarrera: Industriak lehengo ohitura eta egituren desagerpena ekarriko zuela pentsatzen zuen.

Nazioa Osatzeko Baldintzak

Sabino Aranak nazioa izateko ezinbesteko ezaugarri batzuk behar zirela zioen. Arrazari garrantzi handia eman zion. Baldintzak hauek ziren:

  • Arraza
  • Hizkuntza
  • Gobernua
  • Legeak
  • Izaera
  • Ohiturak
  • Nortasun historikoa

Nazionalismoaren Aldeko Gizarte Taldeak

Nazionalismoaren alde jarri ziren hirietako erdiko klaseak (langileak), nekazariak eta arrantzaleak. Burgesia txikia ere honen alde jarri zen.

Burgesia txikiak enpresa txikiak zituen eta merkatua Euskal Herrian zegoen, hau da, Euskal Herrian ekoiztu eta saltzen zuten. Burgesia txiki hau industrializazioarekin batera sortu zen, eta ez zituen onartzen ez iraultza sozialista ezta goi burgesiak ezartzen zituen arauak ere.

Sabino Aranaren Nazionalismoaren Hiru Faseak

1. Erradikalismo politikoa (1893-1898)

Sabinorentzat Espainia zen gaitz guztien errudun, estatu liberala jarri zelako eta foruak ezabatu zirelako. Garai honetan independentziaren aldekoa zen, eta bere nahietako bat Euskal Estatu Konfederala sortzea zen. Bere nazionalismoak izaera tradizionalista eta integrista zuen. Euskal Nazionalismoaren oinarriak erlijio katolikoa eta arraza ziren. 1895ean EAJ sortu zen.

2. Jarrera moderatua edo pragmatikoa (1898-1902)

Fase hau diputazioan egon zen garaia da. 1898an, Ramon De La Sotak, Euskal Herriko elkarteko kide zenak, lortu zuen elkarte hori EAJren alde jartzea. Arana Bizkaiko diputazioan sartu zenean, jarrera aldaketa bat izan zuen:

  • Ideologikoki independentista izaten jarraitu zuen.
  • Jarrera moderatua edo pragmatikoa hartu zuen.

Jarrera aldaketa horrek industrializazioa eta Bizkaiko garapen ekonomikoa onartzea ekarri zuen. Foruen berreskuratzea eta autonomia lantzen hasi zen, Espainiako sistemaren barruan lan eginez.

Honek alderdia bitan banatzea ekarri zuen:

  1. Independentziaren aldekoak: Sabindar erradikalak.
  2. Autonomiaren aldekoak: Euskalerriakoak, moderatuak eta foruzaletasun liberalaren aldekoak.

Entradas relacionadas: