Sabino Arana eta Euskaldun Batzokia: Euskal Nazionalismoaren Jatorria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB
Aurrean dugun testua euskal nazionalismoaren aitzindari Sabino Aranak, bere jarraitzaileak Jaungoikoa eta Lege Zaharra leman jasotako doktrinen inguruan biltzeko, 1894an Bilbon sortu zen Euskaldun Batzokia elkarte politikoaren estatutuak dira. Testu politiko-ideologikoa eta publikoa da. Errestaurazioaren garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan kokatzen da.
Euskaldun Batzokiaren Estatutuak eta Ideia Nagusiak
Azterketari dagokionez, Sabino Aranak aldarrikatzen zuen Bizkaia independentetzat eraiki zuen proiektu politikoaren ideia nagusiak finkatzen dira:
- Euskaldun Batzokia izeneko aisialdirako zentroa sortzen da, Jaungoikoaren eta Lege Zaharraren lemak laburbiltzen duen doktrina jarraitzaileen arteko adiskidetasuna sortzeko (1. art.).
- Euskaldun Batzokia elkartea Bizkaiko Batzar Nagusien menpe geratuko zela (2. art.).
- Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango zela (3. art.).
- Foruak berrezarriko zirela eta euskara izango zela hizkuntza ofiziala (4. art.).
- Estatua elizaren menpe egongo zela (7. art.).
- Bizkaiak eta gainontzeko sei euskal herrialdeek Euskalerria osatuko zutela, baina bere autonomia mantenduz (8. art.).
Nazionalismoaren Testuingurua
Espainian eta Euskal Herrian
Espainian Europan baino beranduago agertu zen nazionalismoa, eta eragin handiena Katalunian, Galizian, Euskal Herrian eta Valentzian izan zuen. Liberalismoak ekarritako zentralismoa areagotu zen, eta era berean, kontzientzia nazionalista sendotu zen.
Euskal Herriari dagokionez, nazionalismoaren agorraldian foruen abolizioak eta industrializazioak eragin zuten. Ideologia nazionalismoaren sortzailea Sabino Arana izan bazen ere, aurreko beste mugimendu batzuetan oinarritu zen.
Sabino Aranaren Ideologia eta Nazio Kontzeptua
Sabino Arana euskal abertzaletasunaren eragile ideologiko nagusia izan zen. Independentziaren ideiara heldu zen. Bere nazio kontzeptua teoria alemanean oinarritu zen, eta horrek nazioa elementu objektibo komunek definitzen zutela zioen, elementu horiek honako hauek direlarik:
- Arraza
- Hizkuntza
- Gobernua
- Legea
- Ohiturak
- Historia
- Erlijio katolikoa
Sabino Aranaren ustez, arraza zen euskal nazioa definitzen zuen funtsezko elementua edo ezaugarria, eta ondorioz, arrazaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen. Hizkuntza dator atzetik. Gobernuari eta legeei dagokienez, euskaldunen zilegizko legedia Lege Zaharra zen.
Sabino Aranaren Jarduera Politikoaren Etapak
Sabino Aranaren jarduera politiko laburrean hiru etapa bereiz daitezke:
Lehenengo etapa (1893-1898)
Hitzaldi ospetsu bat eman zuen, bertan ordura arteko alderdi politikoak aztertu eta alderdi nazionalista bat sortu behar zela esan zuen, Jaungoikoa eta Lege Zaharra lemaren bidez laburtuz bere irtenbidea.
Bigarren etapa (1898-1902)
EAJ talde foruzalean sartu zen. Euskalerria elkartetik zetozen goi burgesiako kideak ziren, eta Ramon de la Sota zuten buru. Kide berriek jarrera toleranteagoak eta ideia autonomistak sartu zituzten, EAJn luzaroan bizi izan ziren bi joera sortuz: independentista erradikala eta autonomista. 1898an Sabino Arana diputatu nagusi aukeratu zutenean, industrializazioa kondenatzeari utzi zion, baina planteamendu independentistek jarraitu zuten.
Hirugarren etapa (1902-1903)
Etapa espainolistari eman zion hasiera. Independentismoa alde batera utziz, Espainiako estatuaren batasunaren barruan autonomia ahalik eta handiena lortzen saiatuko da. Sabino Arana handik gutxira hil zen.
Ondorioa
Bukatzeko, Euskal Herrian oso garrantzitsua izan den mugimendu nazionalistaren adierazpentzat har daiteke aztergai dugun testua, eta funtsezko iturria da nazionalismoa eta Sabino Arana ikertzeko.