Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,64 KB
Sabino Aranaren Ideologiaren Oinarriak
- Arraza: Euskal arrazaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen.
- Hizkuntza: Hizkuntzaren garbitasuna defendatu zuen.
- Gobernua eta legea: Sabinok foruei "Lege Zaharra" deitu zien. 1839ko legea bertan behera utzi behar zela esaten zuen; horrela, automatikoki 1876koa kendu egiten zen.
- Ohiturak: Sabinorentzat, nekazaritza inguruan gordetzen ziren ohiturak eta tradizioak ziren euskal sena ondoen adierazten zutenak.
- Historia: Euskadiren iragan independentea, Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen.
- Erlijio katolikoa: Euskadi katolikoa zen eta Aranak erlijioa politikaren gainetik jartzen du. Lelo bat sortu zuen erlijioak zuen garrantzia eta proiektu politikoa laburtzeko: J.E.L. (Jaungoikoa Eta Lege Zaharra).
Sabino Aranaren Proiektu Politikoaren Etapak
1. Etapa: 1893-1898
1893an Larrazabaleko Hitzaldia eman zuen. Bizkaiko alderdiek ez zuten erantzun, eta orduan alderdi berriak sortu ziren, hauek nazionalistak izanik. Hitzaldiaren bukaeran, J.E.L. leloaren bidez laburtu zuen eskainitako irtenbidea. 1894an Euskaldun Batzokia sortu zen, J.E.L. leloaren jarraitzaileak biltzen zituena. Hurrengo urtean batzokia itxi eta Sabino espetxeratu zuten. 1895ean "Bizkai Buru Batzarra" osatu zen, EAJren aitzindaria.
Ideia nazionalisten lehen jarraitzaileak Bizkaiko erdi mailako klaseak izan ziren, hiritarrak batez ere, industrializazioak ekarritako aldaketen kontra zeudenak. Sabino Aranaren planteamendu politikoa Espainian integratuta egotearen kontrakoa zen.
2. Etapa: 1898-1902
1898an EAJn Ramon de la Sota foruzalea sartu zen, "Euskalerria Elkartetik" zetorrena (foruak berreskuratzeko taldea). Jarrera toleranteagoak eta ideia autonomistak sartu ziren alderdian. Ondorioz, EAJn bi joera bereizi ziren:
- Independentistak edo aranistak: Aranaren jatorrizko ideien aldekoak.
- Autonomistak: De la Sotaren jarraitzaileak.
3. Etapa: 1902-1903
1902an, Arana kartzelan zegoela, etapa berri bati hasiera eman zion: etapa espainolista. Independentismoa utzi eta Euskadi Espainia barruan kokatzen saiatu zen.
Postaranismoa eta EAJren Bilakaera
Sabino Arana 1903an hil eta gero, alderdian bi joera nagusi egon ziren:
- Aberritarrak: Independentismoaren aldekoak (aranistak). Aberri egunkaria zuten hizpide.
- Euskalerriakoak: Autonomistak edo komunionistak ziren. Euskalduna astekaria argitaratzen zuten.
EAJren bilakaera historikoa:
- 1905: Autonomistek indarra hartu zuten.
- 1908-1915: Independentistek hartu zuten indarra.
- 1916: Autonomistek berriro indarra hartu eta alderdiari izena aldatu zioten: "Comunión Nacionalista".
- 1921: Independentistak alderditik bota zituzten. Orduan, Comunión Nacionalista bakarrik geratu zen eta independentistek EAJ berria sortu zuten.
- 1923-1930: Nazionalistak jazarriak izan ziren eta ez ziren onartuak izan.
- 1930: Indar gehiago edukitzeko, CN eta EAJ berriro elkartu ziren eta honi EAJ deitu zitzaion betirako. Hala ere, sektore akonfesional eta sozialistak banandu egin ziren, EAE-ANV sortuz (alderdi akonfesionala eta sozialismotik gertu dagoena).