Rousseau eta Pestalozzi: Hezkuntza Modernoaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB
Jean-Jacques Rousseau: Naturalismo Pedagogikoa
Jean-Jacques Rousseau naturalismo pedagogikoaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Izan ere, giza natura aztertzearen bidez, bere filosofia politikoaren eta hezkuntzaren oinarri teorikoak barneratu zituen. Autore honek egindako ekarpenek bira epistemologikoa eragin zuten aro garaikideko pentsamendu pedagogikoan.
Haren helburua, natura arauen bidez, errespetua eta zoriontasuna bilatzea zen. Bizi zuen testuingurua kontuan hartuta, Rousseauren jarrera baikorra zen, eta, ondorioz, gizartean itxaropena piztea lortu zuen. Hori kontuan hartuta, hezkuntza hobetzeko erantzunak eman zituen.
Rousseauren Hezkuntza Filosofia eta Haurraren Garapena
Rousseauren hezkuntzaren filosofia ordena naturala errespetatzearekin erlazionatzen zuen. Haren ustez, ordena natural hori gizakiak etapa desberdinak finkatzearen ondorioa da, eta, beraz, gizakiaren etapa bakoitza errespetatu behar da. Garai hartan umeak ahal bezain laster helduak izatea bilatzen zen. Aitzitik, berak proposatutako pedagogian, haur hezkuntza gizakiaren ezinbesteko etapa da, non umearen nortasuna eraikitzeko aldia den.
Rousseauren ustez, haurra naturaz ona da, bere joera naturalak onak dira, eta gizartea da eragin txarrak edo negatiboak eskaintzen dizkiona. Beraz, autore honen arabera, haurrari jarduten utzi behar zaio. Ideia hau oso berritzailea izan zen.
Rousseauren beste helburu bat ume bakoitza autonomoa izaten ikastea zen. Horretarako, umea gai izan behar zen modu naturalean, inguratzen dion testuingurua aztertzeko. Hori lortzeko, umearen hezkuntza naturaltasunez landu behar da, haurraren garapena eta autonomia hobetzeko asmoz.
Ikaskuntza Esperientziaren Bidez
Ikasteko, soilik esperientziaren bidez irakatsi ahal zela defendatzen zuen, transmisio bidezko irakaskuntza alde batera utziz. Ildo beretik, gorputzaren garapena eta adimen intelektuala elkartuta egon behar zirela defendatzen zuen; izan ere, adimenaren garapena itxurazkoa den bitartean, gorputzaren garapena erreala da. Gorputzaren garapena adimenaren garapenaren ondorioa da, eta, beraz, baldintzatuta dago. Testuinguru horretan, irakaskuntza jolasarekin eta dibertsioarekin ere erlazionatzen zuen.
Johann Heinrich Pestalozzi: Hezkuntza Erreformak
Johann Heinrich Pestalozzi (1746-1827), Suitzar pedagogoa, garrantzi handiko berrikuntzak egin zituen pedagogian. Jean-Jacques Rousseauren Emile obra irakurri ondoren, hark hezkuntzaren inguruan zituen ideiak landu eta garatu zituen. Filantropia joera eta hezkuntza aktiboa bultzatu zituen pedagogian. Sistema berriak asmatu zituen, haurraren adimena eta ulermena pixkanaka garatu ahal izateko. Eskola berriak sortu zituen, bereziki nekazari inguruko haur pobreentzat, eta liburu ugari idatzi zuen pedagogiaren inguruan.
Pestalozziren Teoria Pedagogikoak eta Helburuak
Pestalozziren helburu nagusia umearen garapen naturala irakaskuntza metodoan egokitzea zen, bere esperientzia pertsonalen bitartez. Herri-hezkuntzarako proposamen pedagogiko bat zuen. Pedagogoak hezkuntzan erreformak egitea proposatzen zuen, hezkuntza demokratikoago bat lortzeko. Proposamenak ez zuen oinarri zientifikorik, izan ere, Pestalozziren intuizioaren bidez landu zuen. Helburu nagusia baliabide gutxiko umeak integratzea zen, lanbide ikaskuntzaren bidez.
Irakasleak ez zuen itxura autoritarioa, eta, gainera, umeen beharrak asetzeko prest egon behar zen. Bere interes handiena umeak berdintasunean heztea zen, hau da, jende marjinatuari ikasteko aukera ematea.
Pestalozziren Ideia Pedagogiko Nagusiak
- Zenbakiak dituen taula bat erabiltzea.
- Eduki errazekin hasi, pixkanaka eduki zailak barneratzeko.
- Umeen oroimena aberastea, objektuen eta materialen deskribapen txikiak eta errazak erabiliz.
- Marrazketaren bidez neurtzeko eta adierazteko gaitasuna bultzatzea. (Pestalozziren ustez, marrazketaren bidez idazketa lantzen zen)
- Psikologia erabiltzea, soinutik hitzera eta hitzetik esaldira pasatzeko.
- Idazketa eta irakurketaren bidez hizkuntza indartzea.
- Hezkidetza sustatzea.
- Ikasleen bidez beste irakasleei irakastea.
- Sormenezko eta produktiboa den hezkuntza sustatzea.
- Morala eta erlijioa irakastea.
- Umearen eta amaren arteko harremana kontuan hartzea.
- Hezkuntza soziala bultzatzea.
- Naturatik ikastea (ikusten diren gauzetatik ikastea).
- Eskola eta lana lotzea, irakurketa, idazketa, marrazketa eta antzekoak nekazaritzarekin lotuz.