Rotterren Nortasunaren Teoria eta Nortasunaren Nahasmenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB
B. Rotter eta Nortasunaren Psikologia
B. Rotterrek nortasunaren psikologiari 4 kontzeptu garrantzitsu ekarri dizkio:
1. Jokabide Potentziala (JP)
- Egoera jakin batean jokabide espezifiko bat garatzeko probabilitatea.
- JP = Indargarriaren Igurikimena X Indargarriaren Balio Subjektiboa.
2. Indargarriaren Balioa (IB)
Indargarri batzuei ematen zaien balio subjektiboa da, batzuk besteen gainetik lehenetsiz.
3. Igurikimena
- Jokabide bat eginda indargarria jasotzeko itxaropena da, aurreko esperientzietan oinarrituta.
- Barne Igurikimena: Helburuen lorpena norberaren esku dagoela uste izatea.
- Kanpo Igurikimena: Helburuen lorpena norberaren esku ez dagoela uste izatea.
- Horrela uste duenak ahalegin gutxi egingo du.
- Lehenengoen kasuan, kontrol-lekua haien barnean dago, gertatzen zaienaren erantzuleak dira; bigarren kasuan, kanpoan.
4. Egoera Psikologikoa
Bizi dugun egoeraren egiten dugun interpretazioaren araberakoa da. Horren arabera, gaitasuna izan dezakegu (ala ez) inguruneko aldaketetara egokitzeko eta gure ekintzen ondorioak ebaluatzeko.
Nortasunaren Nahasmenduak
Kontzeptu Orokorrak
Zaila da "normala" eta "anormala" objektibotasunez bereiztea.
Nortasunaren Nahasmenduak Dituen Pertsona Identifikatzeko Irizpideak
- Egonkortasun hauskorra edukitzea.
- Jokabide zurruna izatea.
- Errepertorio patologiko ugari izatea.
Nortasunaren Nahasmenduen Ezaugarri Komunak
- Kultura guztietan ematen dira.
- Jokabide-eredu mugatu eta zurrunak dira.
- Estres-egoeretan emozio-hauskortasuna eragiten dute.
- Ez dira homogeneoak; pertsona bakoitzak berezko sintomatologia izaten du.
1. Antisoziala
Hotza, gogorra, bihotz-gabea, anbizio handikoa, oldarkorra, frustrazioarekiko tolerantzia gutxikoa. Arriskuak eta zigorrak ez dute inhibitzen. Patroi kognitibo eta zurrunak erabiltzen ditu. Emozio samurrak baztertzen ditu.
2. Nartzisista
Harroputza, esnoba, mizke hazia, esplotatzailea. Bere garrantzi pertsonala gehiegizkoa da. Afektuak bere buruari zuzentzen dizkio besteei baino. Arreta-gunea izan nahi du. Emozionalki hauskorra da. Bere burua nabarmentzea gustatzen zaio.
3. Mendekoa
Otzana, autoestimu baxua du. Erantzukizuna eta kontrola besteen eskuetan uztea nahiago du. Bakarrik dagoenean ez da gai bizitza konstruktiboa osatzeko. Ingurunearekin elkarreragiteko trebetasun falta zaio.
4. Histrionikoa
Azalekoa, apetatsua, enpatiarik gabekoa. Jokabide dramatikoa, gehiegizkoa, itxuraz hauskorra, histerikoa. Heldugabea da besteekiko harremanetan. Manipulatzailea eta seduktorea da.
5. Pasibo-Agresiboa
Anbibalentea, negatibista, aurka egiteko joera du. Umore txarrekoa, kexatia, ezkorra. Umore-aldaketa bizkorrak ditu. Geldiezina, ezegonkorra.
6. Obsesibo-Konpultsiboa
- Arauei oso lotuta bizi da.
- Besteekin duten estatusaren arabera erlazionatzen da.
- Balio konbentzionalak bere arau bihurtzen ditu.
- Afektuetan erreprimituak, solemneak.
- Obsesioa: Pertsona baten gogamenean behin eta berriz sartzen den eta gogoko ez duen pentsamendua edo ideia, antsietatea, atsekabea edo ezinegona eraginez.
- Konpultsioa: Jokabide errepikakorra (beha daitekeena edo barnekoa), subjektuak egin beharrekoa dela sentitzen duena, obsesioak sortutako pentsamendu negatiboak arintzeko.
7. Sahieste-Nortasuna
- Isolamendu- eta bakardade-sentimenduak.
- Baztertua edo umiliatua izateko beldurra.
- Hipersentikorra.
- Autoestimu baxua.
- Pertsona arraroa.
8. Eskizoidea
- Besteei umorea edo premiak antzemateko ezintasuna.
- Soraioa.
- Ez da batere komunikatiboa.
- Helmugetan zehaztugabea.
- Jokatzerakoan ezin du erabaki.
- Bere buruan murgilduta bizi da.