Rosika Schwimmer, Erraketistak eta Beste: Galdera Historikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Noraren amonaren gaztetako kirola?
Erraketista izan zen bere garaiko frontoietan: Elgoibarren hasi zen, eta gero Bartzelonan eta Kanarietan aritu zen.
Zer esan nahi du "izurdetzeak" laminen hizkuntzan?
Gizon edo emakumeren bat beren maitale bihurtzea.
Edith Wynnerren aitaren lanbidea eta bizilekua?
Hiriko bitxigile ezaguna zen; dozenaka artisau zituen bere esanetara. Budapestekoa zen, familia merkatari judukoa. Lehen Mundu Gerrarekin batera, Chicagora alde egin zuen, familia utzita.
"Tximeleta" hitzari buruzko bitxikeria museoan?
Historia Naturaleko Museoko begiraleak kontatu zien munduko hizkuntzetan “tximeleta” nola esaten den jasotzen ari zirela. 100 hizkuntza ingurutan jaso zutela hitza, euskaraz barne.
Zergatik zuen Rosikak liburuzaletasuna txikitan?
Ez zelako osasun oneko umea: zazpi urterekin, 106 egunez jarraian egon behar izan zuen eskolara joan gabe, eta etxean ematen zituen egunak (ziurrenik irakurtzen).
Sufragioa: Alderdi Errepublikanoaren eta Demokrataren iritzia?
Bai, iritzi berekoak ziren. Bi alderdiak beldur ziren emakumeek botoa emanez gero, alkoholaren aurkako lege murriztaileak sustatuko ote zituzten.
Rosikaren aitaren lana eta pasioa?
Nekazaritza esperimentalean aritzen zen. Elizak ermita baten inguruko lurrak utzi zizkien zaintzeko, eta horren truke, anaiekin batera gauzak landatzen zituzten han. Bere benetako pasioa, ordea, zaldiak ziren: hazi eta saldu egiten zituen. Zaldizko bikaina zen; Austriako enperadoreak berak, albotik pasatzean, txundituta agurtu omen zuen.
Edith Wynnerrek zer esaten zuen AEBn bere gurasoez?
Neskatoa zela, Estatu Batuetan gurasoez galdetzen ziotenean, Edith Wynnerrek esaten zuen ez zuela gurasorik, auto-istripu batean hil zirela biak. Bere bila joaten zena osaba bat zela gaineratzen zuen.
Ondarroako baserritarrak eta aiton-amonen jarrera?
Idazleak aipatzen duenez, Ondarroako baserritarrak goizaldean iristen ziren azokara eta beren etxeko atarian aldatzen zituzten oinetakoak goizeko seietako mezatara txukun joateko. Amona haserretu egiten zen lokatza uzten zutelako; gainera, behin, gehiegi hurbiltzeagatik, idi batek adarra sartu zion kokotsean eta hori ez zien barkatzen. Aitonak, berriz, atariko argia piztuta uzten zien, argi pixka batekin alda zitezen.
Rosika Schwimmer: Bakezalea eta Aktibista
Rosika Schwimmer talde bakezale bateko kidea zen, eta Henry Fordekin batera Bakearen Ontziaren (Peace Ship) ekimena bultzatu zuen Lehen Mundu Gerra gelditzeko asmoz. Mugimendu bakezaleak sustatu zituen, eta AEBko presidentearekin ere hitz egin zuen. Gerra hasi zenean, Londresera joan zen bizitzera aldi baterako, eta handik gutxira, AEBra emigratu zuen bakea lortzeko proposamenekin. Bere antimilitarismoak Estatu Batuetako herritartasuna lortzea zaildu zion; zin egitean adierazi zuen ez zituela armak hartuko, ezta bere burua defendatzeko ere, nahiz eta gainerakoan estatuak eskatzen zion guztia beteko zuela esan.