Rokokoa eta Neoklasizismoa: XVIII. eta XIX. Mendeko Arte Estiloak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

Rokoko Estiloa

XVIII. mendearen bukaeran nagusitu zen. Orduko gustuak goi-aristokrazia fribolo eta hedonista batek gidatu zituen. XVII. mendean bizi izandako porrot ekonomikoaren ondorioz, burgesia indartsu agertu zen. Aberaste- eta ekoizpen-molde berriak abiarazi zituen burgesiak. Goi-aristokrazia egoera lasai batean bizi zen.

Rokoko estiloak aristokraziaren eskariei erantzun zien: friboloa, hedonista, apaingarri-zalea, kezkarik gabea, akritikoa eta guztiz sentsuala. Aldiz, burgesen eskariei erantzun zien artea zurruna, naturalistagoa eta didaktikoagoa zen. Arte-molde guztietan azaldu zen Rokokoa.

Pintura

Gaiak arinak eta friboloak ziren: gorteiatze- eta erotismo-gaiak, mitologia eta alegoriazko gaiak.

Ezaugarri nagusiak

  • Pintura-materialen berezko ezaugarri fisikoen aldeko gustua.
  • Kolore aberats eta distiratsuen erabilera.
  • Perspektiba eta irudi-bilduei begira, ikuspegi behartuen erabilera.
  • Erretratuak landu ziren nagusiki:
    • Ohitura-koadroak.
    • Pintura moralizatzailea.
    • Konposizio soil eta eraginkorrak.

Aipagarria da pastelaren erabilera, erretratuak egiterakoan erraz lausotzen delako eta pigmentuek ez zutelako argitasunik galtzen.

Rokokoaren barneko joerak eta artistak

Aristokraziaren gogokoenak Watteau, Boucher eta Fragonard izan ziren, trebetasun teknikoa eta kalitatearen gustu fina zutelako. Gainera, gorteiatze-gaiak, jaiak eta lan erotikoak egiten zituzten. Jai aristokratikoetako galaien eszenak eta Commedia dell’Arte italiarreko pertsonaiak aurkeztu zituzten.

  • Boucher erretratugile bikaina zen eta emakume biluziak margotzen zituen.
  • Fragonardek gorteiatze-eszena ugari egin zituen eta kabinete-pintura saileko margolan iradokitzaileak eskaini zituen.

Hauei “vedutisti” deitu zitzaien eta harrera handia egin zitzaien.

Arkitektura

Barrokoaren jarraitzaileek antzeko konposizio-eskemak bideratu zituzten. Izaera apetatsua eta inprobisatua zuen. Goi-aristokraziaren eta monarkiaren gustukoa zen.

  • Egiturazko osagaien irudiaren desegitea: ohikoak urre-kolorekoak, konposizio konplexuak, trompe l’oeil ugariak.
  • Zutabeak, entablamenduak eta gangak apainduta.

Erdi Europako eliza batzuetan ikus daitezke adibide hobeak.

Neoklasizismoa

Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberako formez berriro ere arduratu zen estiloa da. Era mimetikoagoan imitatu ziren Errenazimentuko formak, eta mintzaira plastiko greziarra nahiz erromatarra erabili ziren. Unibertso klasikoaren aldeko interesa Arrazionalismoaren ondorio izan zen, baliabide arrazionalak miretsi baitzituen.

Testuingurua eta ezaugarriak

  • XVIII. mendearen erdialdean sortu zen (Argien Mendea).
  • XVIII. eta XIX. mendeetan Frantzian garatu zen.
  • Ilustrazioa garatu zen testuinguru berean garatu zen.
  • Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberakoa zen.
  • Europan zehar zabaldu zen, batez ere Italian.
  • Espainian ez zuen arrakastarik izan XVIII. mendearen erdira arte, Barrokoa oso sustraituta zegoelako eta ideia ilustratuak oso zabalduta ez zeudelako.
  • Gizartean aldaketak eman ziren, baina politikaren arloan ez.
  • Ilustrazioaren ideia arrazionalisten eragina.
  • Frantzian 1789an Iraultza gertatu zen.
  • Inperio Napoleonikoaren arte ofiziala izan zen.
  • Monarkia argidunen gogokoa izan zen.
  • Espiritu arrazionalistarekin oso lotuta.
  • Arkeologiarekiko interesa.
  • Mundu klasikoaren interpretazio idealizatua.
  • Rokokoarekin eta Erromantizismoarekin batera garatu zen (estilo burgesa).
  • Arte-akademiek, eskolek... arte klasikoaren ezagutza bultzatu zuten.
  • Propagandaren artea bihurtu zen Iraultza bukatutakoan.

Artista garrantzitsuak

Winckelmann eta Ingres izan ziren artista ezagunenak.

Entradas relacionadas: