Robert Louis Stevenson: Eskoziar Eleberrigilea eta Idazle-Bidaiaria
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,58 KB
Robert Louis Balfour Stevenson eleberrigile eskoziarra, poeta eta idazle-bidaiaria, eta ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borges, Ernest Hemingway, Rudyard Kipling, Vladimir Nabokov, eta J. M. Barrie. Idazle modernista gehienek arbuiatzen zuten ospe handia zeukalako eta ez zelako haien modernismoaren definizioan sartzen. Hala ere, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi dira eta Kanonean lekutxo bat egin diote.
Biografia
Robert Louis Stevenson Edinburgon – Eskozia – jaio zen 1850.eko azaroaren 13an eta Upolo Samoan hil zen 1894.eko abenduaren 3an. Hortaz, gazte samar zelarik aurkitu zuen heriotza eskoziar handiak. Halere, 44 urte horietan zehar hamaika gauza egiteko tartea hartu zuen.
Lanak
Bere bi obra entzutetsuenak 80. hamarkadan – 1880 – argitaratu zituen. Lehenengoa, Altxor uhartea, 1883. urtean argitaratu zen liburu formatoan. Obra honek sona eta ospea ekarri zion eta oraindik ere ematen dio. Bigarrena, Dr. Jekkkyll eta Mr.Hyde-ren kasu harrigarria, 1886.ean argitaratu zuen ikaragarrizko arrakasta lortuz eta, lehengo ospea sendotuz.
Bidaia
Aipagarria da Stevensonek egindako ia bidaia guztietatik sortu zuela literatur lan bat. Horren adibide gisa: Lurbarruko bidaia liburua. Idazle eskoziarra ez zen turista soil bat izan, aitzitik, letra larriko BIDAIARIA izan zen.