Rikardoren enplegagarritasun eta orientazio plana
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,36 KB
Kasuaren deskribapen laburra eta egindako eskariaren azalpena
1. Kasuaren deskribapen laburra eta egindako eskariaren azalpena
a) Hasierako elkarrizketa
Elkarrizketa bat (edo beharrezkoak diren guztiak) egingo da Rikardorekin eta, bertan, premiak ezagutu ahal izateko eta enplegagarritasun-maila zehazteko behar adinako informazioa bildu beharko da. Honako alderdi hauek hartuko dira kontuan bereziki:
- Pertsonaren identifikazioa
- Prestakuntzaren identifikazioa
- Lan-esperientziaren identifikazioa
- Prestasunaren identifikazioa
- Egungo lanpostuan izandako jarrera-aldaketak zer eragin zuen identifikatzea
- Interes berrien identifikazioa
- Lan-aukeren identifikazioa
- Trebetasunen eta oinarrizko gaitasunen identifikazioa
Elkarrizketa egitean, Rikardoren ulermen-maila hartu beharko da kontuan. Horretarako, elkarrizketaren egitura, iraupena, erabiliko diren hitzak eta laguntzeko materiala egokituko dira.
b) Premiak ezagutzea
Proposatutako kasutik abiatuta, honako premia hauek ondoriozta daitezke (hala ere, hasierako elkarrizketan gehiago zehaztu daitezke):
- Zenbait lan-ohitura hobetzeko premia: puntualtasuna, lanera ez agertzea, justifikatu gabeko bajak, erantzukizun faltak eta antzekoak.
- Oinarrizko prestakuntzaren premia, beste lanpostu batzuk lortu ahal izateko.
- Orientazioaren premia, aukeran dituen lanbide-irtenbideak ezagutzeko.
- Rikardoren aukeretara eta mugetara egokitutako lan-helburua zehazteko premia.
- Enplegua bilatzeko teknikak ezagutzeko premia.
- Enpresa-mundua kontzientziatzeko premia.
c) Ekintza-plan pertsonalizatua
Rikardorekin batera planteatu daitezkeen helburuetan, honako hauek aipa daitezke:
-
Lan-ohiturak hobetzea:
- Lan-ordutegiak ongi betetzearen garrantziari buruzko gogoeta egitea.
- Gaixotasun-bajak hartzeko izapideak ezagutzea.
- Langile gisa dituen eskubideak eta betebeharrak aztertzea.
-
Oinarrizko prestakuntzaren maila igotzea:
- Oinarrizko prestakuntzako ikastaroren bat egitea.
-
Rikardoren lan-helburua zehaztea, haren interesen eta aukera errealen arabera:
- Interesak ezagutzea.
- Eskuragarri dituen eskaintzak ezagutzea.
- Erabakia hartzea.
-
Lana aktiboki bilatzeko teknikak ikastea:
- Curriculuma idazten ikastea.
- Hautaketa-elkarrizketak gainditzeko praktikak egitea.
- Enplegua bilatzeko beste zenbait teknika erabiltzea.
d) Praktikan gauzatzea
Arestian proposatutako ekintza guztiekin batera, bana-banako tutoretza-prozesu bat gauzatuko da. Tutoretza horrek garrantzi berezia izango du kasu honetan, Rikardok egingo duen bidearen koherentzia bermatu behar baita.
Rikardoren azken lan-esperientziaren ondorioz, oso garrantzitsua izango da laneratze prozesuarekin jarraitzea; jarraipen hori lanpostua mantentzeko ekintzen bitartez egingo da. Ekintza horietan, lanpostu berriaren egunerokotasunean sor daitezkeen egokitze-zailtasun txikiei buruzko gogoeta egingo da Rikardorekin batera.
Ebaluazioa eta jarraipena
EBALUAZIO ETA JARRAIPENA, 1. EHLABE – Inclusión sociolaboral para personas con discapacidad, GORABIDE