René Descartesen Duda Metodikoa eta Ni Pentsatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Descartes eta Duda Metodikoa: Niaren Finkapena

Descartesek ezagutzen duen guztia zalantzan jarri ostean, niaren existentzia finkatu zuen. Norberaren existentzia printzipio segurutzat hartuz, horren gainean eraiki zuen bere metodo zientifikoa.

Duda Metodikoa eta Bazterketa Prozesua

Descartesek ezagutzaren printzipioaren bila jartzen denean, zalantzagarriak diren edozein ideia baztertzen ditu. Horri duda metodikoa deritzo. Idazlearen ustez, zalantza metodo gisa erabiliz, zalantza ugari horietatik atera daiteke, baina ez da eszeptizismoan geratuko, enpiristak bezala. Zalantza horiek mantendu egingo dira arrazoi sendo bat izan arte.

Prozesu honetan, Descartesek baztertzen dituen informazio iturriak hauek dira:

  • Zentzumenetatik datozenak.
  • Zientziatik, ohituretatik eta hizkuntzetatik datozenak.
  • Maisu eta jakitunetatik datozenak.

Geometriatik datozenak ere zalantzan jartzen ditu, Jeinu Okertzailearen Hipotesiaren bidez. Honekin, azaltzen zuen agian jeinu okertzaile baten existentzia eta guk ziurtzat hartzen dugun guztia gezurra dela. Hala ere, hipotesi bezala kontuan hartu behar dugu ideia hori. Hots, ezagutza guztiak baztertuak izango dira filosofiaren benetako oinarri bezala. Honek ez du esan nahi faltsuak direla, baizik eta ezin direla izan ezagutzaren oinarriak.

Ni Pentsatzailearen Ziurtasuna

Metodoaren aplikazioaren ondorio bat ateratzen du Descartesek: Ni Pentsatzailea. Hau da, intuizio egiazkoa eta nabaria adierazi zuen printzipioa:

"Pentsatzen dut, beraz banaiz" (Cogito, ergo sum)

Prozesu horren ondoren, pentsatzailea dagoela ateratzen dugu zalantzarik gabe. Argi ikus daiteke norbait prozesu honetan dagoela. Hau da, Ni Pentsatzailea, zalantzarik gabe. Descartesek egindako proposamen honek zalantza arrazoi guztiak gainditzen dituela ikusten da. Beti gaizki egiten gaituen jeinu okertzaile baten existentziaren hipotesian adibidez, beharrezkoa da, ni oker egoteko, existitzea. Hortaz, ideia honen alde jarriko dut nire burua.

Cogito Argudioaren Kritika

Beste alde batetik, Descartesen ustez, niaren existentzia frogatu ahal da argudio arrazional bat erabiliz ("Pentsatzen dut, beraz banaiz"). Baina laster jarri zen printzipio hura ere zalantzan, ez baita dedukzio bat, paralogismo bat baizik.

Gainera, Descartesen arabera, garaian dagoen guztia zalantzan jarri behar da, eta dena zalantzan jartzeak pentsatzen duzunaren duda dakar, eta hori kontraesana izango litzateke. Beraz, ez nator guztiz bat hark esaten duenarekin.

Ondorioa

Laburbilduz, aipatutako arrazoiengatik argi geratzen da existitzen garela, nahiz eta Descartesen argudio arrazionala zalantzan jarri zuten hasieran. Halaber, Descartesek izan zuen garrantzia eta eragina nabarmena eta zalantzaezina izan zen, eta oraindik ere jarraitzen du izaten. Izan ere, oso kritikatua izan zen, zalantza erradikaletik abiatu arren, azkenean gauza guztietan sinesten bukatu baitzuen.

Entradas relacionadas: