René Descartes: Bizitza eta Egitasmo Filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

René Descartesen bizitza

Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen, eta aitak haurtzain baten esku utzi zuen René. Ahul eta serio hazi zen.

Bere ahulezia zela eta, aitak Reneren heziketa atzeratu zuen eta zortzi urte bete zituenean, jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika…) ikasi zituen. Geroago, aljebra eta geometria ikasi zituen. Ondoren, Poitiersen Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarraitzeko; bertan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu eta liburu handienak ezagutu zituen, letretako zientziak ahaztuz.

Parisa abiatu zen, non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin, printze baten armadan sartu zen boluntario eta Holandara bidali zuten. Bertan, hango matematikari baten lagun egin zen eta, lau hilabete geroago, geometria ikasteko metodo berri bat eskaini zion bere lagun berriari.

Greziako geometrilarien metodoak ikasi zituen eta, horretarako, koordenatuak erabili zituen, geometria analitikoa sortuz.

1629an Holandara bizitzera joan zen eta filosofia eta matematikaz gain, optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikasi zituen. 1634an “Mundua” deituriko tratatua idazten hasi zen. Argitaratzeko prest zegoenean, Galileok Inkisizioarekin izandako arazoen berri izan zuen.

1637ko ekainaren 8an, Metodoaren Diskurtsoa-rekin batera, bere geometria analitikoa eman zion munduari.

1646an, Holandako Egmond herriko lasaitasunean bizitzen zegoenean, Suediako erregina zen Kristinak bere gortera joateko erregutu zion. 1649aren udazkenean abiatu zen eta erreginaren ohiturei jarraitzeak gaixotzea eta hiltzea erakarri zion.

Egitasmo filosofikoa

Descartesen asmoa gizakion zoriontasuna da. Horretarako, nola jokatu behar dugun jakitea nahitaezkoa da. Honek ezagutza ziurra izatea exijitzen du, errealitate batean jokatu behar dugulako eta errealitate hori zertan datzan jakin behar dugulako, hau da, egia. Bere lehen urratsa ezagutza ziurra lortzea izan zen; hori izan zen bere Metodo ospetsua proposatzeko arrazoia.

Metodo horrekin zer existitzen den eta nolakoa den azaltzeari ekingo dio. Bertan honako gaiak agertuko dira:

  • Jainkoa
  • Mundua
  • Arima
  • Gizakion errealitatea

Orain izango da une egokia bere portaera planteatzeko, hau da, zoriontsua izateko nola jokatu behar den proposatzeko.

Entradas relacionadas: