Quattrocentoko Pintura: XV. mendeko Florentziako Artea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,27 KB
Quattrocentoko Pintura: XV. mendeko Florentzia
Aurrekaria: Giotto (lehenengo sakontasuna lortu zuen artista).
- Berpizkundeko margolariek ez dute eredu klasiko asko izango (Ponpeia hiriko indusketen ondoren mosaikoak berreskuratu arte, XVIII. mendean).
- Gaiak: Erlijiosoak, mitologikoak eta erretratuak.
- Natura erreferentzia nagusi gisa hartzen da.
- Espazioaren irudikapena perspektiba bidez egingo da; matematikak garrantzi handia du.
- Ezaugarriak: Ikuspegia, proportzioa eta edertasunaren garrantzia.
Perspektiba eta Espazioaren Irudikapena
Perspektibaren bitartez espazio koherenteak sortzen dira. Hiru perspektiba mota erabiltzen ziren:
- Tamainaz baliatuz: Objektuak txikitzen dira gure ikusmenetik aldendu ahala.
- Koloreaz baliatuz: Koloreak aldatzen joaten dira begitik urrundu ahala.
- Zehaztasunaz baliatuz: Objektua zenbat eta txikiagoa izan, forma orduan eta lausoagoa edo txikiagoa izan behar da.
Artea eta Edertasunaren Ideala
XV. mendean, artistak badaki egiten ari dena irudi bat dela eta ez errealitatearen imitazio huts bat. Bestalde, joera naturalista baztertuko du eta irudi koherenteen bila abiatuko da. Edertasuna bilatzea izango da helburua; horretarako, espazio, konposizio, kolore eta adierazkortasunaren trataera orekatua eta harmonikoa landuko da. Pinturaren emaitza fisika eta matematikaren hausnarketa da.
- Konposizio oso garbiak erabiltzen ziren (forma geometrikoetan oinarriturikoak).
- Marrazkiak koloreak baino garrantzi handiagoa du.
- Argi-itzala ez da oso nabarmena hasieran.
- Eskolak: Florentziakoa, Umbriakoa eta Veneziakoa.
Artista Nagusiak eta Lanak
Masaccio (Florentziako Eskola)
Freskoak altuera ezberdinetan egin zituen. Gazte hil zen, 27 urterekin.
- Hirutasuna (Trinidad): Freskoan eginiko lan txikia da, eskema geometrikoan oinarritua. Molde erromatarrak jarraitzen ditu eta perspektiba aurrez aurre ikus daiteke. Ikuspuntuak oso landuak daude eta hilobi baten antzeko egitura du, baina pinturan egina.
- Txanponeko Zerga: Matematikaz baliatzen da espazioen antolaketarako. Giottoren eragina oso nabarmena da: paisaia pobreak, bolumen handiko figurak eta giza gorputzak espresibitatez eta kanon klasikoaz beteak. Kapera batean dago eta naturaren elementuek garrantzia hartzen dute. Hiru eszenatan banatzen da, San Pedroren irudia islatuz.
Sandro Botticelli
- Venusen Jaiotza: Mihisean eginiko lan mitologikoa da. Biluzia (ezaugarri klasikoa) agertzen da, jakintzaren ideala adieraziz. Jainkoen irudikapenak eta udaberria agertzen dira; Venus betiereko maitasunaren ikurra da.
- Madonna del Magnificat: Marrazkiaren eta lerroaren fintasuna dira ezaugarri garrantzitsuenak. Marko zirkularra dauka eta ukitu erlijiosoa (pasarte biblikoa).
- Udaberria: Leihoari esker argitasuna lortzen du irudiak. Merkurio, Venus, hiru Graziak dantzan, Udaberria, Flora eta Zefiro agertzen dira margolanean.