Psikopatologia: Nahasmendu Psikologikoak Aztertzeko Zientzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,38 KB
Zer da psikopatologia?
Psikiatria eta psikologia klinikoak nahasmendu horiek tratatzen dituzte, larriak zein leunak, izan ere zenbait nahasmendu oraindik ondo zehaztu gabe daude, edo haren jatorriak ezezagunak dira edo tratamenduek ez dute nahi adinako eraginkortasuna lortzen.
Psikopatologiaren garapen historikoa
Antzinaroan zehar eta zibilizazio gehienetan, nahasmendu psikologikoak zigor bat ziren, Gaixotasun mentalaren kontzeptua duela gutxi agertu da.
- Grezia klasikoan
erokeria izpiritu maltzurrak edukitzearen emaitza zela uste zen eta sendagile-apaizek erreguteak eta zeremoniak egiten zizkioten Asklepio jainkoari. Medikuntzaren alorreko aitzindari hark aipatu zuen nahasmendu mentalen jatorria gorputzeko lau humoreen desoreka zela: odola, flema, behazun beltza eta behazun horia.
- Erroman, Galeno
(130-200 K.o.) izan zen tradizio hipokratikoaren defendatzaile nagusia. Haren ustez, eromenaren kausak organikoak (lesioak, alkoholaren gehiegizko kontsumoa, aldaketa menstrualak) edo mentalak izan zitezkeen (beldurrak, desengainuak, larritasunak)
- Erdi Aroan,
dementzia eta era horretako nahasmendu psikologikoak indar maltzurren adierazpentzat hartu ziren, tratamenduak basatiak izaten ziren.
- Aro Modernoan,
R. Descartesem dualismoak bere aztarna utzi zuen gogamenaz arduratzen zen medikuntzan. Nahasmenduak eta gaixotasunak sailkatzeko behatzen zutena zera zen, ea horiek organikoak/neurologikoak (garuneko arazoak) edo funtzionalak/psikologikoak (gogameneko arazoak) ote ziren.
- XVIII. mendean,
Frantziako Iraultzaren garaian. Philippe Pinelek (1745-1826) nahasmendu mentalen sailkapen bat egin zuen (malenkonia, mania, dementzia, idiozia) eta aldarrikatu zuen gogamenak jaso beharreko tratamenduak gorputzak jasotzen zituen tratamendu fisikoen pauso berberak jarraitu behar zituela.
Gaixotasun mentalaren kontzeptua baliagarria izan zen onartzeko nahasmendu psikologikoak zituzten pertsonak ez zirela sorginak edo bekatariak, baizik eta tratamendua behar zuten pertsonak zirela. Dena den, kontzeptualizazio horrek kritika gogorrak jaso zituen psikiatriaren esparrutik bertatik, ea Thomas Szasz psikiatraren El mito de la enfermedad mental (1961) edo La fabricación de la locura (1970) horren erakusle dira, izan ere, honako hau baieztatzen baizuen horietan:
Lan horretan, T. Szaszek aipatzen du gaixotasunak soilik gorputzari eragin diezaiokeela, eta horrenbestez, ezin dela gaixotasun mentalik izan.
Gaur egun, oraindik ere farmakoterapiaren eta psikoterapiaren arteko eztabaida indarrean dago tratamendu psikolgikoari dagokionez.
Farmakoek sintomak arintzen dituzte, batik bat eskizofreniarenak (delirioak, haluzinazioak, hizkera nahasia…) eta depresioarenak (etsipena, pentsatzeko zailtasunak, heriotzarekiko kezka…); dena den, farmakoterapiak soilik nahasmenduaren sintomei eragiten die, ez kausei. Eta kausa desoreka biokimiko bat denean ere, psikoterapia behar da jokabide-arazoei ata arazo emozionalei aurre egiteko.
Egungo gizartean, nahasmendu psikologikoak ikuspegi biologiko batetik behatzea partziala litzateke eta ez luke diagnostiko eta tratamendu fidagarri bat egitea ahalbidetuko.
Kategorizazio-ereduak
Irizpide eta ikuspegi teoriko desperdinek hiru eredu psikopatologiko finkatzen dituzte: eredu biomedikoa, eredu konduktuala eta eredu psikosoziala.
Eredu biomedikoa
Eredu hori psikiatriak garatu du, zeinak gaixotasunaren sintomak landu koadro klinikoak sailkatu eta tratamenduak farmakoen bidez egiten dituen, balizko esku-hartze psikosozialak alde batera utziz.
Eredu kognitibo-konduktuala
Jokabidea gauza jarraitu gisa deskribatzen du, eta jokabide anormalean eragiten duten aldagaiak askotarikoak eta konplexuak dira, jokabide normalean bezalaxe. Elkarren arteko desberdintasunak graduaren araberakoak dira, eta ez motaren araberakoak. Eredu honen jarraitzaileek diote terapia zeregin hezitzaile bat dela, pertsona bati bere zailtasunei aurre egiten erakutsi eta bere bizitzaren kontrol handiagoa izaten laguntzen diona.
Eredu biopsikosoziala
Paradigma biopsikosoziala jardunbiode klinikoa gidatzeko balio duen marko kontzeptual bat da, jokabidearen konplexutasuna hiru alorretatik aztertzen saiatzen dena: biologikoa (genetika, garuna, drogak), psikologikoa (prozesu kognitiboak, estresari aurre egitea) eta soziala (bizitzako gertakari estresagarriak). Eredu honen arabera interakzioa maila desberdinetan gertatzen da, nahiz eta oraindik ikerketak falta diren harreman horiek nola gauzatzen diren jakiteko.
Irizpide diagnostikoak
Hala ere, normalaren eta anormalaren arteko mugak argitzeko irizpide batzuk ezarri daitezke, eta arauak edo erregelak aplikatu daitezke psikopatologiaren ezagutzan gidatu gaitzaten. Lau “anormaltasun” irizpide daude arazo psikologikoak azaltzeko.
Irizpide estatistikoa
“Anormal” terminoa kontzeptu estatistiko bat da; normala jokabide ohikoena izango litzateke.
Irizpide estatistikoaren ideia nagusia zera da, pertsona bat definitzen duten aldagai psikologikoek banaketa normala dutela bere erreferentziazko biztanleriarengan. Normaltasunetik irteten den pentsamendu, jokabide edo emozio oro patologikotzat hartzen da. Era horretan, egonkortasun emozionala duen pertsona bat pertsona neurotiko batengandik bereizi dezakegu, gaitasun intelektual baxua eta altua bereizten ditugun bezalaxe.
Irizpide biologikoa
Jokabide anormala organismoaren funtzionamendu inperfektuaren ondoriozkoa da, zeina garunaren alterazio estruktural edo funtzional batetik eratorria den. Prozesu biologikoek giza jokabideengan eta emozioengan duten garrantzia ukaezina den arren, egia da baita ere prozesu horiek faktore psikosozialen eta inguruko faktoreen eragina jasaten dutela.
Irizpide soziala
Psikopatologia garai jakin batean finkatutako eraikuntza edo arau sozial bat da. Kulturaz gaindiko ikasketetan frogatu daitekeen eran, kultura batean normala dena anormala da beste kultura batzuetan; adibidez, Mendebaldean alkohola legezko droga bat den bitartean, arabiar kulturan debekatuta dago.
Irizpide subjektibo eta pertsonala
Pertsona bakoitzak badaki zein den bere ezintasuna edo sufrimendu pertsonala bere bizitza arrakastaz garatzeko garaian. Irizpide hau ere ez da zuzena, ordea, pertsona askok ez baitituzte euren sintomak ezagutzen edo ez baitituzte ondo interpretatzen.
Sailkapena eta diagnostikoa psikopatologian
Psikopatologiak fenomeno psikiko anormalak deskribatzen eta azaltzen ditu. Hala ere ez dago adostasun orokortu bat nahasmendu mentalen sailkapena egiteko orduan. Diagnostikoak subjektiboak dira.
. Gogo-aldarteen nahasmenduak: depresioa
Depresioa gorputz osoari, pentsamenduei eta gogo-aldarteari eragiten dien ondoez sakon gisa definitu daiteke. Ez da tristura egoera iraunkor bat, edo ahulezia pertsonal bat, edo borondatearen bidez pertsona batek aldatu dezakeen jarrera bat.
Pertsona bat deprimituta dagoenean, bere pentsamenduak negatiboak izan ohi dira, akidura edo minaren gisako ondoez fisikoa izaten da, eta emozioak tristuraz eta bizitzarekiko etsipenaz zamatuta daude.
Depresioak modu larrian eragiten dio pertsona baten eguneroko jarduerari eta berau jasaten duen pertsonaren adinaren arabera ezaugarri ezberdinak dauzka. Egoera estresgarri baten ondoren agertu edo denboran zehar garatu daiteke.
Oro har, bi depresio mota bereizi daitezke: endogenoak eta exogenoak. Depresio endogenoetan ez dago kanpoko kausarik eta faktore biologikoen (serotonina neurotransmisorearen urritasuna), herentzia genetikoaren edo arazo neurologikoen ondorioa dira. Depresio exogenoak gatazka psikosozial batetik eratorri daitezke, hau da, kanpotik edo ingurunetik datozenak; esate baterako, dibortzioa edo lanik gabe egotea.
Depresioaren sintoma esanguratsuenak ondorengoak dira: Fisikoak. Lo arazoak (loezina), jangale galera, jarduera eta desio sexualaren galera. Buruko mina, idorreria eta hilekoaren galera ere agertu ohi dira. Animikoak. Tristura eta suminkortasuna, gehiegizko urduritasua, hutsune- eta ezintasun-sentimenduak. Kognitiboak. Deprimitutako pertsona baten errendimendu kognitiboa txikiagoa da, arreta eta kontzentrazioa jaitsi egiten dira.
Antsietate-nahasmenduak
Antsietatea emozio asko (beldurra, lotsa, errua) barne hartzen dituen sentsazio bat izan daiteke. Kontrola eta borondatea galtzen direnean angustia agertzen da, etsipenezeko egoerekin eta tentsio psikiko handiekin lotuta dagoena.
Antsietatea erantzun emozional bat da, hiru sistemen parte-hartzea daukana: Fisiologikoa. Odol-presio handia, tentsio muskularra, aldaketak arnasketan… Kognitiboa. Distortsio kognitiboak, ideia irrazionalak eta beldurrak edo tentsio emozionalak (oro har argitasunez pentsatzeko ezintasuna). Motorra. Ihes- edo saiheste-erantzuinak, dardarak, paralizatzea, totelka hitz egitea.
Nahasmendu fobikoak
Fobia bat gehiegizko beldur bat da, iraunkorra, irrazionala eta neurriz kanpokoa,objektu, animalia, pertsona edo egoera jakin batzuek sortzen dutena.
Fobien ezaugarri nagusia zera da, ekarpen eta defentsa erantzun bat dagoela eragile fobikoarekiko, pertsona bati larritasun handia eragiten diona, nahiz eta jakin badakien bere beldurra arrazoirik gabea dela. Fobiak ezin dira azaldu edo arrazoitu eta pertsona baten borondatezko kontroletik kanpo daude, hura beldurra sortzen dion objektua edo egoera saihesten saiatzen delarik. Fobiko guztiek badakite euren beldurra zentzugabea dela, baina ezin diote ihes egin.
Beldurra pertsona baten biziraupenerako erreakzio natural bat da, baina fobia bihurtzen da: Beldurra sortzen duen objektuak ez dakarrenean benetako arriskurik. Beldurra arriskuarekiko neurrigabea denean edo pertsonaren gainerako nortasunarekin bat ez datorrenean. Pertsona baten eguneroko bizitza aztoratzen duenean.
Nahasmendu obsesibo kopultsiboak
Obsesioan pentsamendu, irdeia, irudi edo oroitzapen desegokiak dira, eta ez dira borondatezkoak izaten, baizik eta kontzientzia inbaditzen dute eta higuingarri edo zentzugabetzat hartzen dira. Obsesioak esan nahi du pertsona bat kanpoko zerbaiten aurka ari dela borrokan etengabe, eta hark modu aktiboan egiten diola aurka. Obsesio mota desberdinak daude: kutsadurazkoa (zikinkeriari beldurra), egiaztapenezkoa (gasa itxita ote dagoen begiratzea), pilaketazkoa (objektu erabilgaitzak gordetzea), ordenezkoa (lekuz kanpoko objektuek egonezina
sortzea)…
Konpultsioak, bestalde, jokabide errepikakorrak dira, obsesio bati erantzuteko egiten direnak. Jokabide horiek ez dute xederik euren baita, baizik eta etorkizuneko gertakariren bat saihestera bideratuta daude. Forma ohikoena gauzak beti ordena jakin batean egitea izan dateke, garbiketa-errituak egitea edo eskuak etengabe garbitzea zikintasunarekiko beldurrez.
Trauma osteko estresa
Ohiz kanpoko egoerak bzi izan dituzten pertsonek, adibidez, gerrak, trafiko-istripuak, natura-hondamendiak edo sexu-erasoak, trauma osteko estresa jasan dezakete. Traumak ez dira estresa sortzen duten eguneroko gertaerak, baizik eta pertsona baten bizitza arriskuan egon zeneko esperientziak dira.
Enrique Echeburúa psikologoaren arabera, hiru ezaugarri komun izan ohi dira: Biktimek jasandako erasoa edo bizitzako esperientzia berriz bizi ohi dute etengabeko oroitzapen edo amesgaiztoen bidez. Suminkortasuna, lo hartzeko zailtasunak eta insentsibilitate afektiboen sintomak izaten dituzte. Ez dute maite dituzten pertsonekin gertakari traumatikoei buruz hitz egin nahi izaten.
2.3. Nahasmendu eskizofrenikoak
Eskizofrenia terminoak (literalki “banandutako gogamena”) gaitasun kognitibo eta afektiboen zatiketa esan nahi du. Ondorengo sintomak dira esanguratsuenak:
Pertzepzio nahasiak edo errealitatea interpretatzeko ezintasuna, norbaitek espiatu egiten dutela sinestea, haluzinazioak (irudiak ikustea edo ahotsak entzutea) eta pentsamendu ilogikoak izatea. Pentsamendu nahasia. Pentsamendu eskizofrenikoak ez dauka oinarri logikorik, errealitatearekin kontaktua galdu du eta gainerako pertsonei absurdua iruditzen zaie. Deliriozko ideiak izan ditzakete: handitasunezkoak, jazarpenezkoak… Ohiko gaitasunak deuseztatzea: bizitza antolatzea, norbere buruaz arduratzea, gaitasun kognitiboen hondatzea…