Psikomotrizitatearen Metodologia eta Edukiak: Hezitzailearen Rola
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,17 KB
Metodologia
Programazio horretan, bete beharreko helburu batzuk ezarrita egongo dira, trebetasunak bereganatzeko.
Hezitzailearen Lekuaren Araberako Metodologia
Bideratzailea
Metodo honi instrumentala ere deitzen zaio. Hezitzaileak duen lekuaren arabera bideratzen da.
Bideratzaile Ez Dena: Bizipenezkoa
Kontzeptu bat eskuratzeko, haurraren desiotik sortzen den esku-hartzea aurreikusten du. Metodo honi bizipenezkoa ere esaten zaio.
Hezitzailearen Jardun Teknikoaren Araberako Metodologia
Konduktismoa
Jokabidea interesatzen zaio, emaitzak lortzeko. Konduktistek honakoa proposatzen dute:
- Hezitzailearen aurreikuspen-asmoa.
- Saioen diseinu zehatza.
- Jokabide psikomotorra garatzea eta jokabide psikomotorrak beste ikaskuntzetan erabiltzeko gaitasuna garatzea.
- Burutzen diren praxiek helburu bat izan behar dute.
Psikoanalisia
Berezko psikismoa eta nortasuna eraikitzea interesatzen da, baita jokabidearen arrazoia ere. Helburuak hauek dira:
- Saio bakoitzean parte hartzen dutenen bizipen pertsonala ahalbidetzea.
- Pertsona bakoitzari, bere bizipenetik abiatuz, ezagutza-nozioak eskaintzea.
- Enpatia, komunikazioa eta adierazpena sustatzeko mugimendu-koordinazioa egitea.
Edukiak
Gorputz Eskema
Bere gorputzari buruz daukan berehalako ezagutza eta gorputzaren zati guztien arteko lotura da. Norberaren gorputzaren buru-irudikapenean datza, mugimendu-ahalmenen eta muga espazialen buru-irudikapena.
Gorputz Eskemaren Ezagutza
Haurrak bere gorputza onartzen badu, bere burua ere onartzeko gai da.
Kontrol Tonikoa
Muskuluen tentsioen bidez jarrera mantentzeaz arduratzen da; tonu muskularra deritzo.
Funtzioak:
- Gorputzaren atal bakoitzaren oreka.
- Sentikortasunaren kanpo zein barruko estimuluak jasotzen ditu.
- Emozioak.
Erlaxazio Jarduerak
Bi mota daude: globala eta atalkakoa. Globala lurrean etzanda egiten da, eta atalkakoan, gorputzaren atal guztiak erlaxatzen dira.
Lateralizazioa
Bi garun-hemisferioetako baten nagusitasuna da, gorputz-ardatzaren bi aldeetako baten erabilera nagusitasuna.
Orientazio Espaziala
Gorputza mugitzean, gertuko objektuak ukitzean edo urrunekoak behatzean espazioaren nozioa bereganatzen dute.
Arnasketa
Koordinazio Dinamikoa
Gorputzarekin modu egokian erlazionatzeko eta kontrolaren bidez menderatzeko gaitasuna da, adibidez: katuka ibiltzea, korrika egitea...
Orientazio Denborala
Bi mota daude: objektiboa (matematikoa) eta subjektiboa (hautematekoa).
Erritmoa
Estimuluen jarraipena da, egitura zehatzen arabera errepikatzen diren estimuluak. Mota askotakoak daude, adibidez, hitz egiterakoan... Ezinbestekoak dira ikusmena eta entzumena.
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Tonu muskularra
- Arnasketa-kontrola
- Lateralizazioa
- Denbora eta espazio-egitura
Asaldura Psikomotorrak
- Asaldurak
- Dispraxia
- Ezegonkortasun psikomotorra
- Mugimen ahultasuna
- Lateralizazioa
- Emozioak
Irakaslearen Rola Psikomotrizitatean
Irakasleak lan-giro egokia sortu behar du, haurren zalantzak eta beldurrak ulertuz. Begiradak, keinuak, enpatia, ukimena, segurtasun fisikoa eta afektibitatea eskaini behar ditu. Arauak finkatu behar ditu, eta haurrari babes-giro goxoa sortu behar zaio.
Godall-en Ikuspegia
Espazioa eta harremanen egitura antolatu, sistemak sortu.
Sevillano-ren Ikuspegia
Sevillanok dio metodologia ez dela gidatua, filosofia bat dela, eta enpatia, ezagutza eta abar erabili behar direla. Gela barruan mugimendu asko dago, eta konfiantza eman behar zaio umeari, behatzeko aukera emanez. Irakasleak ez du interpretatuko ikusten duena; bere esku egin dezake, baina ez zuzenean. Haurrak psikomotrizitate gelan nahi duena egiten du eta esan ere. Irakasleak haurraren nahiak kontuan hartu behar ditu, entzuteko prest egon behar du, eta horrela segurtasuna ematen dio. Irakaslearen estimuluak ukimenezkoak eta labirintikoak izango dira.