Psikologiaren Historia eta Korronte Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB

Psikologia: Definizioa eta Aztergaiak

“Psikologia” Grezieratik datorren “Psyche” (arima) hitzetik dator, eta arimaren azterketa esan nahi du.

Psikologia: Jokabidea eta gogamenezko prozesuak animalia guztietan aztertzen dituen zientzia.

Jokabidea: Pertsonak eta animaliak egiten duten guztia: ekintzak, emozioak...

Gogamenezko prozesuak: Ezagutza moduak dira: desiratzea, arrazoitzea, problemak ebaztea...

Zientzia: Mundua ezagutzeko modu bat da, baina zientzia esperimentalaren jakintza sistematikoa eskatzen du.

Psikologoek oinarrizko funtzioak aztertzen dituzte (pentsamendua, emozioak...). Halaber, gizarte-gaiak ere (bortxaketa, sexismoa). Osasun-arazoetan ere parte hartzen dute, emozio-zailtasunetan (minbizia, arazo kardiakoak). Soziologia nagusiki giza taldeez eta prozesuez arduratzen den bitartean, psikologoak giza taldeen eraginak norbanakoarengan duenaz arduratzen dira.

Psikologia Antzinatean eta Erdi Aroan

Greziarrek psike hitza errealitate ez-enpiriko bat izendatzeko erabili zuten. Geroago, psikologia arrazionala zabaldu zen; psikologia arrazionala esperimentala izan beharrean espekulatiboa izan zen.

Sofistek aurreko autoreen unibertsoari buruzko gogoetak alde batera utzi eta beren arreta guztia antropologiako gaietan jarri zuten. Hau da, arima gorputzaren aurrean kontrajartzen zen. Ikuspegi horretan, arimak kontrolatzen zituen bizi- eta ezagutza-jarduerak.

Platon: Arimaren Hiru Motak

Platonek bigarren elementuari eman zion garrantzia. Hiru arima mota bereizten ditu:

  • Arima arrazionala: Ezagutza arrazionalaren printzipioa. Buruan kokatzen zen, eta filosofoek zuten.
  • Arima sutsua: Pasio nobleen iturria (ausardia). Bularrean kokatzen zen, eta militarrek zuten.
  • Sentipenezko arima: Sentsibilitateari lotuta zegoen. Ekoizleek zuten, eta sabelean zegoen.

Hiru arimen arteko harreman harmoniatsuek eta haien arteko bertuteen harmoniak justizia sortzen dute.

Aristoteles: Bizi-Printzipioa

Aristotelesek lehenengo elementuari ematen dio garrantzia. Horren arabera, arima batez ere bizi-printzipioa da. Hala ere, hiru arima mota bereizten ditu:

  • Arima begetatiboa: Landareak
  • Sentimenezko arima: Animaliak
  • Arima arrazionala: Pertsonak

Ikuspegi biologikoa da. Erdi Aroan, teologia-sistema handien arrakastaz mantenduko da arimaren ikuspegi erlijiosoa; hau da, gorputza hil eta arima gero bizirik egongo da. Arima eta gorputzaren arteko erlazioari kutsu erlijiosoa gehituko zaio.

Psikologia Esperimentalaren Jaiotza (XIX. Mendea)

XVII. mendean biraketa bat gertatzen da Filosofian, batez ere Descartesi esker. Ezagutza kontzientzian du oinarria, bera da ziurtasun guztien bermea. Gorputza materiala da eta mugimendu mekanikoaren bidez azaltzekoa. Gogamena, ordea, materiagabekoa da, eta berari dagokio gogoetak egitea eta kontzientzia.

Enpiristek Descartesen irekitako bideari jarraituko diote. Beren ikerketak sentipenetan eta ideien asoziazioan zentratu ziren. Helburua ezagutza bere elementu sinpleenetan zatitu eta gero gogamenak nola sintetizatzen zituen ikustea zen.

Wolffek bi psikologia mota bereizten ditu: Psikologia arrazionala (filosofikoa) eta psikologia enpirikoa. Azken honen ezagutza-objektua esperientzian ematen den objektua izango litzateke.

Estrukturalismoa: Wilhelm Wundt

Medikuntza ikasketak egin zituen aurrena, gero fisiologia ikasi zuen. 1879an psikologia esperimentaleko lehen laborategi ofiziala sortu zuen, eta horregatik psikologia esperimentalaren sortzailetzat hartzen da. Introspekzioa proposatu zuen. Wundt estrukturalismoan lerratu zen. Honek kontzientziaren egitura aztertzen du, kontzientziaren elementuak (sentipenak, irudiak...) ere aztertzen ziren.

Sentimenezko esperientziak aztertu zituen Wundtek, bai modalitatearen arabera (ikusmenekoa, ukimenezkoa), bai kualitatearen arabera (intentsitatea, iraupena). Baita ere erreakzio-denborak. Introspekzioaren bidez, kontzientziako prozesuak elementuetan banatzen ziren.

Funtzionalismoa: William James

Pragmatismo izenaz ezagutzen den mugimenduaren liderra izan zen. Pragmatismoaren arabera, edozein printzipio teorikoren balioa neurtzeko irizpide bakarra bere ondorio praktikoak dira. Jamesek funtzionalismoa jarraitu zuen. Funtzionalismoaren interesa praktikoa izan zen, ez teorikoa.

Funtzionalismoak ingurune aldakorrera norbanakoa nola moldatzen den aztertu zuen, eta sentipenek, pentsamenduek eta portaerak horretan nola laguntzen dioten. Beraz, psikologia praktikoa behar zen.

XX. Mendeko Paradigma Psikologiko Nagusiak

Erreflexologia: Ivan Pavlov

Erreflexologiarentzat, erreflexua da psikologiaren aztergai nagusia. Organismoaren erantzun guztiak, fisiologikoak nahiz psikologikoak, ekintza erreflexuak, hots, jaiotako erantzunak dira. Ondorioz, jokabidea erantzuna da beti. Pavlov baldintzazko erreflexuaren aita da. Pavloven aurkikuntza honek eman zion hasierako bulkada mugimendu behavioristari.

Animalien fisiologia interesatzen zitzaion bereziki Pavlovi. Liseriketa aztertzen ari zela, baldintzapen edo kondizionamendu gisa ezagutzen den fenomenoaz ohartu zen. Organismoak jaiotzatik dakartzan erantzunak edo instintuak ez dira aski ingurunera moldatzeko. Inguruneko...

Behaviorismoa: Jokabidearen Zientzia

Behaviorismoak psikologiaren ezagutza-objektua eta metodologia birdefinitu zituen:

  1. Ezagutza-objektua: Behaviorismoarentzat, ezagutza-objektua behagarri eta objektiboa den jokabidearekin identifikatzen da.
  2. Metodologia: Behaviorismoa benetako metodologia zientifikoaren bila dabil. Horregatik, introspekzioa baztertu eta behaketa objektiboa aldeztu zuen.
  3. Definizioa: Behaviorismoak beste definizio bat ematen dio psikologiari: “Jokabidearen zientzia”.

Behaviorismoaren Eraginak

  • Funtzionalismoa: Pragmatismoa hartzen du.
  • Animalien psikologia: Laborategian ematen den behaketa eta esperimentazioa. Psikologia objektiboa izan behar da, eta animaliak erabili behar dira.
  • Erreflexologia: Organismoek inguruneko estimuluen aurrean sortzen dituzten erantzunetan oinarritzen da. Behaviorismoarentzat, ikaskuntzak jaiotzatiko elementuek baino askoz ere garrantzi handiagoa du.

Oinarrizko Printzipioak (Watson)

  1. Psikologia natur zientziaren atal esperimental eta objektiboa da.
  2. Animalien eta gizakien artean ez dago etenik, jarraipena baizik.
  3. Psikologiaren helburua jokabidea aztertzea, aurresatea eta kontrolatzea da.
  4. Psikologia batez ere praktikoa da, bizitzan oinarrituta.

Psikoanalisia: Sigmund Freud

Freuden hasierako helburua jendeari laguntzea besterik ez zen. Konturatu zen mediku gehienek erabiltzen zuten metodoa (hipnosia) ez zela nahikoa, eta orduan psikoanalisia asmatu zuen. Metodo honen lehen pausoa asoziazio askea izan zen, bere ametsak eta eguneroko bizitza kontatzeko.

Gero, aitortutako guztia aztertzen zuen, kontzientziatik urrutiago leudekeen desioak, beldurrak... Helburua inkontziente zena kontziente bihurtzea zen. Era honetan, teoria psikoanalitikoa formulatzera iritsi zen. Teoria honek dakarren berrikuntza nagusia inkontzientearena da. Hau da, inkontzientea gizakien bizitza psikikoko zatietako bat da. Bere barruan, gertaera traumatiko bat sortu duten elementuak gordetzen dira errepresioaren bitartez.

Psikologia Humanistikoa: Abraham Maslow

Hirugarren eskolatzat aurkeztu zen, behaviorismoaren eta psikoanalisiaren aurrean.

  1. Pertsonaren esperientziak berebiziko garrantzia du; subjektuaren sentimendu eta emozioak ere kontuan hartu behar dira.
  2. Aukeramena, sormena eta giza ahalmen orokorra pertsonaren lehen mailako gaitasunak dira; pertsona “normalen” portaera deskribatu nahi du.
  3. Helburu nagusia giza duintasuna hobetzen laguntzea da. Psikologia humanistikoak dio guztiok onak garela.

Eskola honetako ordezkari ezagunenak Carl Rogers eta Abraham Maslow izan dira.

  • Carl Rogers: Pertsona guztiok noizbait gure buruari galdetzen diogu zein ote zen gure bizitzako helmuga.
  • Abraham Maslow: Helmuga norbere buru-betetzea da, hau da, bere buruarekin gustura dagoen eta balio materialetatik ihes egiten duen pertsona zoriontsua.

Psikologia Kognitiboa: Informazioaren Prozesamendua

Psikologia Kognitiboa: Informazioaren harrera, hautaketa eta prozesamendua, edozein sistema fisikotan nola gauzatzen den ulertzen saiatzen da.

Psikologia kognitiboa:

  1. Estimuluak informazio-unitate dira, ez kausa soilak, behavioristek esaten duten bezala.
  2. Gogamena aktiboa da, aipatu informazio-unitateak eraldatu eta prozedura batzuk jarraituz (irteera-unitateak/output). Psikologiaren egitekoa gogamenak burutzen duen informazio-prozesamenduaren mailak eta mekanismoak aurkitzea da.

Informazio-Prozesamenduaren Eredua

  1. Estimuluaren jokabideak informazio-unitateak dira.
  2. Analizatu, biltegiratu eta prozesatu egin behar dira subjektuaren informazioa.
  3. Informazioaren eraldaketak prozedura batzuen arabera gauzatzen dira.
  4. Informazio-unitate bakoitzak sistemaren unitateetan hartzen du bere lekua.
  5. Informazioaren prozesamendua seriala da.

Konexionismoa: Burmuinaren Eredua

Konexionismoa: Gogamenak informazioa prozesatzen du.

  1. Konexionismoaren eredu fisikoa burmuina izango da.
  2. Neuronek elkarri eraginez konexio-sareak osatuko dituzte.
  3. Informazio-prozesamendua ez da seriala izango, paraleloa baizik. Horrela, paraleloan gordetako informazioak gehiago iraungo du.

Oro har, konexionismoak Psikologia Kognitiboak baino kognizio-prozesuaren deskribapen errealagoa egiten du, bere oinarri fisiologikoa dela medio.

Entradas relacionadas: