Psikologia eta Osasun Kutsagarrien Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 35,79 KB
Psikologiaren Oinarriak
1. Autoestimua eta Bere Efektuak
1) Jarri autoestimu egokiak eta autoestimu bajuak pertsona batean sortzen dituen efektuak.
- Autoestimu egokiak: pertsonen trebetasunak eta segurtasun pertsonala lantzea bideratzen du.
- Autoestimu baxua: baldintzak bere burua erredundantetzat sumatu, ezkorra izan (pesimista), inpotentzia sentimenduak edukitzea adierazgarriak dira.
2. Izaera eta Aiurria
2) Azaldu izaera eta aiurriaren arteko desberdintasunak.
Izaera faktore biologiko eta genetikoei lotutako kontzeptua da; bizitza osoan zehar irauten du, ez da aldatzen.
Aiurria (carácter), bizitzan zehar hartutako redukzioak eta ohiturak osatzen dute eta nortasunaren alde marala osatzen dute. Aiurria sozializazioarekin lortzen da (heziketa, sinesmenak, ohiturak...) eta denborarekin aldatuz doa.
3. Defentsa Mekanismoak
3) Jarri errepresio, ukapen eta arrazionalizazioaren adibide bana.
- Errepresio: Emakume bat haurdun dago eta beldurra dauka haurra osasuntsu ez jaiotzea; horregatik, pelikulak, komenioak etab. ebitatzen ditu. Argi dago informazioa izateak ez duela bere haurra arriskuan jarriko, baina informazioa desatsegina denez nahiago du ebitatu.
- Ukapena: Alkoholarekin arazoak dituen pertsona batek alkoholikoa dela ukatu egiten du, edaten duen eta horren ondorioz sortzen diren arazoei garrantzia kenduz.
- Arrazionalizazioa: Ohikoa da arazoa justifikatzea (edatea): “enpresa kentzeko lagungarria da”.
4. Nortasunaren Elementuak
4) Aipatu gizakien nortasunean dauden elementuak.
- Norberak bere buruaz duen pertzepzioa, hau da, autokontzeptuak izango dira (pertsonak bere burua nola ikusten duen, nolakoa den izatea...).
- Gustatuko litzaiokeen pertzepzioa, hau da, nolakoa izan nahiko duen.
5. Defentsa Mekanismo Motak
5) Aipatu defentsa mekanismo mota desberdinak.
- Gertaera desatseginetara ohituz.
- Kontzientziatik kanpo mantenduz.
- Norberaren edo besteen irudia desitxuratzea.
- Jokaera atzeragarriak hartzea.
6. Erregresioa
6) Azaldu erregresioa zer den eta ipini adibide bat.
Iraganera bueltatzea da, haurtzarora edo zure bizitzan bizi izan duzun etapa batera.
Adibidea: Familia batean ume berri bat izan dute eta lehen zegoen arreta ez du nahi sentitu bakarrik; hasten da berriro txiza egiten gainean, bere gurasoen arreta berriro bereganatzeko.
7. Emozioak eta Sentimenduak
7) Azaldu emozio eta sentimenduen arteko desberdintasuna.
Sentimenduak iraupen luzeagoak baina intentsitate gutxikoak dira, berriz, emozioak laburrak baina intentsitate handikoak dira.
8. Adimen Emozionala
8) Azaldu zer den adimen emozionala eta bere barnean sartzen diren trebetasunak.
Normalean eta ingurukoen gogo-aldarteak sentitu, ulertu, kontrolatu eta aldatzeko gaitasuna da. Gaitasun hauek erabiltzeko trebetasun batzuk lortu behar dira:
- Barnekoak edo adimen intrapersonala: Norberak bere sentimenduak ezagutu eta kontrolatzeko duen gaitasuna da.
- Errelazionalak edo adimen interpertsonala: Harreman pertsonalekin zerikusia dute. Arlo honetako garrantzitsuenak enpatia eta trebetasun sozialak dira.
Komunikazioaren Oinarriak
1. Informazioaren Galera
1) Zeintzuk pausu ematen dira informazioaren galeran?
- Igorleak esan nahi duena.
- Benetan esaten duena.
- Hartzaileak entzuten duena.
- Hartzaileak aditzen duena.
- Ulertzen duena.
- Interpretatzen duena.
2. Feedback-a
2) Zer da feedback-a?
Komunikazio egoki bat erantzuna eragiten duena izango da.
3. Paralinguaia
3) Paralinguaia: zer adierazten du? Zeintzuk dira gure komunikazioa hobetzen duten elementu paralinguistikoak?
Hitzekin zerikusia ez duen ahots-komunikazioa adierazten du; bolumena, abiadura, erritmoa eta etenaldiak.
4. Ospitaleratzearen Aldaketak
4) Zeintzuk aldaketa jasotzen ditu gaixo dagoen persona batek ospitaleratzen denean?
Gaixo dagoen pertsona bat ospitaleratzen denean, ohituretara, arduretara ohitu behar da eta horretaz gain esplorazio eta prozedura desberdinen menpe egongo da eta bere intimitatea galduko du.
5. Proxemia
5) Zer da proxemia? Azaldu osasun inguruan dauden lau hurbilketa.
Espazio pertsonala eta hurbilketa distantziaren irekiera da:
- Distantzia publikoa: Erizain laguntzailea atean eta ohean dagoen pazientearen arteko distantzia da.
- Distantzia soziala: Elkarrizketa ez pribatuak mantentzeko distantzia aproposa da.
- Distantzia pertsonala: Ohizko distantzia da, intimitatea suposatzen du baina normalean ez du espazioa inbaditzen.
- Distantzia estua: Pazientearen higienea egin behar dugunean.
Horrelako kasuetan teknika guztiak errespetu eta kontu handiekin egin beharko ditugu.
Mikrobiologia eta Gaixotasun Kutsagarriak
1. Infekzioa eta Infestazioa
1. Definitu infekzio eta infestazio kontzeptuak.
- Infekzioa: Bakterio, birus edo onddoak bezalako mikroorganismoek eraturiko prozesu patogenoa.
- Infestazioa: Agente parasitoek izaki bat inbaditzen dutenean ematen da. Hauek protozooak, onddoak, nematodoak edo zestodoak izan daitezke.
2. Transmisio Mekanismoak
2. Azaldu infekzio baten transmisio-mekanismo zuzenekoaren eta ez-zuzenekoaren arteko aldeak.
- Transmisio-mekanismo zuzenekoa: Infekzio-iturritik ostalariarenganainoko infekzioa berehala gertatzen da. Bide hori erabiltzen duten mikroorganismoek kanpoko giroarekiko (argia, hezetasuna) erresistentzia txikia dute, edo infekzioa gertatzeko kontaktu luzea behar dute. Adibidez, eskuen bidezko transmisioa, airearen bidezko transmisioa...
- Transmisio mekanismo ez-zuzenekoa: Infekzio-iturriaren eta ostalariaren artean leku eta denbora tarterik baldin badago, transmisio-mekanismo ez-zuzenekoez ari gara. Mikroorganismoek transmisio-bide bat behar dute, hala nola ura, elikagaiak, lurra, objektu bizigabeak edo fomiteak eta animaliak.
3. Infekzio-iturria eta Gordailua
3. Gauza bera al dira infekzio-iturria eta gordailua?
- Infekzio iturria: Agente kutsatzailearen behin-behingo habitatari deritzo.
- Gordailua: Mikroorganismo patogenoaren habitat naturala edo ostalari naturala da.
4. Kate Epidemiologikoa
4. Zer da kate epidemiologikoa? Eta bere mailak?
Gaixotasun kutsakor baten hedaduran eragiten duten kate-mailei deitzen diogu, bere mailak.
5. Eramailea
5. Zeri deitzen zaio eramaile?
Mikroorganismoak askatzen ari diren baina gaixotasunaren sintomarik ez duten pertsonei deitzen zaie.
6. Eramaile motak
6. Zenbat eramaile daude? Azaldu.
- Eramaile goiztiarra edo inkubazio-aldian dagoena: Mikroorganismoak askatzen ditu, baina, oraindik, ez dago gaixorik, gaixotasuna inkubatzen ari da. Adib: elgorria, hepatitisa, kukurruku eztula, difteria.
- Eriondoko eramailea: Mikroorganismoak askatzen ditu, baina klinikoki sendatuta dago jadanik. Germenak hiru hilabete igaro arte askatzen ari direnei tenporalak deitzen zaie (difteria, eskarlatina, sukar tifoidea, adibidez). Egoera horrek hiru hilabete baino gehiago irauten badu, eramaile kroniko deitzen zaio (GIBari, adibidez).
- Eramaile osasuntsua: Mikroorganismoak askatzen ditu, baina ez du inoiz gaixotasuna pairatu, ez baita harekiko kutsagarria (difteria, meningitisa meningokozikoa, adibidez). Jarraitua ala aldizkakoa izan daiteke eramaile osasuntsua.
7. Gaixotasuna Hartzeko Faktoreak
7. Zeintzuk dira gaixotasuna hartzeko gaitasunaren inguruko faktoreak. Izendatu.
- Adina.
- Oinarri genetikoa.
- Sexua.
- Organismoaren egoera orokorra.
- Substantzia immunodepresoreen kontsumoa.
- Gosea.
- Malnutrizioa eta A bitaminaren (erretinola) gabezia.
- Kontaktua edo esposizio-faktoreak.
- Ingurugiroa.
- Giza jarduerarekin lotutako faktoreak.
8. Gaixotasuna Hartzeko Sarrera Bideak
8. Zeintzuk dira gaixotasuna hartzeko sarrera bideak? Izendatu.
- Larruazala.
- Konjuntiba edo begietako mukosa.
- Digestio aparatua.
- Genitalak.
- Gernu bideak.
- Goiko eta beheko arnasbideak.
- Plazenta.
- Odola.
9. Estreptokokoak
9. Zer estreptokoko motak ematen ditu osasun arazoak? Zeintzuk dira arazoak?
Gizakiarentzat, espezierik erasokorrena A taldeko estreptokoko beta hemolitikoa da eta A taldeko estreptokokoak hurrengo arazoak sortzen ditu, besteak beste:
- Eztarriko infekzioa: Mina eztarrian, gorritasuna, batzuetan amigdaletan plaka zuriekin.
- Eskarlatina: Kolore gorriko orbanak gorputzean.
- Inpetigoa: Azaleko infekzioa.
B taldeko estreptokokoak odoleko infekzioak (bakteriemiak), pneumonia eta haur jaioberrietan meningitisa eragin dezakete.
10. Estafilokokoak
10. Non aurki ditzakegu estafilokokoak gorputzean? Eta zein da hedatzeko biderik ohikoena?
Bakterio hau gizaki heldu osasuntsuen % 30en sudur-hobietan eta %20en larruazalean egoten da. Hedatzeko biderik ohikoena pertsona eramaileen eskuak eta airea dira. Airetik eta kontaktuen bidez.
11. Pneumokokoak
11. Nola transmititzen dira pneumokokoak?
Kanporatzen ditugun arnas tantatxoen bidez (eztul egitean, esaterako) germenak pertsona batetik bestera transmititzen dira.
12. Meningokokoak
12. Nola transmititzen dira meningokokoak?
Transmisioa, pertsonatik pertsonara gertatzen da, ezpien edo arnasbideetako tantatxoen bidez. Gaixotasunaren transmisioa errazten duten faktoreak dira: musuak, doministikuak, konpartitzen diren mahai tresnak, logela konpartituak, besteak beste. Inkubazio aldia 4 egunekoa izaten da bataz beste, baina 2 eta 10 egun arteko tartean izan daiteke.
13. Legionella
13. Non bizi da legionella? Nola transmititzen da?
Naturan oso hedatua dago (ibaiak, lakuak...) eta hezetasun-maila handia behar du bizirik irauteko. Kontsumorako ur kloratuetan, edateko eta dutxatzeko erabiltzen dugunean, bizi daiteke. Aerosoletan hedatzen da, eta, beraz, gaixotasuna arnasbideetatik sartzen da, germenak kantitate handietan heltzen badira edo pazientea ahulduta badago.
14. Tuberkulosia
14. Zenbat fase ditu tuberkulosia? Eta zer organori eragiten dio?
- Faseak: Hasierako infekzioa, Infekzio sor (latentea), Berraktibatutako infekzioa / infekzio hedatua.
- Organoak: Birikak (garrantzitsuena), Giltzurkinak, Hezur luzeak, Ornoak, Ganglio linfatikoak.
15. Haurtzaroko Gaixotasun Birusak
15. Izendatu 3 haurtzaroko gaixotasun birikoak.
Errubeola, Elgorria, Parotitisia.
16. Prioiak
16. Zer dira prioiak? Eta zer gaixotasuna eragiten dute?
Proteinez eraturiko egitura azelularrak dira, azido nukleikorik gabeak. Garrantzitsuak dira, gizakien eta animalien nerbio-sistema zentraleko hainbat gaixotasun kutsakorrekin lotura baitute.
17. Mikosiak
17. Zeri deritze mikosi? Jarri adibide bat.
Onddoek hedatzen dituzten infekzioei “mikosi” deritze. Onddo motaren arabera, infekzio horiek patologia ezberdinak sortuko dituzte. Adibidez:
- Histoplasmosia: Histoplasma capsulatum onddoak eragiten du. Biriketan lesioak eragiten ditu, eta, gero, odolera barreiatzen dira. Saguzarren edo hegaztien gorozkiekin kutsatutako lurrean edo hautsean dauden onddo-esporak arnastean sortzen da infekzioa.
- Kriptokokosia: Cryptococcus neoformans legamiarekin kutsatutako lurra arnasteak eragiten du gaixotasuna. Biriketako gaixotasun lokalizatua eragin dezake, eta meningeetara, hezurretara, larruazalera, erraietara edo beste organo batzuetara heda daiteke.
18. Toxoplasmosia
18. Zer da toxoplasmosia? Nola transmititzen da?
Toxoplasma gondii protozooak eragiten du. Kasurik arinenetan, ganglioei eragiten die, apur bat, baina larriagoetan NSZ-aren gaixotzea (hilgarria) eragin dezake, baita korioerretinitisa eta atzerapen mentala ere.
Kutsatzeko modurik arruntena katuen gorozkien bidez izaten da, eta beren ehunetan kisteak dituzten behi, txerri edo arkumeen haragi gordina jatean ere kutsa gaitezke. Bestelako kutsatze-bide batzuk plazenta eta odol-transfusioak izaten dira.
19. Hesteetako Zizareak
19. Zer dira hesteetako zizareak?
Ascaris lumbricoidesek eragiten du gaixotasuna. Heste-zizareek eragindako infekziorik arruntena da. Hasierako sintomak biriketan hasten dira; gero, hesteetan. Gizakien gorozkietan dauden arrautzak irensteak eragiten du infekzioa. Birikietan dira lehengo sintomak.
20. Haragi Gordina
20. Esan zer arrisku dakarren haragi gordina edo gutxi egindakoa jateak.
Kutsatzeko ahal gara parasitoak hartuz; gorozkien bidez izaten da, eta beren ehunetan kisteak dituzten behi, txerri edo arkumeen haragi gordinak jatean ere kutsa gaitezke. Bestelako kutsatze-bide batzuk plazenta eta odol-transfusioak izaten dira. Infekzioak sortu ahal direlako eta transmisioa plazentari.
21. Zoonosia
21. Zer da zoonosia? Jarri adibide bat.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen ditu zoonosiak: animalia ornodunetatik gizakira modu naturalean transmititzen diren gaixotasunak. Badira bestelako gaixotasun biriko eta bakteriano kutsakor batzuk ere, eta, normalean gizakiek eta animaliek elkar kutsatzen ez badute ere, batzuek zein besteek harrapa ditzakete gaitz horiek. Lesmaniosia; txakurretan, nahiz eta lehen sintomak larruazalekoak izan, azkenean organo gehienei eragiten die.
22. Kandidiasia
22. Zer da kandidiasia? Zer sintomak ditu?
Onddo batzuek eragiten dute kandidiasia, Candida albicans batez ere; maiztasun txikiagoarekin, Candida glabrata. Kandida generoa larruazalaren, mukosen eta digestio-hodiaren flora normalaren artean jardun ohi da. Horregatik, nahiz eta sexu-harremanen bidez ere hartzen den, gaitza, kutsatzeko modu nagusia digestio-hoditik datozen onddoak izan ohi dira.
Hazkura, erremina eta, batzuetan, dispaurenia eta disuria (gernu-infekzioaren sintoma tipiko txikia zuri horia da) eragiten dute. Jarioa zuria edo krema-kolorekoa izaten da, ugaria, ez-urtsua, eta esne garratzaren usaina dario.
23. Herpes Genitala
23. Zer da herpes genitala? Eta bere sintomak?
Herpes birusak eragiten du. II motakoa da ohikoena, eta gutxitan agertu ohi da I motakoa. Larruazala eta mukosak infektatzen ditu birus honek.
Traktu genitalaren beheko aldean agertu ohi da. Besikula-pilaketa asko agertzen dira, eta, egunak igaro ahala, apurtu eta ultzerak sortzen dira. Horrez gain, herpesak hazkura, erremina eta pelbiseko mina, adenopatiak eta disuria ere eragiten ditu. Kasu batzuetan, sintoma orokorrak agertzen dira, hala nola sukarra, zefalalgia, mialgia eta ondoez orokorra.
24. Kondiloma
24. Zer da kondiloma?
Giza papilomak (GPB) eragiten du. Birus hori epitelioko zeluletan ugaltzen da eta kondiloma izeneko gaixotasuna eragiten du baginan eta/edo umetokiaren lepoan, uzkian eta zakilean. Izen arrunta garatxo genitala du, eta aipatutako inguruetan minbizi-aurreko lesioak eta kartzinomak eragiten ditu.
25. B Hepatitisaren Transmisioa
25. Nola transmititzen da B hepatitisa?
HIESa bezala transmititzen da: semenaren, odolaren edo gorputzeko beste fluido kutsaturen baten bitartez. Haurdunaldian, amak umea kutsa dezake.
26. Immunitate Aktiboa eta Pasiboa
26. Azaldu immunitate aktiboaren eta pasiboaren arteko aldea? Nola egiten dute?
- Immunitate aktiboa: Gaixotasunen prebentzioan, oso garrantzitsua da txertaketa (immunizazio aktiboa ere deitzen zaio). Horren bidez, osasuntsu dagoen pertsona bati germen infekzioso baten zatiak sartzen zaizkio, germen horrekin berriz kontakturik izanez gero leukozitoen erantzun espezifikoa sortzeko, pertsonaren babesgarri. Txertaketa egiten da.
- Immunitate pasiboa: Antigorputzak zuzenean sartuta lortzen da. Babes-mota bestea baino arinagoa da, baina aste batzuk bakarrik irauten ditu, pertsonak antigorputzak metabolizatu, eta, horrenbestez, inaktibatu egiten baititu. Neurri profilaktikoa (prebenitu) da, terapeutikoa (sendatu) baino gehiago. Sueroaren bidez egiten da.
27. Infekzio Nosokomiala
27. Definitu infekzio nosokomiala eta esan zein diren infekzio nosokomialek eragiten dituzten ondorio aipagarrienak.
Infekzio nosokomialak: Ospitale batean edo bestelako osasun-zentro batean ingresatuta dagoen edo egon den paziente batek harrapatu duen gaixotasuna da ospitale-infekzioa.
Ondorio aipagarrienak:
- Zuzenean: Kostu ekonomikoa, bai neurri terapeutikoak, bai medikamentuak.
- Zeharkakoan: Pazientearen lanerako itzulera atzeratzen da.
28. Arnas Infekzioen Iturriak
28. Zein dira arnas infekzioen iturriak?
Endogenoa izan daiteke (pazientearen sudurra edo faringea) edo exogenoa (erabiltzen diren ekipoak).
29. Arnas Aparatuko Agente Eragileak
29. Zeintzuk dira arnas aparatuko agente eragilerik ohikoenak?
Ohikoenak bakterioak izaten dira, batez ere Streptococcus pneumoniae, eta birusak (Haemophilus influenzae). Immunoeskasia pairatzen duten pazienteei dagokienez, berriz, onddoak ere izan daitezke eragileak, batez ere Candida generokoak.
30. Gernu-infekzioen Eragileak
30. Zein dira gernu-infekzio batean eragilerik ohikoenak?
- GRAM (-): Enterobakterioa -> E.coli, Pseudomonas.
- GRAM (+): Streptococcus faecalis.
- Onddoak: Candida albicans.
31. Arnas Infekzioen Prebentzioa
31. Arnas infekzioen aurkako prebentzio neurriak.
- Eskuak garbitzea paziente bakoitza artatu aurretik eta ondoren.
- Paziente guztiei eztul egiten irakastea, sekrezioak kanpora ditzaten: arnasketa sakonak egitea eta kanporaketa suspertzea.
- Arnas fisioterapiako neurriak aplikatzea: clappingak eta jarrera-drainadurek sekrezioak askatzea eragiten dute.
- Kontzientzia-maila gutxituta daukaten pazienteei burua albo batera jartzea, sekrezioak irents ez ditzaten.
- Bronkoskopia egitean lesiorik ez egiten saiatzea eta bronkoskopio esterilak erabiltzea.
- Trakea barneko intubazioa dutenen aspirazioak egitean teknika esterila erabiltzea.
- Erabilera bakarreko aspirazio-zundak erabiltzea.
- Trakea barneko aspirazioetarako eta faringearen garbiketarako zunda desberdinak erabiltzea.
- Haizagailu mekanikoen zirkuituen higienea zaintzea.
- Beharrezkoa denean arnas isolamendurako neurriak hartzea.
32. Bakteriemiak
32. Zer dira bakteriemiak?
Eragilea odol-korrontera iristean gorputz osora zabaltzen diren infekzioak dira. Infekzio orokor nosokomialak bi jatorri izan ditzake:
- Ospitalean hedatu eta garaiz diagnostikatu edo behar bezala tratatu ez den aurretiko infekzio nosokomialaren infekzio sekundarioa izan daiteke.
- Zain barruko edo muskulu barruko prozedura diagnostiko edo terapeutikoen (angiografiak, bihotz kateterizazioa...) bidez sor daiteke, mikroorganismoak odol-korrontera zuzenean sartu direlako.
33. Kateterren Kolonizazioa
33. Nola kolonizatzen dute kateterra mikroorganismoek?
Kateterrak eragindako bakteriemietan, mikroorganismoek kateterra kolonizatu egiten dute (kolonizazio intraluminala edo estraluminala izan daiteke) eta, ondoren, odol-korrontera sartzen dira.
34. Ospitale-Infekzioen Kontrol Neurriak
34. Azaldu lehen mailako ospitale-infekzioak kontrolatzeko neurriak.
- Kutsatutako materiala esterilizatzea eta desinfektatzea.
- Ospitaleko langileek eskuak maiz garbitzea.
- Zain barruko sistemak hiru egunetik behin aldatzea.
- Gernu-zundaketarako sistema itxiak erabiltzea.
- Arnas zirkuituak 24 ordutik behin aldatzea.
- Ebakuntza baino ordubete lehenago, bizarra moztea.
- Antiseptikoak eta desinfektatzaileak erabiltzeko arauak menderatzea.
35. Kontrol Neurrien Helburuak
35. Zeintzuk dira kontrolatzeko neurrien helburuak?
- Ospitale-infekzioaren iturria ezabatzea.
- Infekzioaren kutsatze-mekanismoak blokeatzea.
- Pazienteak infekzioarekiko erresistentzia hobetzea.
Mikrobiologiaren Aplikazioak
10. Estafilokokoak (Errepikatua, baina mantenduta)
10. Non aurki ditzakegu estafilokokoak gorputzean? Eta zein da hedatzeko biderik ohikoena?
Bakterio hau gizaki heldu osasuntsuen % 30en sudur-hobietan eta %20en larruazalean egoten da. Hedatzeko biderik ohikoena pertsona eramaileen eskuak eta airea dira. Airetik eta kontaktuen bidez.
11. Pneumokokoak (Errepikatua, baina mantenduta)
11. Nola transmititzen dira pneumokokoak?
Kanporatzen ditugun arnas tantatxoen bidez (eztul egitean, esaterako) germenak pertsona batetik bestera transmititzen dira.
12. Meningokokoak (Errepikatua, baina mantenduta)
12. Nola transmititzen dira meningokokoak?
Transmisioa, pertsonatik pertsonara gertatzen da, eztarri edo arnasbideetako tantatxoen bidez. Gaixotasunaren transmisioa errazten duten faktoreak dira: musuak, doministikuak, konpartitzen diren mahai tresnak, logela konpartituak, besteak beste. Inkubazio aldia 4 egunekoa izaten da bataz beste, baina 2 eta 10 egun arteko tartean izan daiteke.
13. Legionella (Errepikatua, baina mantenduta)
13. Non bizi da legionella? Nola transmititzen da?
Naturan oso hedatua dago (ibaiak, lakuak...) eta hezetasun-maila handia behar du bizirik irauteko. Kontsumorako ur kloratuetan, edateko eta dutxatzeko erabiltzen dugunean, bizi daiteke. Aerosoletan hedatzen da, eta, beraz, gaixotasuna arnasbideetatik sartzen da, germenak kantitate handietan heltzen badira edo pazientea ahulduta badago.
14. Tuberkulosia (Errepikatua, baina mantenduta)
14. Zenbat fase ditu tuberkulosia? Eta zer organori eragiten dio?
- Faseak: Hasierako infekzioa, Infekzio sor (latentea), Berraktibatutako infekzioa / infekzio hedatua.
- Organoak: Birikak (garrantzitsua), Giltzurkinak, Hezur luzeak, Ornoak, Ganglio linfatikoak.
15. Haurtzaroko Gaixotasun Birusak (Errepikatua, baina mantenduta)
15. Izendatu 3 haurtzaroko gaixotasun birikoak.
Errubeola, Elgorria, Parotitisia.
16. Prioiak (Errepikatua, baina mantenduta)
16. Zer dira prioiak? Eta zer gaixotasuna eragiten dute?
Proteinek eraturiko egitura azelularrak dira, azido nukleikorik gabeak. Garrantzitsuak dira, gizakien eta animalien nerbio-sistema zentraleko hainbat gaixotasun kutsakorrekin lotura baitute.
17. Mikosiak (Errepikatua, baina mantenduta)
17. Zeri deritze mikosi? Jarri adibide bat.
Onddoek hedatzen dituzten infekzioei “mikosi” deritze. Onddo motaren arabera, infekzio horiek patologia ezberdinak sortuko dituzte. Adibidez:
- Histoplasmosia: Histoplasma capsulatum onddoak eragiten du. Biriketan lesioak eragiten ditu, eta, gero, odolera barreiatzen dira. Saguzarren edo hegaztien gorozkiekin kutsatutako lurrean edo hautsean dauden onddo-esporak arnastean sortzen da infekzioa.
- Kriptokokosia: Cryptococcus neoformans legamiarekin kutsatutako lurra arnasteak eragiten du gaixotasuna. Biriketako gaixotasun lokalizatua eragin dezake, eta meningeetara, hezurretara, larruazalera, erraietara edo beste organo batzuetara heda daiteke.
18. Toxoplasmosia (Errepikatua, baina mantenduta)
18. Zer da toxoplasmosia? Nola transmititzen da?
Toxoplasma gondii protozooak eragiten du. Kasurik arinenetan, ganglioei eragiten die, apur bat, baina larriagoetan NSZ-aren gaixotzea (hilgarria) eragin dezake, baita korioerretinitisa eta atzerapen mentala ere.
Kutsatzeko modurik arruntena katuen gorozkien bidez izaten da, eta beren ehunetan kisteak dituzten behi, txerri edo arkumeen haragi gordinak jatean ere kutsa gaitezke. Bestelako kutsatze-bide batzuk plazenta eta odol-transfusioak izaten dira.
19. Hesteetako Zizareak (Errepikatua, baina mantenduta)
19. Zer dira hesteetako zizareak?
Ascaris lumbricoidesek eragiten du gaixotasuna. Heste-zizareek eragindako infekziorik arruntena da. Hasierako sintomak biriketan hasten dira; gero, hesteetan. Gizakien gorozkietan dauden arrautzak irensteak eragiten du infekzioa. Birikietan dira lehengo sintomak.
20. Haragi Gordina (Errepikatua, baina mantenduta)
20. Esan zer arrisku dakarren haragi gordina edo gutxi egindakoa jateak.
Kutsatzeko ahal gara parasitoak hartuz; gorozkien bidez izaten da, eta beren ehunetan kisteak dituzten behi, txerri edo arkumeen haragi gordinak jatean ere kutsa gaitezke. Bestelako kutsatze-bide batzuk plazenta eta odol-transfusioak izaten dira. Infekzioak sortu ahal direlako eta transmisioa plazentari.
21. Zoonosia (Errepikatua, baina mantenduta)
21. Zer da zoonosia? Jarri adibide bat.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen ditu zoonosiak: animalia ornodunetatik gizakira modu naturalean transmititzen diren gaixotasunak. Badira bestelako gaixotasun biriko eta bakteriano kutsakor batzuk ere, eta, normalean gizakiek eta animaliek elkar kutsatzen ez badute ere, batzuek zein besteek harrapa ditzakete gaitz horiek. Lesmaniosia; txakurretan, nahiz eta lehen sintomak larruazalekoak izan, azkenean organo gehienei eragiten die.
22. Kandidiasia (Errepikatua, baina mantenduta)
22. Zer da kandidiasia? Zer sintomak ditu?
Onddo batzuek eragiten dute kandidiasia, Candida albicans batez ere; maiztasun txikiagoarekin, Candida glabrata. Kandida generoa larruazalaren, mukosen eta digestio-hodiaren flora normalaren artean jardun ohi da. Horregatik, nahiz eta sexu-harremanen bidez ere hartzen den, gaitza,kutsatzeko modu nagusia digestio-hoditik datozen onddoak izan ohi dira.
Hazkura, erremina eta, batzuetan, dispaurenia eta disuria (gernu-infekzioaren sintoma tipiko txikia zuri horia da) eragiten dute. Jarioa zuria edo krema-kolorekoa izaten da, ugaria, ez-urtsua, eta esne garratzaren usaina dario.
23. Herpes Genitala (Errepikatua, baina mantenduta)
23. Zer da herpes genitala? Eta bere sintomak?
Herpes birusak eragiten du. II motakoa da ohikoena, eta gutxitan agertu ohi da I motakoa. Larruazala eta mukosak infektatzen ditu birus honek.
Traktu genitalaren beheko aldean agertu ohi da. Besikula-pilaketa asko agertzen dira, eta, egunak igaro ahala, apurtu eta ultzerak sortzen dira. Horrez gain, herpesak hazkura, erremina eta pelbiseko mina, adenopatiak eta disuria ere eragiten ditu. Kasu batzuetan, sintoma orokorrak agertzen dira, hala nola sukarra, zefalalgia, mialgia eta ondoez orokorra.
24. Kondiloma (Errepikatua, baina mantenduta)
24. Zer da kondiloma?
Giza papilomak (GPB) eragiten du. Birus hori epitelioko zeluletan ugaltzen da eta kondiloma izeneko gaixotasuna eragiten du baginan eta/edo umetokiaren lepoan, uzkian eta zakilean. Izen arrunta garatxo genitala du, eta aipatutako inguruetan minbizi-aurreko lesioak eta kartzinomak eragiten ditu.
25. B Hepatitisaren Transmisioa (Errepikatua, baina mantenduta)
25. Nola transmititzen da B hepatitisa?
Hiesa bezala transmititzen da: semenaren, odolaren edo gorputzeko beste fluido kutsaturen baten bitartez. Haurdunaldian, amak umea kutsa dezake.
26. Immunitate Aktiboa eta Pasiboa (Errepikatua, baina mantenduta)
26. Azaldu immunitate aktiboaren eta pasiboaren arteko aldea? Nola egiten dute?
- Immunitate aktiboa: Gaixotasunen prebentzioan, oso garrantzitsua da txertaketa (immunizazio aktiboa ere deitzen zaio). Horren bidez, osasuntsu dagoen pertsona bati germen infekzioso baten zatiak sartzen zaizkio, germen horrekin berriz kontakturik izanez gero leukozitoen erantzun espezifikoa sortzeko, pertsonaren babesgarri. Txertaketa egiten da.
- Immunitate pasiboa: Antigorputzak zuzenean sartuta lortzen da. Babes-mota bestea baino arinagoa da, baina aste batzuk bakarrik irauten ditu, pertsonak antigorputzak metabolizatu, eta, horrenbestez, inaktibatu egiten baititu. Neurri profilaktikoa (prebenitu) da, terapeutikoa (sendatu) baino gehiago. Sueroaren bidez egiten da.
27. Infekzio Nosokomiala (Errepikatua, baina mantenduta)
27. Definitu infekzio nosokomiala eta esan zein diren infekzio nosokomialek eragiten dituzten ondorio aipagarrienak.
Infekzio nosokomialak: Ospitale batean edo bestelako osasun-zentro batean ingresatuta dagoen edo egon den paziente batek harrapatu duen gaixotasuna da ospitale-infekzioa.
Ondorio aipagarrienak:
- Zuzenean: Kostu ekonomikoa, bai neurri terapeutikoak, bai medikamentuak.
- Zeharkakoan: Pazientearen lanerako itzulera atzeratzen da.
28. Arnas Infekzioen Iturriak (Errepikatua, baina mantenduta)
28. Zein dira arnas infekzioen iturriak?
Endogenoa izan daiteke (pazientearen sudurra edo faringea) edo exogenoa (erabiltzen diren ekipoak).
29. Arnas Aparatuko Agente Eragileak (Errepikatua, baina mantenduta)
29. Zeintzuk dira arnas aparatuko agente eragilerik ohikoenak?
Ohikoenak bakterioak izaten dira, batez ere Streptococcus pneumoniae, eta birusak (Haemophilus influenzae). Immunoeskasia pairatzen duten pazienteei dagokienez, berriz, onddoak ere izan daitezke eragileak, batez ere Candida generokoak.
30. Gernu-infekzioen Eragileak (Errepikatua, baina mantenduta)
30. Zein dira gernu-infekzio batean eragilerik ohikoenak?
- GRAM (-): Enterobakterioa -> E.coli, Pseudomonas.
- GRAM (+): Streptococcus faecalis.
- Onddoak: Candida albicans.
31. Arnas Infekzioen Prebentzioa (Errepikatua, baina mantenduta)
31. Arnas infekzioen aurkako prebentzio neurriak.
- Eskuak garbitzea paziente bakoitza artatu aurretik eta ondoren.
- Paziente guztiei eztul egiten irakastea, sekrezioak kanpora ditzaten: arnasketa sakonak egitea eta kanporaketa suspertzea.
- Arnas fisioterapiako neurriak aplikatzea: clappingak eta jarrera-drainadurek sekrezioak askatzea eragiten dute.
- Kontzientzia-maila gutxituta daukaten pazienteei burua albo batera jartzea, sekrezioak irents ez ditzaten.
- Bronkoskopia egitean lesiorik ez egiten saiatzea eta bronkoskopio esterilak erabiltzea.
- Trakea barneko intubazioa dutenen aspirazioak egitean teknika esterila erabiltzea.
- Erabilera bakarreko aspirazio-zundak erabiltzea.
- Trakea barneko aspirazioetarako eta faringearen garbiketarako zunda desberdinak erabiltzea.
- Haizagailu mekanikoen zirkuituen higienea zaintzea.
- Beharrezkoa denean arnas isolamendurako neurriak hartzea.
32. Bakteriemiak (Errepikatua, baina mantenduta)
32. Zer dira bakteriemiak?
Eragilea odol-korrontera iristean gorputz osora zabaltzen diren infekzioak dira. Infekzio orokor nosokomialak bi jatorri izan ditzake:
- Ospitalean hedatu eta garaiz diagnostikatu edo behar bezala tratatu ez den aurretiko infekzio nosokomialaren infekzio sekundarioa izan daiteke.
- Zain barruko edo muskulu barruko prozedura diagnostiko edo terapeutikoen (angiografiak, bihotz kateterizazioa...) bidez sor daiteke, mikroorganismoak odol-korrontera zuzenean sartu direlako.
33. Kateterren Kolonizazioa (Errepikatua, baina mantenduta)
33. Nola kolonizatzen dute kateterra mikroorganismoek?
Kateterrak eragindako bakteriemietan, mikroorganismoek kateterra kolonizatu egiten dute (kolonizazio intraluminala edo estraluminala izan daiteke) eta, ondoren, odol-korrontera sartzen dira.
34. Ospitale-Infekzioen Kontrol Neurriak (Errepikatua, baina mantenduta)
34. Azaldu lehen mailako ospitale-infekzioak kontrolatzeko neurriak.
- Kutsatutako materiala esterilizatzea eta desinfektatzea.
- Ospitaleko langileek eskuak maiz garbitzea.
- Zain barruko sistemak hiru egunetik behin aldatzea.
- Gernu-zundaketarako sistema itxiak erabiltzea.
- Arnas zirkuituak 24 ordutik behin aldatzea.
- Ebakuntza baino ordubete lehenago, bizarra moztea.
- Antiseptikoak eta desinfektatzaileak erabiltzeko arauak menderatzea.
35. Kontrol Neurrien Helburuak (Errepikatua, baina mantenduta)
35. Zeintzuk dira kontrolatzeko neurrien helburuak?
- Ospitale-infekzioaren iturria ezabatzea.
- Infekzioaren kutsatze-mekanismoak blokeatzea.
- Pazienteak infekzioarekiko erresistentzia hobetzea.