Psikologia Ebolutiboa eta Zahartzaroaren Zaintza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,03 KB
Psikologia Ebolutiboa eta Garapenaren Oinarriak
1. Zer Ikertzen Du Psikologia Ebolutiboak?
Psikologia ebolutiboak pertsonen bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikikoak ikertzen ditu, hainbat teoria erabiliz.
2. Zeri Deitzen Zaio Garapenari?
Gizakiok bizitzan zehar etengabe izaten ditugun aldaketa fisiko, emozional (emozioak adierazteko modua) eta sozialei (ingurura moldatzeko trebetasunak) deritzogu.
Paziente Helduaren Sentikortasuna eta Eskubideak
3. Zergatik Da Pazientea Sentikorragoa Heldu Denean?
Aro honetan osasunak kezka gehiago sortzen du, beraz, pertsona sentikorragoa da gaixotasunaren aurrean edo gaixotasunaren susmoaren aurrean. Sentikortasun honek, besteak beste, honako hauek eragin ditzake:
- Sufrimendua
- Ezinegon fisiko edo psikikoa
- Antsietatea
- Egin beharreko frogei beldurra
- Frustrazioa
4. Zeintzuk Dira Paziente Heldu Batek Dituen Eskubideak Bere Gaixotasunarekiko?
Paziente helduak eskubidea du:
- Nolako osasun arreta jasoko duen jakiteko.
- Diagnostikoa, gaixotasunaren bilakaera, tratamenduak eta eragin ditzakeen efektu sekundario eta arrisku posibleak ezagutzeko.
- Zuzena tratatua izateko.
- Bere kezkak eta zalantzak erantzuna izateko.
5. Azaldu Gaixotasunaren Eragina Paziente Heldu Baten Familian
Gaixotasunaren eragina familian jokatzeko duen rolak eta familiak nola antzemango duen gaixotasuna definituko du.
- Arlo Ekonomikoa: Familiako kideek ekonomikoki gaixorik dagoenaren menpe bizi badira, eragina nabariagoa izango da, eta gaixoaren kezkak areagotu egingo dira.
- Arlo Afektiboa: Gaixorik dagoena familia zaintzeaz arduratu bada, arlo afektiboa izango da kaltetuena.
- Autonomia: Bakarrik edo gurasoen etxean bizi diren pazienteen kasuan, ardura familiarrik gabe, gaixotasunak norberaren ahulezian izango du eragina.
6. Zeintzuk Efektu Sortzen Dituzte Ebakuntzak eta Zainketa Berezietan Ingresatzeak Paziente Helduarentzat?
Bi egoera hauek antsietatea eragingo dute, batez ere:
- Bizitza galtzeko arriskua.
- Anestesiaren beldurra.
- Medikuen akatsen beldurra edo beste edozein kausagatik.
Zahartzaroa: Galeren Aroa eta Aktibitatea
7. Zergatik Deitzen Zaio Zahartzaroari Galeren Aroa?
Zahartzaroa galeren aroa bezala ikusten da sarritan, ondorengo galera hauek direla eta:
- Lana uztea: Honek suposatzen duen galera ekonomikoa eta soziala kontuan harturik.
- Osasuna apurka-apurka galtzea: Gaitasunak, masa muskularra, loaren desorekak galtzen dira.
- Norbere autonomia eta independentzia galtzea: Pertsona bere kabuz maneiatu ezin denean gertatzen da, senitartekoen menpe gelditu edo egoitzara joan beharra dagoenean.
- Lagunak eta senitartekoak galtzea: Zahartzaroaren gertaerarik latzena da hau, batez ere senar-emaztearena.
8. Zer Egin Behar Dute Pertsona Nagusiek Osasun Maila Egokia Mantentzeko?
Osasun maila egokia mantentzeko, komenigarria da:
- Aktibo mantentzea.
- Giza harremanak zaindu.
- Elikadura egokia jarraitu.
- Ilusioa ez galtzea eta proiektu berriak eraikitzea (bidaiak, bilobak, elkartasun taldeak…).
9. Zeintzuk Neurri Bultzatuko Ditugu Gure Lana Betetzean Adineko Pertsonetan?
Gure lana betetzean hurrengo neurriak bultzatuko ditugu:
- Eraikuntza-oztopoei arreta berezia jarri istripuak saihesteko.
- Etxean dituzten botiken kontrola eraman, nahasteko eta okerrekoak hartzeko arriskua dagoelako. Kontuan hartu sendagai batzuen efektu sekundarioak (zorabioak eta antzekoak).
- Elikadura zaindu desnutrizioa ekiditeko.
- Higieneari, aldarteari eta arretari ager daitezkeen aldaketak detektatu.
Laguntza Erlazioa Osasun Ingurunean
10. Azaldu Laguntza Erlazioaren 1. Fasea
Elkar ezagutzen ez duten bi pertsonen artean harremana ezartzen denean hasten da. Fase honetan laguntza erlazioaren oinarriak finkatzen dira eta arazoak identifikatzen dira. Garrantzitsua da pazienteari segurtasuna eta konfiantza eskaintzea eta artatuta sentitzea. Ospitale arloan, fase honen barruan kontsideratzen dira pazientea plantan hartzea, ordutegiei buruzko informazioa ematea eta gelan egokitzea.
11. Osasun Langile Bezala, Zeintzuk Oinarri Ditugu Pazientearekin Dugun Erlazioan?
Osasun langile bezala, pazientearekin ezartzen den laguntza erlazioa errespetuan oinarritutakoa izan behar da. Horrela, pazienteak bere esendatze prozesuan parte hartzea eta bere zalantzak eta kezkak aditzera ematea ahalbidetuko dugu.
12. Zergatik Esaten Da Zahartzaroa Aro Oso Aktiboa Dela Sozialki?
Ez da ahaztu behar, osasunak ahalbidetzen duen bitartean, zahartzaroa aro oso aktiboa izan daitekeela sozialki. Orokorrean, adin horretan denbora gehiago, diru gehiago eta ardura gutxiago (seme-alabek independizatuta) izaten dituztelako.
13. Zeintzuk Efektu Eduki Ditzake Ospitalizazioak Pertsona Nagusietan?
Ospitalizazioak estresa eragiten die, egoera berriei adaptatzeko gaitasun gutxiago dutelako. Ospitalizatzean, espazioan eta denboran desorientatzea gerta daiteke, asaldura eta erasokortasuna agertuz. Arazo psikikoez gain, arazo fisikoak ere eragiten ditu, mugikortasun ezaren edo gaixotasun nosokomialen ondorioz. Hau ahal den guztietan ebitatu behar da eta metodo alternatiboak erabili (etxean zaindu adibidez).
14. Azaldu Laguntza Erlazioaren 3. Fasea edo Azkena
Atal medikoa dela eta, harremanaren amaierarekin batera gertatzen da. Fase honetan, pazientearen zalantzak argituko dira, beharrezkoak dituen zainketak ezagutzen dituela ziurtatuko dugu eta baliabide sozialei buruzko informazioa emango diogu.
15. Azaldu Pazientearen eta Osasun Langilearen Rolak Osasun Inguruan
Osasun inguruan, laguntza erlazioa maila edo rol ezberdina duten bi pertsonen artean gertatzen da:
- Pazientearen rola: Pasibo - dependientea izan ohi da eta egoera horretan borondatez eta, normalean, epe laburrez egongo da (sendatu arte eta medikuak alta eman arte).
- Osasun langilearen rola: Boterea duen posizioa suposatzen du eta ezagutza eta eginkizun handiak ematen dizkio. Kode etiko bat jarraitu beharra dago eta tratu berdina eskaini paziente guztiei.
16. Zeri Deitzen Zaiola Osasun Inguruan Laguntza Erlazioa?
Laguntza erlazioa pazientearekin ezartzen den erlazio elkareragilea da. Honen bidez, pazienteari laguntza emango diogu hurrengo esparruetan:
- Bere osasun beharrentzat erantzunik egokiena bilatu.
- Baloreak errespetatu.
- Pazientearen eta bere gaitasunak indartu.
17. Zeintzuk Dira Laguntza Erlazioan Erabiliko Ditugun Komunikazioko Baliabideak?
Osasun laguntzaile moduan, laguntza erlazioan komunikazioko baliabide guztiak erabiliko ditugu:
- Entzute aktiboa
- Enpatia
- Asertibitatea
- Trebetasun sozialak, etab.
Baliabide emozionalak ere garrantzitsuak dira (adimen emozionala).
18. Zein Izango Da Gure Jarrera Adinekoen Ospitalizazioaren Aurrean?
Ospitalizazioek arazo psikiko eta fisikoak eragiten dizkiete adineko pertsonei. Horregatik, modu argi eta adeitsuan hitz egin behar da, azalpenak eman (sarritan errepikatuz), bakoitzak bere burua aurkeztu eta funtzioak azalduz. Aukera dagoenean, euren gustuak errespetatzen saiatuko gara eta senitartekoei bisitak erraztuko diegu, lagunduta eta maitatua sentitzea oso garrantzitsua baita. Epe luzerako egonaldia bada, ahal den neurrian gaixoak bere gauzak izatea (liburuak, oroimenak, argazkiak…) baimendu behar da.