Psiko-fisika: Sentipenaren ikerketa eta atalase nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Sentipenaren ikerketa (psiko-fisika)

Sentipenaren fase fisikoa estimuluaren harreran datza. Fase psikikoa, ordea, kualitate baten oharpenetan datza, hau da, sentsazioan. Bata eta bestearen arteko erlazioaren ikerketa psiko-fisikoa izenez ezagutzen da.

Psiko-fisika: definizioa

Psiko-fisika sentipenaren eta estimuluaren artean erlazio matematikoak ezartzeko saiakera da; helburua da ikertzea nola eragiten duen estimulu-kantitateak sentipenaren sorburuan. Azken finean, fenomeno psikikoak kuantifikatzen saiatu nahi du. Agente edo faktore batek estimulu izan ahal izateko baldintza batzuk bete behar ditu, bai kantitateari bai kualitateari dagokienez.

Aspektu kualitatiboa

a) Kualitateari dagokionez, faktore horrek natura egokia izan behar du; printzipioz, potentzialki zentzumen-organoan estimulazio bat sortzeko gai izan behar da.

Adibidez: argi-izpi bat (uhin elektromagnetiko mota bat) zirrara sortzeko gai da dagokion sentipenezko organoan, hau da, begian.

Ikusmena alde batera utzita, entzumena kontuan hartzen badugu, estimulu berbera ez litzateke egokia impresio hori sortzeko.

Aspektu kuantitatiboa

b) Estimuluak behar den moduko natura izateaz ez da nahikoa. Horrez gain, sentipenezko organoan zirrara bat sortu ahal izateko baldintza batzuk bete behar ditu kantitateari dagokionez.

Adibidez: argi-izpi horren intentsitatea hautemateko behar dena baino txikiagoa izan daiteke. Oso ahula bada, organoak ezin izango du pertzepzionatu. Hori da gure epidermisean geratzen diren hauts-partikulekin gertatzen dena. Nahiz eta kualitatearen aldetik natura egokia izan, aspektu kuantitatiboari dagokionez ez ditu betetzen behar diren baldintzak eta, horren ondorioz, ez ditugu sentitzen (adibidez: pisua, kontaktua).

Atalaseak eta bere garrantzia

Atalaseak sentikortasunaren mugak markatzen ditu. Kontzeptu garrantzitsua da psiko-fisikan eta estimuluaren ezaugarri kuantitatiboak ezartzeko erabiltzen da. Hiru motatako atalase desberdin bereiz daitezke:

  1. Atalase minimoa (atalase absolutua)
  2. Atalase diferentziala
  3. Atalase maximoa

1. Atalase minimoa

Atalase minimoa atalase absolutua da. Sentipena agertzeko hornitu behar den estimuluaren kantitate minimoari deritzo. Beste modu batean esanda, atalase minimoa hauteman daitekeen estimuluaren neurri minimoa da. Atalase minimo horren azpian ez dago sentsaziorik; kantitate hori baino txikiagoa emanez gero, sentipena ez da agertzen.

Espezie desberdinetan atalase minimoa desberdina izaten da. Gizakien sentipen-gaitasuna batzuetan argi dago beste animali batzuek dutena baino txikiagoa dela; hori adierazi nahi du beste animali batzuengan atalase minimoa txikiagoa dela eta, beraz, estimulu-kantitate gutxiago behar dutela sentipena agertzeko.

Espezie bereko banako desberdinengan ere atalase minimoa aldatu egiten da. Banako batek ere, ematen diren baldintzen arabera, alderantzizko portaera izan dezake.

Laborategiko esperimentuei esker, psikologia esperimentala giza perzepzioaren atalase minimoak zehazten saiatu da, bost zentzumen nagusiei dagokienez. Galanter-ek egindako esperimentuaren arabera:

  • Ikusmenarentzat: Kandela baten sugarrak gau ilun batean 45 m-ra.
  • Entzumenarentzat: Behar den moduko isiltasunean, eskumuturretako erloju baten tik-tak-a 6 m-ra hautemana da.
  • Dastamenarentzat: Azukre koilaratxokada bat 7,5 ur-litro distilatuetan.
  • Usaimenarentzat: Perfume-tanta bat hiru gelako etxebizitzan.
  • Ukimenarentzat: 2 zentimetrotik masailezur (masailera) erortzen den erle-hegoaren presioa.

Atalase minimoa kalkulatzeko modua: Sentipena sortzen ez duen estimulu-neurri bat ematen da. Hortik aurrera, apurka-apurka kantitatea gehitu egin behar da, sentsazioa sentitzen den arte.

2. Atalase diferentziala

Atalase diferentziala sentsazioan aldaketa bat nabaritzeko abiapuntutzat hartzen den estimulu-kantitateari gehitu edo kendu behar zaion neurriari deritzo. Atalase diferentziala hautematen den aldaketa minimoa da.

Kalkulatzeko modua: Abiapuntutzat sentsazioa sortzen duen estimulu-neurri bat hartzen da. Kantitate hori handitu egiten da, sentsazioan aldaketa bat eman arte. Gehitu den kantitateari "n" esaten zaio. Ondoren, estimulu-kantitatea beherantz kendu egiten da, sentsazioan aldaketa bat eman arte; kendutako neurriari "n'" deritzo. Atalase diferentziala bi neurri horien bataz bestekoa da: (n + n') / 2.

Atalase diferentziala abiapuntutzat hartzen den estimulu-kantitatearen arabera aldatzen da. Beraz, sentsazioaren intentsitatean aldaketa bat jasotzeko gehitu edo kendu behar den neurria handiagoa edo txikiagoa izango da hasierako kantitatearen arabera. Hori esan nahi du: sentsazioak ez duela igo egiten hornitzen den estimulu-kantitateak igo egiten duen proportzio berean. Estimulu-kantitatea handituz gero, sentsazioaren intentsitatea ere handiagoa izango da, nahiz eta proportzio txikiagoan handitu.

Adibideak:

  • Esku batean 2 kiloko harria badugu eta gramo bat gehitzen badiogu, ez dugu nabarituko; ostera, 5 gramoko harria badugu eta 2 gramo gehitzen baditugu, sentsazioaren intentsitatean aldaketa nabaria izango da.
  • Koru bat abesten ari bada eta beste ahots bat gehitzen bada, ezinezkoa izan daiteke nabaritzea; aldiz, bi pertsona abesten badute eta hirugarren bat gehitzen bada, aldaketa nabaria izango da.

3. Atalase maximoa

Atalase maximoa ere atalase absolutu baten kontzeptuarekin lotuta dago. Atalase maximoak goitik ezartzen du muga: kantitate hori edo hortik gorakoa eman arren, ez da sentsazioaren aldaketarik nabarituko; beraz, estimulu-kantitate hori gaindituta, sentipenaren intentsitatea mantentzen da edo saturatu egiten da.

Gure sentipen-organoentzat, atalase diferentzialak askoz garrantzi handiagoa du atalase maximoak edo minimoak baino. Atalase diferentzialak gure sentipen-organoen gaitasuna ezartzen laguntzen digu, intentsitate desberdinetako estimuluak bereizteko aukera emanez.

Entradas relacionadas: