Psikismoa, Nortasuna eta Sistema Zinestesikoa: Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,36 KB
EUD: Psikoanalisiaren Oinarriak
Garapena eta Joera
- Garapena: Psikismoaren eta nortasunaren osaera garrantzitsua da pertsonalitatea garatzeko.
- Joera: Interakzionista.
- Psikologia: Interakzio moderatua.
Ideia Nagusiak
Normaltasunaren Teoria: Psikismaren Osaera
- Kontzientzia: Gizakiok pentsatzen duguna.
- Aurrekontzientzia: Kontzientziaren bidez.
- Inkontzientzia: Nahiak eta inpultsuak.
Teoria Psikosexuala: Plazerra, Bizitzeko Motorra
- Aho aroa (0-18 hilabete): Plazer gunea ahoa.
- Uzki aroa (18-36 hilabete): Plazer gunea uzkia. Esfinterren kontrola. Higiene momentua nola tratatu.
- Aro falikoa (36-72 hilabete): Plazer gunea sexu organoa. Mutila → Edipo. Neska → Elektra.
- Latentzi aroa (72tik nerabezarora): Haurra sozializatu, gaitasun berriak garatu.
- Aro genitala (Nerabezarotik aurrera): Behar sexualak berpiztu.
Nortasunaren Hiru Osagaiak
- Zera (Id): Instintuak.
- Nia (Ego): Inpultsu horiek kontrolatzen dituena.
- Super nia (Superego): Nia ideala. Niak arauak hartzen ditu Super niatik Zera kontrolatzeko. Super nian araurik ez badago, ez du Zera kontrolatuko.
Ondorio Pedagogikoak
- Inkontzientziaren garrantzia: Nagusitan ditugun arazoak jaiotzean oinarritzen dira. Umeak dituen esperientziak → handitan izango duen nortasuna.
- Frustrazioaren beharra: "Ez" hitza entzutean. Umeak arau eta muga batzuk ezagutu eta bereganatu behar ditu. Pedagogikoki ezin dugu frustrazioa erabili umea erreprimitzen baita. Frustrazioak eta psikismoak lotura dute.
- Zergatik behar du frustrazioa haurrak? Beharrezkoa da haurra frustratzea Super nia osatu ahal izateko gizarteko arauekin. Era horretan, Niak Super nia erabili eta Zera kontrolatuko du.
Sistema Zinestesikoa
Definizioa
Sistema zinestesikoaren bidez muskulu-tonua, gorputzaren mugimendua, pisua, gorputz-adarren antolamendua, gorputz-atalen arteko harremana eta espazioan duten posizioaren berri jasotzen da. Eskematikoki, orekaren zentzumena dei daiteke.
Funtzionamendua
Bi aparatu osatzen dute:
- Bestibulu-aparatua: Gorputzak espazioan duen posizioari buruzko datuak ematen dituen organoa da, orekarekin lotutako sentsazioak eragiten ditu eta oreka mantentzen laguntzen du. Barneko belarriaren labirinto-aldean kokatuta dago.
- Muskuluen eta tendoien zentzumen-errezeptoreak: Muskulu-tonuaz, gorputz-adarren posizioaz eta gorputz-atalen arteko harremanaz informazioa igortzen dute.
Garapena
Jaioberriak bestibulu-estimulazioarekiko sentikorrak dira mugimenduaren hiru ardatzei dagokienez: Aurretik atzera, goitik behera eta alde batetik bestera. Kulunkatzeak eta paseatzeak eragin lasaigarria dute.
Arazoak
Bestibulu eta ikusmen-zentzumenen seinaleak koherenteak izan behar dira. Jaiotzetiko malformazioa, traumatismo edo infekzioen eraginez, oreka-galera, norberaren gorputzaren egoera edo posizioa ez ezagutzea edo mugimenduak ez koordinatzea gerta daitezke.
Bestibulu-sentikortasuna grabitatea eta gure gorputzaren mugimendua hautemateko dugun gaitasuna da. Gorputzaren jarrera mantentzen laguntzen digu.