Prozesu Mentalak, Kultura eta Giza Duintasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Prozesu Mentalak

Prozesu mentalen artean, funtsezko hauek daude:

Oroimena

Gure nortasunaren funtsezko atala da. Hiru mota nagusi bereizten dira:

  • Oroimen Sentsoriala (1-2 segundo): Jasotzen dugun informazio kopurua oso handia denez, ezin da dena prozesatu.
  • Epe Motzeko Oroimena (15-20 segundo): Unean garrantzitsua den informazioa gordetzen duena.
  • Epe Luzeko Oroimena: Askotan errepikatutako epe motzeko informazioa da, normalean sentimenduekin lotuta dagoena.
    • Savant Sindromea: Epe motzeko informazioa epe luzeko oroimenera pasatzen da, baina beste gaitasun batzuk kaltetu ditzake.

Emozioa

Intentsitate handiko eta iraupen motzeko egoera mental edo fisiologikoa.

Sentimendua

Intentsitate baxuko eta iraupen luzeko egoera mental edo fisiologikoa.

Adimena

Arazoak identifikatu, aztertu eta konpontzeko gaitasuna. Linguistikoa, espaziala, soziala, eta abar izan daiteke.

Kultura eta Gizarte Alderdiak

Alderdi Soziala: Kultura

Alderdi honek kultura kontuan hartzen du; hau da, etnia baten bizimodu bereizgarria da. Eta etnia, kultura bera duten pertsonen multzoa da. Kultura bat, oro har, atal hauek osatzen dute:

  • Errituak: Zeremoniak (ezkontzarako, jaiotzarako, etab.).
  • Ideiak: Kultura bateko kide guztien iritzi, ezagutza eta mundu-ikuskeren multzoa.
  • Arauak: Kultura baten lege, agindu eta ohiturak.
  • Instituzioak: Kultura baten barruko antolaketak, hala nola, eskola eta eliza.
  • Objektuak: Kultura baten elementu materialak.
  • Hizkuntza.
  • Teknikak: Kultura baten barruan naturan esku hartzeko zein premia materialak asetzeko prozedurak.

Sozializazioa: Kultura Ikasteko Prozesua

Kultura ikasia da, eta kultura ikasteko prozesuari sozializazioa deritzo. Sozializazioa haurtzaroan gertatzen da nagusiki, baina helduaroan ere beste kultura berri bat ikastean gerta daiteke.

Kulturarekin Lotutako Kontzeptuak

  • Etnozentrismoa: Kultura bat besteak baino hobea dela defendatzen duen jarrera.
  • Erlatibismoa: Kultura guztiek balio bera dutenez, errespetatu egin behar dira.
  • Interkulturalismoa: Gizarte berean dauden kultura guztiak errespetatu behar dira, baina elkarbizitza-esparruetan arau komunak izan behar dira.
  • Multikulturalismoa: Kultura guztien ohiturak mantendu behar dira, gizarte berean elkarrekin bizi arren.

Giza Duintasuna eta Bizitzaren Zentzua

Alderdi Pertsonala: Giza Duintasuna

Alderdi hau giza duintasunean oinarritzen da. Duintasuna eskubideekin lotuta dago: zerbait egiteko edo lortzeko askatasuna bermatzen duen legezko ahalmena, normalean behar batekin lotuta egoten dena. Horretaz gain, bizitzari zentzua emateko hiru ikuspuntu nagusi daude:

  • Nihilismoa: Bizitzaren zentzua ukatzen duen teoria.
  • Transzendentea: Bizitzaren zentzua bizitzatik kanpo dagoela defendatzen duen teoria.
  • Inmanentea: Bizitzaren zentzua bizitzaren barrukoa dela defendatzen duen teoria.

Entradas relacionadas: