Prozesu endergonikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

METEORIZAZIOA:


Arrokek hainbat prozesu jasaten dituzte, hautsi eta kimikoki eraldatzen dituztenak; zati txikiagotan apurtzen dira, ondorioz, klastoak edo detrituak sortzen direlarik.Alterazio guzti horien multzoari  meteorizazio deritzo.

Meteorizazio mekanikoa:


 

Gelifrakzioa:

Ura arroken zartaduretan sartzen da eta izoztean, bere bolumena handitzen denez, arroka puskatu egiten da.

Abrasioa



:

Haizeak, izotzak, ur lasterrak edo olatuek garraiatutako klasto txikiak arroka kolpatzean sortutako marruskaduren ondorioz gertatzen da. Perretxiko itxurako arrokak sortzen dira

.


Deskonpresioa:

Lurrazalaren barnean (presio altuan) egon diren harriak, kanpora irtendakoan (presioa jeistean) dilatatu eta ondorioz apurtu egiten dira.

Termoklastia



:

tenperatura igotzeek eta jeisteek eragindako uzkurtze eta dilatatzeen  ondorioz arrokan eragindako hausturak dira.

Meteorizazio kimikoa:


Arroka osatzen duten mineralen alterazio kimikoaren ondorioz, mineral berriak sortzen dira eta  arrokak disegregatzen, apurtzen  dira. Klima bero edo hezeetan ematen da bereziki.

Oxidazioa:

Mineral batzuek atmosferako oxigenoarekin erreakzionatu eta oxidatu egiten dira

.Karbonatazioa:

CO2 disolbatuta duen urarekin kontaktuan jartzeagatik gertatzen da. Harriak karbonatatu egiten dira mineralen propietateak aldatuz (disolbagarritasuna esaterako)

Disoluzioa:

mineral disolbagarriekin(halita, silita…) gertatu. Urak gatzak disoziatu eta ioietan banatzen ditu → mineralen kristal egitura hautsi eta uretan disolbatuta geratzen dira.

Hidrolisia:

Mineralen  kristal egitura hautsi egiten da urarekin erreakzionatzean.

Meteorizazio biologikoa:


Izaki bizidun batzuek arrokak suntsitzen dituztenean ematen den meteorizazio mota. Prozesu mekaniko nahiz kimikoak gertatu daitezke. --Zuhaitzen sustraiek gelifrakzioaren moduko apurketa sortzen dute. --Lurraren estalki belarkarrak hezetasuna gorde eta honek oxidazioa, karbonatazioa eta mineralen disoluzioa errazten du..

--

Uraren eta airearen oxidatze-gaitasuna handitzen da fotosintesiak haiei oxigenoa ematean.--Uraren karbonatazio-gaitasuna handitzen da, izaki bizidunen arnasketari esker gehitutako CO2 aren  ondorioz.


DENTRITUAK MUGITZEA:1-GRABITAZIO-PROZESUA :
Meteorizazioak klastoak sortu ahala, klasto horiek maldan behera joan daitezke grabitazioaren ondorioz. Bi faktorek eragiten dute:

Maldaren inklinazioa:

malda aldapatsua= blokeak erortzeko arriskua dago Substratu geologikoaren ur kantitatea:
uraren kantitaea handia bada,  luiziak sor daitezke (lur mugimenduak aldapan behera)

2-GARRAIATZE PROZESUA:

 maldaren oinera bakarrik eramaten ditu detrituak; agente geologikoek berriz, distanzia luzez garraiatzen dituzte. Batzuetan, agente geologiko batek, distantzia batez mugitzen du materiala eta ondoren beste agente geologiko batek, material bera, beste leku batera mugitzen du. Fluido masa batek garraiatzen dituen sedimentuak hondoarekin kontaktuan nahiz hondoa ukitu gabe higi daitezke.

SEDIMENTAZIO PROZESU:


Agente geologikoen energia gutxiagotzen denean, garraitzeko gaitasuna galtzen dute eta ondorioz materialak sedimentatu egiten dira, bi prozesu hauetako baten eraginez:

DEKANTAZIOA

Mugimenduan dagoen fluido batek (ur laster bat) bat batean energia galtzen duenean, zeramatzan klastoak (sedimentuak) hondora erortzen dira AKREZIO ZINETIKOA:

Mugimenduan dauden sedimentu oztopo batekin topo egin eta metatzean gertatzen da (dunak eta ibai-barrak). 

SEDIMENTAZIO EGITURA:1-ESTRATIFIKAZIOA:


Materialak geruza lodietan   antolatzean datza, estratifikazio planoek bereizten dituzte geruzak.

2-LAMINAZIOAK:

Estratuak horizontalean osatu, baina korronte eremuetan, laminak inklinatuta egon daitezke, geruza gazteenek zaharrak moztuz.

3-RIPPLEAK:

 Materialak pilatzen ari direnean, korronte edo ur lasterrek estratifikazio planoan eratzen dituzten  ondulazio eta kiribilduak dira.

4-SEDIMENTAZIO GRADUATUA:

 Dekantazio prozesuen emaitza. Arroka zatiak tamaina handienetik txikienera kokatu.

ARRO SEDIMENTARIOAK:


Agente geologiko batek sedimentuak geruza horizontaletan jalkitzen dituen leku fisikoa da. Arroek hainbat ezaugarri fisiko-kimiko, biologiko eta geologiko izaten dituzte, eta horiek inguru sedimentarioa baldintzatzen dute.

Entradas relacionadas: