Prozedura Medikoen eta Kirurgikoen Gida Praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,09 KB
Odontologia eta Maxilofaziala
Pazientea hortz-klinikan dago. Molar bat guztiz atera diote indarra erabiliz. Ondoren, hortzoian zuen abszeso bat ireki eta hustu dute. Masailezurrean inplante bat sartu diote etorkizuneko hortzarentzat. Mihian zuen frenilloa laburregia zen eta ebaki egin dute mihia askatzeko. Bukatzeko, medikuak aho barrua ispiluarekin begiratu du.
Emaitzak (Prozedurak)
- 1. EXTRACCIÓN (D): Hortza ateratzea.
- 2. DRENAJE (9): Abszesoa hustea.
- 3. INSERCIÓN (H): Torlojua edo gailua sartzea.
- 4. LIBERACIÓN (N): Frenilloa ebakitzea edo askatzea.
- 5. INSPECCIÓN (J): Ahoa ispiluarekin miatzea.
Bizkarrezurra
Bizkarrezurreko minbizia duen pazientea. Orno baten gorputza erabat kendu behar izan dute. Orno hori kentzean, bizkarrezurra ezegonkor geratu denez, metalezko plakekin bi orno batu dituzte. Beste maila batean, disko herniatu batek nerbioa zapaltzen zuen eta diskoaren zati bat kendu dute. Orno baten barruan zementua sartu dute hezurra indartzeko. Ebakuntza ixtean, hodi bat utzi dute likidoa ateratzeko.
Emaitzak (Prozedurak)
- 1. RESECCIÓN (T): Ornoa guztiz kentzea.
- 2. FUSIÓN (G): Ornoak batzea.
- 3. ESCISIÓN (B): Diskoaren zatia kentzea.
- 4. SUPLEMENTO (U): Zementua jartzea indartzeko.
- 5. DRENAJE (9): Hodia uztea.
Pediatria
Haur jaioberri baten kasua. Barrabil bat ez zitzaion jaitsi eta sabelean geratu zen; medikuak bere lekura eraman du. Beste haur bati behatzak itsatsita zituen eta ebaki bidez banandu egin dizkiote. Hirugarren kasu batean, belarrian hodi txiki bat sartu diote aireztapenerako eta likidoa ateratzeko. Haurrari bihotzeko partxe bat jarri diote zulo bat estaltzeko. Eta azkenik, mingaineko frenilloa ebaki diote mugimendua ahalbidetzeko.
Emaitzak (Prozedurak)
- 1. REPOSICIÓN (S): Barrabila jaistea.
- 2. DIVISIÓN (8): Behatzak banatzea.
- 3. DRENAJE (9): Belarriko hodia jartzea likidoa ateratzeko.
- 4. SUPLEMENTO (U): Bihotzeko partxea jartzea.
- 5. LIBERACIÓN (N): Mingaina askatzea.
Onkologia
Bularreko minbiziaren kasua. Ezkerreko bularra osorik kendu dute. Besapeko ganglio linfatiko batzuk atera dituzte. Kimioterapia emateko, "Port-a-cath" gailu bat sartu dute bularreko zain batean. Minbiziak hezur bat janda zuenez, hezur hori erre egin dute mikrouhin bidez. Ebakuntzaren ondoren, hemorragia txiki bat egon da eta medikuak puntu batzuk eman ditu hori kontrolatzeko.
Emaitzak (Prozedurak)
- 1. RESECCIÓN (T): Bularra osorik kentzea.
- 2. ESCISIÓN (B): Ganglioak kentzea.
- 3. INSERCIÓN (H): Port-a-cath gailua sartzea.
- 4. DESTRUCCIÓN (5): Hezurra erretzea.
- 5. CONTROL (3): Odoljarioa gelditzea.
Oftalmologia (Begiak)
Kataratak dituen paziente baten kasua. Kristalino zaharra eta lausoa atera dute. Ondoren, lente artifizial bat jarri dute haren ordez. Betazala eroria zuen eta muskulu bat laburtu dute parpadoa igotzeko, estetika hobetuz. Malko-hodia itxita zegoen eta zunda batekin zabaldu dute. Begi barruan metalezko txirbila bat zuen eta iman batekin atera dute.
Emaitzak (Prozedurak)
- 1. EXTIRPACIÓN (C): Lente zaharra edo solidua ateratzea.
- 2. SUSTITUCIÓN (R): Lente berria jartzea.
- 3. ALTERACIÓN (0): Betazala igotzea (estetika eta funtzioa).
- 4. DILATACIÓN (7): Malko-hodia zabaltzea.
- 5. EXTIRPACIÓN (C): Metalezko txirbila ateratzea.